Archivos para 20 noviembre 2012

BAKARTXO TEJERIA LEGEBILTZARREKO PRESIDENTE BERRIA

41 urteko GBBko burukidearen laugarren legegintzaldia izango da hau. Hemen dituzue bere lehenengo hitzak bere ardura berriari ekin aurretik. Zorionak Bakartxo!
[…]

Anuncios

Deja un comentario

EAJk bere gain hartuko du, Gobernu berria bakarrik osatzeko urratsak emateko aukera

1. EAJ-PNVk bere gain hartuko du Gobernu berria bakarrik osatzeko urratsak emateko aukera.

Alderdi politiko ezberdinekin egin ditugun harreman erronda bietan, agerian geratu da, gaur eta une honetan, behar bezalako baldintzarik ematen ez dela, legebiltzarrean gehiengo absolutua lortzerik zegoen alderdiekin, hau da EH Bildu eta PSE-EErekin, Koalizio Gobernu bat osatu ahal izateko.

EAJ-PNVk hasiera hasieratik , Gobernu bat osatzeko planteamendu zehatza egin du, baina ez dugu Gobernu koherente eta sendoa osatu ahal izateko behar besteko bermerik aurkitu .

Gure ustetan, Gobernu bat osatzeko dugun premiak zailagotu egiten du Gobernurako Egitasmo bakar bat onartzeak eskatuko ligukeen beharrezko denbora eta hausnarketa aldia . Eta Gobernu programa hori ezinbesteko baldintza da fase honetan.

EAJ-PNVk bere gain hartzen du Gobernua osatzeko ardura eta 2013 urterako Aurrekontu proposamena egitea. Hori ere, atzera ezinezko lana da guretzat.

2. Akordioetara iristeko jarrera irekia .

Harreman erronda bien ostean, egiaztatu ahal izan dugu,Gobernu formula baterako nahikoa ez den arren, Herri akordio handien inguruko jarrera irekia dagoela . Gure egoera politikotik, Lan-Gobernu bat osatzeko urratsak emateko ardura geureganatzen dugu, EAEren beharrizanei erantzuna eman diezaiegun.

Bide hau hobesten dugu, aurrean ditugun Herri erronkei ekiteko orduan, behar dugun Koalizio Gobernua adosteko baldintza ez egokiak onartzea baino.

EH Bildurekin topatu ditugun zailtasunak ereduaren ingurukoak dira.

Eredu aldaketa erradikala planteatzen digute.

Oso aldaketa muturrekoa suposatzen du, zehaztu gabeko proposamenarekin; proposatzen duen ereduak ez baitu zerikusirik Euskadin azken hiru hamarkadetan ezagutu izan dugun ereduarekin, eta Europan ere ez du erreferentziarik aurkitzen.

PSE-EEren aldetik aurkitu ditugun zailtasunek zerikusia dute azken legegintzaldi honetan eman diren gobernatzeko moduekin ditugun ezberdintasunak.

Azken hiru urteotan ageri-agerian geratu dira alderdi bakoitzak defendatzen dituen gobernatzeko moduen arteko ezberdintasunak.

PSEk legegintzaldi hasierari ekiten dio bere barne egoeratik, Herriaren egoera errealean pentsatuz baino gehiago. Horrek programaren inguruko akordio sendoa eragozten du.

3. Denborarekin, denetaz hitz egin daiteke.

Alderdi politikoekin egin ditugun harreman errondak emankorrak izan dira, denborarekin , gauza guztietaz hitz egin daitekeela ikusi dugulako.

Herri akordio handietarako eduki-gidoia guztion mahai gainean dago.

Ados gaude, Eusko Legebiltzarrean horiek garatzeko tresnak ditugula. Garatu beharreko gaien garrantzian ere bat egin dugu .

Denok adostu dugu gizarteak akordioak eskatzen dizkigula .

Beraz, oraingo eszenatokiak hurbilketa eta akordioz betetako legegintzaldia izango dugula esaten digu.

Deja un comentario

BAI, NAHIKOA DA! (Lourdes Idoiaga)

Ez dugu gustukoa komunikabideetan etengabeko eztabaidatan aritzea baina hala ere ezin dugu erantzunik gabe utzi Leire Egaña, Bildu-ren zinegotziak idatzitakoa, ez baitu egia osoa esaten.

EAJkook, esan beharrekoak Udaleko Batzordeetan esaten ditugu, ez prentsan,; oso zuhur jokatu dugu gainera gure adierazpenetan, Bilduk eskatutako denbora eta “pazientzia” errespetatuz.

Gure iritziak bidezkoak dira eta gobernatzearen erantzukizuna hartu duenari, tolerantzia eta errespetua eskatzen diogu, oposizioa barne, eta aspertu gara, ezberdin pentsatzen dugun bakoitzean erantzun suminduak jasotzen; nahikoa da! Gobernua kontrolatzeko gure betebeharra betetzea baino ez dugu egiten.

Bilduk 2013an Atezko ateko zabor bilketa sistema ezartzeko hartutako erabakia dela da dator gure kritika, hainbat Udaletan behin baino gehiagotan eskatu dugun arren, behar den informazio guztia eman gabe hartutako erabakia. Euren artikuluan ezkutatu egiten dute hori baina horixe da, guk Mankomunitatera inbertsioen, kosteen eta abarren informazio eske joan beharraren arrazoia…eta gainera kritikatu egiten dugu Atez atekoa ezartzeko erabakia hartu izana, zenbat kostako den ere jakin gabe, ze harrigarria den arren, kosteen inguruko lehen estudioa 2012ko irailekoa da eta.

Oso gestio-eredu txarra da, gauza bat zenbat kostako den jakin gabe horri buruz erabakitzea.

Eta ez da gainera konparagarria, uraren gestio integrala Gipuzkoako Ur Partzuergoari ematearekin, aldez aurretik estudio ekonomikoa izateaz gain, hark ez zuen inondik ere Atez atekoak jasotzen diharduen gaitzespena jaso: 2.500 sinadura Oñatin eta 70.000 sistema inposatu nahi duten Gipuzkoako 20 udalerritan. Hortxe dago aldea!.

Bestalde, programa politiko baten baitan doazen proiektuak bidezkoak dira,baina "Gobernatzea" bere gain hartzen duenak ezin du inposatu bere proiektua herritar ugariren iritzien aurka, nahiz eta bere gehiengo absolutuari esker egin ahal duen, batik bat Oñatin sekula ere ikusi ez den aurkako jarrera begi bistan izanda. Uste dugu ez dela Gobernu eredu on bat.

Azkenik hauxe, gai guztiak Batzordean aztertzea garantizatu behar du Bilduk, (gai guztiak), eta oposizioaren partehartzeari ihesik egin gabe.

Deja un comentario