Archivos para 30 septiembre 2012

Alderdi Eguna 2012. Iñigo Urkullu

Alderdikideok, lagunok, egunon denoi! Ongi etorriak.

Urtez urte Alderdi Egunean elkartzen gara, gera, gare eta gira. Zazpiak bat!

Hau da gure indarra! […]

Anuncios

Deja un comentario

NAHIKOA DA! (Lourdes Idoiagaren iritzi artikulua)

Nahikoa mehatsu eta irain jasan behar izan dugu. Urtetan egon gara isilik, hika-mika eta biolentzia gehiago ez sortzearren.

Orain, "garai berriez" hitz egiten den arren, Bergarako Gaztetxean jarritako pankarta baten irudiak erakusten zaizkigu, nire argazkiaren alboan honakoa idatzita : "ZU ZARA ERRAUSTUKO DUGUN LEHEN ZABORRA"; hori ikusita, badirudi lehengotan jarraitzen dutela gauzek. Neure iritziz, horren sorrera ez dago Bergaran, Oñatin baizik. Seguru asko, aspaldi honetan kartelak jartzen, paskinak zabaltzen eta ezberdin pentsatzen dugunon aurka ari diren pertsona, plataforma edo sigletan dagoela esango nuke.

Baina ez da oraingo kasu hau garrantzi gehien duena, guztiaren azpian dagoena baizik. Eta barren barrenean, gorrotoa eta ezberdin pentsatzen dugunon aurkako errespetu falta dago, urte luzetan zehar landutakoa anonimotasunaren inpunitateaz baliatuta.

Eta gehien kezkatzen nauena zera da, Gaztetxe batean kultura horixe nagusi bilakatzea, horixe izatea transmitituko zaiena edo onartuko zaiena 14, 15, 16 urteko gaztetxoei, aniztasunaren diskurtso sektario, alienagarri eta suntsitzailea eskainiz, ezberdinen arteko errespetuan edo eta eztabaida konstruktiboan oinarritutako kultura behar beste landu gabe. Horrek ere "garai berriak" eskatzen ditu.

Ziur aski, ni kondenatzeko delitua inposaketarik ez onartzea eta EAJko kide izatea da. Egia esanda, harro nago horregatik, eraikuntza nazionalaren alde lan egin duen eta egiten jarraitzen duen alderdi batekoa izateagatik, herri honetako eta Euskal Herri honetako pertsonen ongizate maila onenak lortzeko lanean diharduen alderdi batekoa izateagatik. Gainera, nire bizi guztian herri honen alde, euskararen alde, ikastolen alde…lanean jarduteagatik ere kondenatu egingo ninduten agian.

Salaketa hau, gazte eta nagusiei hausnarketa eragiteko baliagarria izango dela espero dut, batik bat, ezberdin pentsatzen dutenenganako, inposaketarik onartzen ez dutenenganako eta euren ideiak intsultorik eta mehatsurik gabe defendatzen dituztenenganako gorrotoaren kultura errotik kentzeko. NAHIKOA DA!

Lourdes Idoiaga (Oñatiko EAJ-PNVren zinegotzia)

Deja un comentario

212 (Artículo de Markel Olano sobre la financiación de nuestras carreteras)

Un camionero alemán se planta en el peaje de Ventas de Irun con la intención de recorrer Gipuzkoa camino de Gasteiz. Paga un peaje hasta Donostia y a partir de aquí tiene dos recorridos posibles: el primero continúa por la AP-8, toma la salida justo antes de llegar a Eibar y recorre la AP-1. Siendo un vehículo pesado de tipo 2, este trayecto le cuesta en el tramo guipuzcoano 18,89€ (en total 22,33€, tal y como puede observarse en las tarifas hechas públicas en la página web de Bidegi). Este recorrido es mayoritariamente guipuzcoano, con un tramo alavés más corto entre el túnel de Arlaban y Gasteiz. Pero esta no es la opción que elige el camionero alemán. […]

Deja un comentario

Urkullu: “Gure egitasmoa Euskadirekin dugun konpromisoa da”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidente eta Lehendakarigaiak gaur goizean Bilbon ospatu den Nueva Economia Foroan aditzera eman duenez, ez dago krisia konpontzeko modu bakarra “eraginkor izan nahi badugu, alde anitzetik jokatu beharra dugu” esan du. Urkulluk azaldu duenez, EAJ-PNVren proposamenak “ zerga sisteman eragitea planteatzen du, gastua egokitzea, Administrazioa modernizatzea eta murriztea, baina beti oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuta”. […]

Deja un comentario

“EZKER ABERTZALEAK – EZ EDUKITZEAGATIK ERE – EZ DAUKA EZTA PRESOENTZAKO GUTXIENEKO PLANIK ERE” SALATU DU EGIBARREK

“EAJ-PNVk herria aurrera eramateko proiektua duen bitartean, ezker abertzalearen helburu bakarra EAJ-PNVri irabaztea da, azken 35 urteotan izan duen estrategiaren porrota estaltzeko” esan du.

GBBko presidente den Joseba Egibarrek EAJ-PNVren proiektuaren sendotasuna defendatu du, ezker abertzaleak eskaintzen duenaren ahultasunaren ordez. “Ezker abertzaleak – ez edukitzeagatik ere – ez dauka ezta presoentzako gutxieneko planik ere” azpimarratu du. […]

Deja un comentario

Urkulluk: Zerbitzuak eta oinarrizko gizarte prestazioak bermatzea. Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte zerbitzuak bermatuko ditugu

Iñigo Urkullu, EBBko presidente eta EAJko Lehendakarirako hautagaiak, jardunaldietan adierazi du EAJren “gobernu filosofia estura, bermeak eta hazkundean" oinarritzen dela. Gure konpromisoa da aurrekontuen diziplina berreskuratzea. Aurrekontuen orekak esan nahi du defizit konpromisoak betetzea. Gastu arrunterako ez zorpetzea esan nahi du. Zerbitzuak eta oinarrizko gizarte prestazioak bermatzea. Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte zerbitzuak bermatuko ditugu. Hazkundera bideratutako politika ekonomikoa bultzatuko dugu. Hauxe da Euskadi-rako berreskuratuko dugun eredua. EAJ-ren eredua, sinesgarria, Euskadi-n eta Euskadi-k aurrera egiteko. Posible da. […]

Deja un comentario

Iñigo Urkullu: “Euskadi-ren defentsan hitza ematen dugu”

Bilboko Euskalduna Jauregian 600 lagunen aurrean egindako ekitaldian, Iñigo Urkullu EAJ-ren EBBren presidenteak eta lehendakarigaiak EAJ-PNV proiektu berria aurkeztu du. “Gaur gure proiektuaren berri emateko elkartu gara. Proiektu berri batekin gatoz. Parte-hartzetik sortutako proiektua da. Hilabete hauetan 3.500 pertsonek hartu dute parte proiektu hau lantzen. Denon ekarpenei esker proiektu sendo eta osatu bat daukagu. Konpromiso zehatzak proposatzen dituen proiektu bat da. Idatzi egin ditugu konpromisoak. Gure proiektua idatzita dago. Batetik 171 konpromiso hartzen ditugu guztira. Eta bestetik 607 egitasmo jaso ditugu konpromiso horiek betetzeko. Hau izango da gure lana, gure betebeharra. Egitaraua bete. Konpromisoak bete egingo ditugu. Euskadi-ren defentsan hitza ematen dugu”. […]

Deja un comentario