Archivos para 18 septiembre 2013

Jesusa Igartua Igartua alderdikidearen hileta

Deja un comentario

EZBERDIN PENTSATZEN DUENARI “ERRESPETUA”. (Lourdes Idoiaga Kontzejupetik aldizkarian)

Iritzi ezberdinak defendatzea, eskubide zibil eta politikoa da bizitzaren edozein esparrutan, politikoa barne, eta errespetatu egin behar da. Oinarrizko printzipioa da eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala inspiratu zuten baloreetako bat. Eskubide da eta baita obligazio ere, alegia, errespetua exijitzeko eskubidea eta ezberdinari zor zaion errespetua eman beharra.
Erakunde Publiko bat "gobernatzeko" ardura euren gain hartu dutenei exijitu dakieke bereziki printzipio horiek betetzea, pertsonak gobernatzeko erantzukizuna hartzen baitute.
Horregatik da beharrezkoa, Gobernu ardurak hartzen dituztenei pertsonen lidergoan esperientzia frogatua exijitzea. Errazagoa da kudeaketa juridiko-administratiboa eta finantza-ekonomikoa ikastea, pertsonak edo eta pertsona-ekipoen lidergoa izateko benetako gaitasuna izatea edo eskuratzea baino, gaitasun hori, gobernu ekipo hori osatzen duten pertsonen esperientziaren, baloreen eta jarreren araberakoa baita.
Diskurtsoetako eta hauteskunde programetako aldarrikapenek bakarrik ez dute baliorik, ondoren praktikan iritzi ezberdinak errespetatzen ez badira. Ez du balio partehartzeaz hitz egiteak, gero zilegitasun osoz egindako kritikak modu ireki batez onartu ordez jarrera erreakzionarioak agertzen badira, edo beste iritzi batzuk entzuteari ihes egin eta norberarenak guztien gainetik jartzen badira, edo eta aurkariaren deskalifikazioa erabiliz erantzuten bada… Beharrezkoa den tolerantziarik gabe, botoek eta "paperek" emandako botereaz bakarrik gobernatzen aritzea da hori, ez pertsonek aitortzen duten autoritateaz (autoritas).
Eta beste iritzi eta aukera batzuekiko errespetuan oinarritutako kultura politikoa eraikitzeko, beharrezkoa da zenbait gobernuren jarrerak tolerantziara eta kontsentsuetara berbideratzea, horrela beren programak eta posizio politikoak inposatzea ekiditeko, horixe ikusten ari baikara, batik bat, gehiengo absolutua eta opzio politiko bakarra duten gobernuetan.
Daniel Innerarity filosofo euskaldunak dioen moduan, "Elkarbizitza oso nekeza bihurtzen da besteak etiketatzen jartzen garenean eta uneoro, ezberdina dena (edo pentsatzen duena) modu zuzenean edo tentuz izan, baztertzen duten gure aurreiritziak baieztatu baino nahi ez dugunean".

Defender opiniones diferentes, es un derecho civil y político en cualquier ámbito de la vida, incluido el político, y debe ser respetado. Es un principio básico y uno de los valores que inspiraron la Carta Universal de Derechos Humanos. Es un derecho y una obligación, es decir: derecho a exigir respeto y deber de respetar al diferente.
Cumplir con estos principios, es especialmente exigible a quienes han asumido "gobernar" una Institución Pública porque se asumen la responsabilidad de gobernar personas.
De ahí que resulte necesario exigir una experiencia probada en liderazgo de personas a quienes asuman la función de Gobernar. Es más fácil aprender la gestión jurídico-administrativa y la económico-financiera que disponer o adquirir verdaderas habilidades para liderar personas o equipos de personas porque esta capacidad depende de la experiencia, los valores y actitudes de las personas que configuren ese equipo de gobierno.
No valen sólo las declaraciones en discursos y programas electorales si luego en la práctica no se respetan las opiniones diferentes. No vale hablar de participación y adoptar posturas reaccionarias en vez de una actitud abierta a las críticas legítimamente planteadas; o si hay resistencia a escuchar otras opiniones y se busca priorizar las propias; o se reacciona con la descalificación del oponente, etc. Sin la tolerancia necesaria, se estará gobernando sólo desde el poder que otorgan los votos y los "papeles" pero no desde la autoridad que reconocen las personas.
Y para construir una cultura política respetuosa con otras opiniones y opciones diferentes, es necesario reorientar las actitudes de determinados gobiernos hacia la tolerancia y búsqueda de consensos y evitar así la tentación de recurrir a la imposición de su programa y su posición política como se viene observando, sobre todo, en gobiernos de mayorías absolutas y de una única opción política.
Como dice el filósofo vasco Daniel Innerarity :" La convivencia se hace muy difícil cuando nos dedicamos a etiquetar a los demás y buscamos en todo momento la confirmación de nuestros prejuicios que excluyen, abierta o sutilmente, a quien es (o piensa) diferente"

Lourdes Idoiaga (EAJ-PNVko bozeramailea)

Deja un comentario