Larunbat eguerdian Udaletxera pankarta kentzeko eskaera erregistratzera nindoala, Andoni eta bere lagun periodista batekin egin nuen topo. Periodistak esan zidan Oñatira etorri zirela Oñatiko herria langabetu gutxien duena delako eta Alkatearekin elkarrizketa bat egitea nahi zuela, baina dirudienez ezeztatu egin zioten. Nik berriz, plazan zegoen pankarta iraingarriari buruzko detaileak komentatu nizkion eta momentu horretan Udaletxera nindoala esan.
Zein tristea den Oñatiko Herriarentzat Udal agintariak horrelako jarrera okerrak izatea: pankarta iraingarri bat permititzea eta herritarren izenean telebistan berri onak emateko aukera dagoenean uko egitea. ¿Zer esan nahi dute jokaera ohiek?
Gaur berriz, goizean plazara hurbildu hala, konturatu gara ez zegoela EAJ-PNVren aurkako kartela. Larunbateko eskaerak indarren bat izan zuen. Etxera bueltatu naizenean berriz korreo bat neukan: El País-en Oñati buruz azaldutako artikulua. Hau bai albiste ona.
¡Zorionak aurreko legealdietako udal gobernu batzordeetan egon direnei!