OÑATI IRAUNKORRA! (Angel Biain, EAJ-PNVko zinegotzia)

Joan zen otsailaren 10ean Diario Vasco egunkarian, Oñatin “energia garbia” ekoiztu eta banatzen dela zioen erreportaia argitaratu zen eta hausnarketaren abiapuntua hauxe zen, “adituen iritziz argindarra dela eredu energetiko iraunkorraren giltzarria”.

1989an Olate osorik erosi zenean abiatuz, eta nagusiki azken 24 urteetan kontsolidatu den lorpen honek bultzatuta, honako gogoeta egitera narama.

Lehenengo eta behin, epe luzerako begiradaz erabakiak hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dut, beti ere herriarengan pentsatuz, behar besteko planifikazioarekin eta inprobisaziorik gabe, bideragarritasuna eta zama finantzieroak ondo aztertuz, hobekuntzarako eta autogestioko helburu tasatuekin, eta abar.

Era honetako erabakiak dira, edozein erakunde mailatan zorroztasunez hartuta, Herri honen nazio eraikuntza osatzen dutenak. Arrisku handikoak eta oso kritikatuak diren erabakiak, plano politikoan batik bat, eta gainera urte luzeak igarota bakarrik aitortzen zaie arrakasta, batez ere inbertsio handiak direnean.

Kasu zehatz honetan, Eli Galdosek gidatutako Gobernu talde hark hartutako erabakiaren meritu ikaragarria azpimarratu nahi dut, eta ondorengo guztiei ere zabaldu nahi diet. Benetan, inbertsio haren zamarekin egin behar izan dute aurrera, baina planifikazio estu batez jarraitu dute zerbitzu publikoa eta egun Oñatik dituen azpiegitura zein ekipamendua mantentzen eta hobetzen. Gainera beti, Herri honetako ingurumen iraunkortasunaren esparruko erakundeentzat erreferentziazko herri izatea aitortu zaio eremu guztietan.

Eta bigarrenik, nire poza adierazi nahi dut, Oñargi eta Ur Jauziak-en egungo arduradunak dioena irakurtzean, alegia, inbertsio hori positiboki baloratzen duela ekoefizientea, berriztagarria, negutegi efektuko isurketak murrizten dituena eta abar delako, izan ere orain 24 urte EAJk behin eta berriro, kritika publiko gogorrak jaso baitzituen ezker abertzalearen aldetik.

Lehen nioena, inbertsio handien aziertoak oso epe luzera baloratzen dira.

El reportaje publicado en el Diario Vasco el pasado 10 de febrero, sobre la producción y distribución de “energía limpia” en Oñati, parte de la reflexión inicial de que “según los expertos la electricidad es la piedra angular de un modelo energético sostenible”. Este camino que se ha construido y consolidado, principalmente, en los últimos 24 años desde la adquisición plena de Olate en 1989, me lleva a publicar estas consideraciones.

En primer lugar, destacar la importancia de tomar las decisiones con visión a largo plazo, pensando en el pueblo, con adecuada planificación y sin improvisaciones, con un análisis de viabilidad y cargas financieras, con objetivos tasados de mejora, de autogestión, etc… Las decisiones de este tipo, adoptadas  en cualquier nivel institucional y con rigor, son las que han colaborado a la construcción nacional de este Pueblo y de este País. Decisiones que son muy arriesgadas y muy criticadas, sobre todo en el plano político, pero cuyo acierto sólo se ve a largo plazo, sobre todo, cuando se trata de grandes inversiones.

En este caso concreto, quiero señalar el gran mérito de la decisión de aquel equipo de gobierno liderado por Eli Galdos y extenderlo a todos los que le han seguido. Es verdad que todos ellos han tenido que sortear las cargas de aquella inversión pero que, con una planificación austera, han seguido manteniendo y mejorando el servicio público y las infraestructuras y equipamientos que hoy tiene Oñati. Y siempre, con el reconocimiento de ser un pueblo referente, en todos los ámbitos, para las instituciones responsables de la sostenibilidad medioambiental de este País.

En segundo lugar, decir que me alegra leer que el responsable actual de Oñargi y Ur-Jauziak, valora positivamente esta inversión por: eco eficiente, renovable, reductora de emisiones de efecto invernadero etc… porque hace 24 años el PNV recibió duras y reiteradas críticas públicas desde la izquierda abertzale.

Como decía, los aciertos de las grandes inversiones no se valoran más que a largo plazo.

 

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: