Archivos para 18 diciembre 2012

EBBk abenduaren 20rako deitu du Aberri Batzarra

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak atzoko bileran erabaki zuen ostegunerako, abenduak 20, Ezohiko Aberri Batzarra deitzea. Ohiz kanpoko bilera hau arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da.

EBBk Aberri Batzarraren ordezkariei jakinaraziko die, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari izendatu izanak exekutiba jeltzalean presidentearen tokia hutsik utzi duela. Ondorioz, Aberri Batzarrak erabaki beharko du EBBren presidente berria izendatzeko gauzatuko duen barne hauteskunde prozesua.

Bi dira aukerak: lehenengoa litzateke alderdikideei kontsulta egiteko prozesua, bi hautespen alditan egina; eta bigarrena, Aberri Batzarrak berak oraingo EBB osatzen duten burukideen artean aukeratzea, jeltzaleen aberri exekutibako presidentea izendatzeko pertsona. Bigarren aukera hartuko balitz, Abenduaren 20ko Aberri Batzarrak bigarren Ezohiko Aberri Batzar baterako data jarri beharko luke, eta hau urtarrilaren 12an izan liteke, proposamena bozkatzeko eta beraz EBBren presidente berria aukeratzeko. Aberri Batzar bi hauen artean Herrialde Batzarrak deitzea aurreikusten da, Aberri Batzarrak hartuko duen erabakia bertan azaltzeko.

[…]

Anuncios

Deja un comentario

Iñigo Urkullu, Euskadiko Lehendakari. Zorionak!

Iñigo Urkullu Renteria gaur aukeratu dute Euskadiko Lehendakari, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egin den inbestidura bilkuran. Urkulluk Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Legebiltzar Taldea osatzen duten 27 legebiltzarkideen babesa jaso du .

Urkullu, Eusko Jaurlaritzaren zazpigarren lehendakaria dugu. Aurretik, José Antonio Agirre, Jesús María Leizaola, Carlos Garaikoetxea, José Antonio Ardanza, Juan José Ibarrretxe, horiek guztiak EAJ-PNVkoak, eta Patxi López, sozialista EAEko kargu instituzional gorenean egon ziren, oraingo honetan Iñigo Urkulluk hartuko duena .

Lehendakari berriak hurrengo larunbatean,abenduak 15, zin egingo du,Gernikako BatzarEtxean, 12:00etan hasiko den ekitaldian .

Deja un comentario

Iñigo Urkulluren inbestidura diskurtsoa 2012-12-12

Eusko Legebiltzarraren hamargarren legealdi honi, aurreko bederatzietan bidea ireki eta jorratu dutenen oroimen eta aitormen batekin eman nahi diot hasiera.

Bederatzi legealdi hauetan, gu guztiontzat Herri hobea egiteko ideala partekatu duten emakume eta gizonak.

Beren Herriarekin konprometitu diren ordezkari publikoak, beren onena eman dute, Euskadiren aurrerapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatzeko.

Legebiltzarkide jaun andreak dira, puntu honetara ekarri gaituzten proposamen eta egitasmoak landu, eztabaidatu eta adostu dituztenak.

Herriaren zerbitzura egoteko bokazioa duten pertsonak, besteen alde lan egin dutenak, hiritarrak politikatik hain urrun sentitzen diren une hauetan.

Kasurik gehienetan, legealdia amaitzean, Herriaren zerbitzura lan egin izanak ematen duen poztasuna sentitu dute.

Eta, aldi berean, seguru aski, ez dute beren eskuzabaltasunaren neurriko esker onik jaso.

Gaurko honetan, zerbitzu publikoaren garrantzia aldarrikatu nahi dut, bokazio politikoa elikatzen duen interes komunitario eta kolektiboaren garrantzia.

Ekimen politiko bat, bere egitekoa akordioak bilatzean oinarritzen duena; gutako bakoitzak apur batean amore emanez, denok izan dezagun aurrera egiteko aukera.

Denborak ematen digun ikuspegiarekin, une ona da, gu baino lehen izan diren legebiltzarkideei, oraingoa Euskadi hobea delako errealitate ukaezina adieraztea. Demokraziaren hasieran, euskal erakundeak martxan jartzeko une hartan ezagutu genuena baino askoz hobea.

Euskadi hau ere bada, bere gaitasun eta eskuzabaltasunaren fruitu, bere lan eta esfortzuen ondorio.

[jarraitu]

Deja un comentario

ONARTEZINA – INADMISIBLE

Onartezina da BILDUren Gobernu Taldeak, azaroko Kontzejupetik aldizkarian "PaP EZ" plataformak 2.416 sinadura biltzeko eginiko prozesuari emandako erantzuna, honakoak esanez: "Notario-Akta bat bakarrik jaso dutela, ezin dutela sinaduren balizkotasuna egiaztatu, ez eta sinadurarik baden ere….". Hori, Plataformaren lana eta 2.416 pertsonaren sinadurak ez errespetatzea da, haien egiatasuna, existentzia eta jatorria zalantzan jarriz.

Eta hori gainera, Plataformako kideek garbi diotenean badela beldurrez sinatu ez duen jenderik, eta beste askok sinatu ondoren nola esan dieten zerrenda horiek ez ditzatela udaletxean entregatu. Horrexegatik entregatu dute Notario-Akta eta ez zerrendarik.

Ezberdin pentsatzen duenak zerbait egin edo kritikatzen duenean, BILDUren ingurukoek zalantzak izaten dituzte horren baliozkotasunaz, egiatasunaz, metodoaz…Zergatik zalantza horiek?

Gainera, noiz elkartu ditu BILDUren inguruak Oñatin 2.416 lagun manifestaldi batean, kontzentrazioren batean edo eta sinadura-bilketaren batean? …kanpotik etorritakoen sinadurarik ez dela tartean pentsatuz gainera! Noiz "deskontatu" ditu bere ekintzetatik Arrasate edo eta Bergaratik etorritakoak?

Zergatik onartzen du BILDUk Notario-Akta bat, Espediente administratiboen ehunka orrialde egiaztatzen dituenean, orain 2.416 sinadura egiaztatzen dituen Notario-Aktak balio ez badu?

Ez da koherentea, norberak egiten duen guztia ondo dagoela uste izatea eta besteen lanean aldiz ezer ez dela ez egi eta ez egiaztagarri.

Udal Gobernu taldeak gutxienez errespetua zor du. Sekula inork ez du lortu Plataforma horrek lortu duen beste atxikimendu eta hain kontrako ingurunean eta EAJtik, berriro ere gure sostengua adierazi nahi diegu sinatzaile guztiei eta Plataformari egindako lanagatik, BILDUk emandako erantzuna ia-ia mespretxua baita, eta hori ez da onargarri.

Deja un comentario

Faustino Aranburu Zulueta alderdizale eta 2011ko Udal Hauteskundetako hautagaiaren hileta

Gaur goizean hil zaigu Faustino Aranburu Zulueta gure adiskide, alderdizale eta Udal Hauteskundetako hautagaia.

GOIAN BEGO!

Deja un comentario

Iñigo Urkulluk: Aramaion, abertzaletasunaren ehun urteak

Aramaion izan naiz gaur, Josemari Velez de Mendizabalek gure Alderdiak Arabar herri honetan egin duen ehun urteko ibilbideari buruz idatzi duen liburua aurkezteko ekitaldian.

Euskadiren historia idazten ari gara. Gaur, hemen bildu garen guztiok, ondotxo konturatu gara aldi politiko berri baten atarian gaudela. Politika, letra handiz idatziko den aldirantz hurbiltzen ari gara. Hainbatetan amestu dugun aldia. Ez dut luzeegi jardun nahi, baina bai egin nahiko nukeela, gaur aurkezten dugun liburu honetan biltzen den moduan, Euskadiren azken mende honen historiaren laburpen bat.
[…]

Deja un comentario