ONARTEZINA – INADMISIBLE

Onartezina da BILDUren Gobernu Taldeak, azaroko Kontzejupetik aldizkarian "PaP EZ" plataformak 2.416 sinadura biltzeko eginiko prozesuari emandako erantzuna, honakoak esanez: "Notario-Akta bat bakarrik jaso dutela, ezin dutela sinaduren balizkotasuna egiaztatu, ez eta sinadurarik baden ere….". Hori, Plataformaren lana eta 2.416 pertsonaren sinadurak ez errespetatzea da, haien egiatasuna, existentzia eta jatorria zalantzan jarriz.

Eta hori gainera, Plataformako kideek garbi diotenean badela beldurrez sinatu ez duen jenderik, eta beste askok sinatu ondoren nola esan dieten zerrenda horiek ez ditzatela udaletxean entregatu. Horrexegatik entregatu dute Notario-Akta eta ez zerrendarik.

Ezberdin pentsatzen duenak zerbait egin edo kritikatzen duenean, BILDUren ingurukoek zalantzak izaten dituzte horren baliozkotasunaz, egiatasunaz, metodoaz…Zergatik zalantza horiek?

Gainera, noiz elkartu ditu BILDUren inguruak Oñatin 2.416 lagun manifestaldi batean, kontzentrazioren batean edo eta sinadura-bilketaren batean? …kanpotik etorritakoen sinadurarik ez dela tartean pentsatuz gainera! Noiz "deskontatu" ditu bere ekintzetatik Arrasate edo eta Bergaratik etorritakoak?

Zergatik onartzen du BILDUk Notario-Akta bat, Espediente administratiboen ehunka orrialde egiaztatzen dituenean, orain 2.416 sinadura egiaztatzen dituen Notario-Aktak balio ez badu?

Ez da koherentea, norberak egiten duen guztia ondo dagoela uste izatea eta besteen lanean aldiz ezer ez dela ez egi eta ez egiaztagarri.

Udal Gobernu taldeak gutxienez errespetua zor du. Sekula inork ez du lortu Plataforma horrek lortu duen beste atxikimendu eta hain kontrako ingurunean eta EAJtik, berriro ere gure sostengua adierazi nahi diegu sinatzaile guztiei eta Plataformari egindako lanagatik, BILDUk emandako erantzuna ia-ia mespretxua baita, eta hori ez da onargarri.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: