Archivos para 31 enero 2012

EAJ-PNV trabaja en hacer posible un consenso que facilite a Rajoy consolidar la paz

El presidente del EBB de EAJ-PNV, Iñigo Urkullu, ha encontrado al presidente del Gobierno, Mariano Rajoy, “receptivo” ante los planteamientos que hoy le ha hecho en la Moncloa sobre los pasos para lograr la “normalización” en el País Vasco, como la flexibilidad en la política penitenciaria. También le ha ofrecido el apoyo de su partido para sumar la mayoría más amplia posible en el fin definitivo de ETA y su disolución. […]

Anuncios

Deja un comentario

Oñati, langabetu gutxienetariko duen herria

Larunbat eguerdian Udaletxera pankarta kentzeko eskaera erregistratzera nindoala, Andoni eta bere lagun periodista batekin egin nuen topo. Periodistak esan zidan Oñatira etorri zirela Oñatiko herria langabetu gutxien duena delako eta Alkatearekin elkarrizketa bat egitea nahi zuela, baina dirudienez ezeztatu egin zioten. Nik berriz, plazan zegoen pankarta iraingarriari buruzko detaileak komentatu nizkion eta momentu horretan Udaletxera nindoala esan.

Zein tristea den Oñatiko Herriarentzat Udal agintariak horrelako jarrera okerrak izatea: pankarta iraingarri bat permititzea eta herritarren izenean telebistan berri onak emateko aukera dagoenean uko egitea. ¿Zer esan nahi dute jokaera ohiek?

Gaur berriz, goizean plazara hurbildu hala, konturatu gara ez zegoela EAJ-PNVren aurkako kartela. Larunbateko eskaerak indarren bat izan zuen. Etxera bueltatu naizenean berriz korreo bat neukan: El País-en Oñati buruz azaldutako artikulua. Hau bai albiste ona.

¡Zorionak aurreko legealdietako udal gobernu batzordeetan egon direnei!

EL PAÍS.com: Oñati uno de los pueblos con menos paro en el estado.

Deja un comentario

“Zero zabor” Vs “atez atekoa” edo “5. edukiontzia”

Atzo goizean Zañartutik bueltan plazara sartu ginenean, Kepa eta bere alabarekin topo egin genuen eta hasi ginen EAJ-PNVren aurkako pankarta iraingarriari buruz berbetan: udal gobernukoen errespetu falta eta abar.

Baina bukaeran ezan zigun notizia on bat ere jaso zuela, zabor bilketari buruz, Inazio Arregik “Goiena.net”en idatzita.

Gaur goizean topatu dut iritzi artikulua eta benetan oso ona iruditu zait, norberak ere bat egiteko moduko proposamen ideiatsua.

http://goiena.net/iritzia/show/zero-zabor/

Bai zero zabor filosofiari!

Bai birziklatzeko konpromisoari!

Bai 5. edukiontziari!

Ez, atez atekoari!

 

Deja un comentario

Oñatiko Udal Gobernuari eskaera: Pankarta iraingarria eta beste hainbat pintada EAJ-PNVren aipamena dutenak, kentzekoa

Gaur goizean, ikusiaz oraindik EAJ-PNVrentzan iraingarria den pankarta herriko plazan jarraitzen duela, Oñatiko Uri Buru Batzarrak Udaletxean sartu-erregistratu du ondorengo eskaera:

Azalpena: Plazako kioskoan dagoen pankarta eta baita herrian zehar dauden beste hainbat pintada EAJ-PNVren aipamena dutenak iraingarriak jotzen ditugu.

Eskaera: Urgentziarekin bertatik pankarta kentzea eta baita kaleetan zehar dauden pintadak desagertzea.

Oñatiko Uri Buru Batzarra

Pankarta kentzeko eskaera.pdf

Deja un comentario

Un despropósito hacer gastos millonarios -zabor kudeaketa- (Ganbara_DV)

Día va y día viene estamos oyendo y leyendo que los ingresos de la Diputación han sido menores de lo previsto y que ello va afectar a nuestros Ayuntamientos en forma de devoluciones millonarias.

Entre tanto, los Ayuntamiento de Debagoiena erre que erre, con la implantación del puerta a puerta como si fuese la solución a todos los problemas del valle como: falta de recursos para ayudas sociales, para inversiones que creen empleo sostenible, etc.

No se puede entender que con la situación económica actual se vaya a gastar 14 millones para implantar el puerta a puerta. Con un millon máximo, se podría continuar con la recogida mediante contenedores e incorporando el quinto para materia orgánica. Así lo están haciendo y con éxito en Azpeitia, Zarautz y en Debabarrena. Sería un despropósito, con las penurias que tienen nuestros Ayuntamientos y mayores que van a tener, que se hagan esos gastos millonarios. Sería un fraude al ciudadano que pudiendo solucionar con un millón, se vaya a gastar 14 millones, nos decía a través del correo electrónico un vecino de la comarca.

Ganbara_DV 2012-01-27

Deja un comentario

Oñati Zero Zabor eta Oñatiko AHT-ren kontrako taldeek Gipuzkoan azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa aurkeztu zuten atzo

"Behin eta berriz ezetza planteatzen duen mozioa da. Alternatiba bakarra hausnarketa da. Guk diogu herrialde honek aspaldi hausnartu duela industria defendatzeko eta dugun kokapen geografikoaregatik bide azkarren beharra dugula", esan zuen Lourdes Idoiagak. […]

Deja un comentario

Oñatiko EAJ-PNVren aurkako pankarta herriko plazan

Atzo Oñatiko Osoko Plenoan, Oñati Zero Zabor eta Oñatiko AHT-ren kontrako taldeek atera zuten pankarta iraingarria, gaur goizean herriko plazan jarri dute.

Alkateak Osoko Plenoan pankarta atera zenean EAJ-PNVko Zinegotzi Taldekoak ez zituen babestu, aurreko legealdietan gure Alkateak ANVkoak PPkoen irainen aurka babesten zituen bezala.

Oñatiko udal gobernuan diren Bildukoek, ez dute kentzeko agindurik eman “adierazpen eskubidea” atxikitzat hartuaz. Ez dira konturatzen inorengan suposatzen duen iraina eta errespetu falta osoa.

¿Bilduk ondo ikusiko zuen bere gain jarriko baziren irainak herriko plazan?

¿Hauek dira garai berrirako Bilduk eta Ezker Abertzaleak eskatzen dituen jarrerak bera bezala pentsatzen ez duenari?

Hau dena, “adierazpenaren eskubidetik” aurrera doa.

Oñatiko EAJ-PNV

2 comentarios