Archivos para 14 octubre 2013

AGINTALDIAREN ERDIAN: OÑATIKO OPOSIZIOAREN IKUSPUNTUA (Lourdes Idoiaga, Kontzejupetik aldizkarian)

“Planifikazio falta ikusten dugu gobernu taldearen jardunean; hainbat gai inprobisatu egiten dira, edota presaka aztertzen”

Agintaldiaren erdira iritsi garen honetan, lehenengo bi urteetako balantzea egin digu Lourdes Idoiagak, oposizioko talde bakarra den EAJren udal taldearen izenean.

30 urtez agintean egon ondoren, oposizioan egotea egokitu zaio EAJri oraingoan. Zaila izan al da egoera eta eginkizun berria asumitzea?

Ez. Pasatako 30 urteko Udal Gobernuan egindako lanari errepaso bat eman genion, emaitzak eta akatsak ere, hobekuntza bilatzeko.
Hauek dira, laburbilduz, egindako lanaren emaitzak: Ur-Jauziak, baserri guztietarako bideak, herri osoko saneamendua, San Martin egoitza eta etxebizitza sozialak, eraikitako ekipamenduak (kiroldegia, kultur-etxea, gaztelekua, euskaltegia, ludoteka…); Hirigintza eta Irisgarritasun Planaren barruan: San Lorentzo eta Errekaldeko eraberritzea, edota orain bukatu den San Juan Kalekoa; Enplegu Plan sendoak; Lanbus; Babes ofizialeko 300dik gora etxebizitza; Bizikleta plana eta eginda dauden bidegorri guztiak; Unibertsitate berria eta Lege Soziologia Institutoa; eta abar luze bat.
Gainera, egoera ekonomiko onean utzi genuen Udala, egindako denak eginda, zorpetze maila txikiarekin eta 2 milloi eurotik gorako superabita.
Horrek guztiak nolabaiteko lasaitasuna ematen dizu eta oposizioa egiteko indarra, eta ondo prestatu eta antolatu gera.
Bestalde, zaila izan da, eta da, gauza pila bat egin beharrean ikustea eta gure esku ez egotea; beste erritmo bat, beste gestio eredu bat ikustea, eta horrek hainbat aldiz urduritasun puntua ekartzen digu.

Gobernu taldeak gehiengo absolutua izanik, ezer gutxi egin dezake oposizoak; ala bai?

Oposizioari, oro har, udal gobernuaren kontrol-lana dagokio. Oposizioan talde bat baino gehiago egotea askoz ere hobea da baina…
Oposizioan egonda ere lan asko egin daiteke, nahiz eta minorian egon, baina hori ahalbidetzea, batez ere, gobernu taldearen borondatean dago. Guk egiten ditugu proposamen zehatzak bai udal Aurrekontuetan eta baita Batzordeetan ere, geureak zein herritarrengandik jasotzen ditugun eskaerak, baina gero gobernu taldearen esku dago bere gehiengoarekin onartzea ala ez.
Gure kexarik handiena da, askotan informazioa ez digutela pasatzen, edo denbora gutxirekin, edo prentsa bidez jakiten dugula, eta horrek ikaragarri oztopatzen du gure lana.
Argi daukagu oposizioaren lana hau dela: gobernuak hartzen dituen erabakien jarraipena eta kontrola, eta baita beste proposamen ezberdinak egitea; iritzi eta ikuspuntu desberdinak plazaratzea.
Guk herritarrekin hartu ditugun konpromisoak betetzen ahalegintzen gera, gogoz lanean betiko moduan.

Atez atekoa izan da bi urte hauetako gai nagusia. Bi hilabete dira bilketa sistema berria abian jarri zenetik; zein balorazio egiten duzue gaur egun?

Gure desadostasuna beti egon da erabakitzeko erabili duten prozesuan. Alternatiba bat bakar bakarrik proposatu dute; Atez-Atekoa eta punto. Beste ezertarako aukerarik ez dute eman. Beste herri batzuetan "Hondakinen Mahia"ere sortu dute, baina Oñatin hori ere ez, eta, gainera, beste edozein proposamenei ateak itxita egon dira. Erabakita zuten Atez-Atekoa ezartzea eta hori inposatu dute.
Sistema berriaren balorazioa egiteko denbora gutxi da oraindik. Bestalde, beti esan dugun bezala, eta azpimarratzekoa da, oñatiarrok arduratsuak eta diziplinatuak gara, udal gobernu taldeak 2.400 firmari kasurik egin ez badie ere, ez horrek min handia eragin du. Horrek erakusten du 5. kontenedorearekin ere posible izango zela.
Pertsona asko dago kezkatuta egunero kuboekin ordu jakin batzuetan aurrera eta atzera ibiltzen, horrek dakarren menpekotasunarekin. Jendea etsita dago eta kexa asko entzuten da. Beste batzuk auzo-konposta guneekin oso disgustura daude; hala jakinarazi digute askok eta eskok.
Kale-garbiketari buruz, esan nahi dugu, oraingo sistemarekin egiten duten ahalegin guztia faltan bota genuela kontenedoreak zeuden garaian.

Agintaldiaren erdira iritsi gara. Zein balorazio egiten duzue aurreneko bi urte hauena?

Guk planifikazio falta bat ikusten dugu eta horren ondorioz hainbat kasutan inprobisazioa edo gaiak presaka aztertzen direla. Legislatura Plan bat falta dela ikusten da. Programa elektorala gauza bat da, baina gero horrek exijitzen du, EKINTZA NAGUSIEN urtez urterako aurre-planifikazio bat ekonomikoa, egutegi bat, proiektuen aurre-planifikazioa bat…
Behin baino gehiagotan Plenoan kexatu gara gaiak prestatu gabe etorri izan direla, eta beste batzuetan beraiek kendu behar izan dituzte arrazoi berdinagatik. Eta horrek adierazten du hau ez dela kudeaketa eredurik egokiena.
Bestalde guk prestatutako hainbat gairekin jarraitzen dute: San Juan kale, Errekalde eta San Lorentzoko errehabilitazioa, efizientzia energetikoa, bidegorriak, etab.

Zein izan da EAJren ekarpen nagusia bi urte hauetan?

Bat nagusia ez dugu aipatu nahi. Guk EAJ-PNV ren programan agindutakoak eta herritarrengandik jasotzen ditugun hainbat proposamen aurrera eraman nahi ditugu, eta saiatzen gara.
Politika transbertsalez gain (berdintasuna, euskera, administrazio hurbil eta iraunkorra…) honakoak bultzatzen ditugu, besteak beste:

• Pertsona helduei zuzendutako (Esperientzia Eskola) eta larrialdi sozialetarako neurriak, gizarte politikako iniziatibak.
• Udal Enplegu Planak. Enpresa txikiei, merkatari-ostalariei eta nekazaritza sektoreari arreta berezia.
• Aurrezpen energetikoa / ingurumena
• Bidegorri sarea osatzea
• Errekalde, San Lorentzo eta San Juan Kale inguruaren eraberritze planekin jarraitzea
• Urrutxun atletismo pista oinarrizkoa
• ETEOren e erabilpen berrirako ideialehiaketa

• …

Zer botatzen duzue faltan?

Askotan esan duguna: desberdin pentsatzen dutenei errespetua, eta oposizioari dagokion informazio transparentzia, eta Udal barneko prozeduren betetze egokiagoa.

Lourdes Idoiaga, (EAJ-PNVko bozeramailea)

Anuncios

1 comentario

PENTSIOAK (Lourdes Idoiaga, Kontzejupetik aldiskarian)

Pentsio sistemaren Erreforma da une honetan gizarteak bizi duen kezka handietako bat, murrizketa handiak ekarriko baititu, bai etorkizuneko pentsioentzat eta baita egungo pentsiodunentzat ere, urtez-urteko errebalorizazio bermea ezabatzen baitu. Doiketa horrek ekarriko duena berriz, 8 urtean zehar 33.000 €ko murrizketa izango da, zatirik handiena errebalorizazioen ataletik aterako dena.

Pentsio Sistema Publikoak, belaunaldien arteko iraunkortasuna bermatzeko behar besteko dirutza ziurtatu behar du, baina ez Españako erreforman egiten ari diren moduan. Erreforma 1985ean hasi zen, 1995ean jarraitu zuen Toledoko Hitzarmenarekin, baina PSOE eta PPn hauteskunde interesek eraginda eten egin zen eta orain bat batean, askoz ere larriagoak diren murrizketekin egiten dugu topo.

Pentsio Sistemaren edozein erreforma egiterakoan, ordura arte lortutako eskubideak ez kaltetzeko, derrigorrezkoak dira sosegua, planifikazioa eta behar besteko aurreikuspena eta haren ezarpena gutxika eta poliki egitea. Beti ere, Gizarte Segurantzaren alorrean aplikatu beharreko babes printzipio eta "erregresibitate eza" bermatu behar dira.

Zehatzago esanda, orain arte pentsioen urteroko errebalorizazioa KPI edo IPC delakoaren arabera egitea Legez zegoen bermatuta, baina orain berme hori bat batean kendu eta bizi-itxaropena eta beste kontzeptu batzuei loturiko formula ilunak sartu dituzte, eta ondorioz, pentsiodunak eros ahalmenaren galera pilatzen joango dira.

2014rako 809 milioi euro galduko dira eta kopuru hazten joango da, urtean 5.000 milioi euro galtzeraino.

Errebalorizazioa, lortutako eskubidea da baina gainera, pentsio txikienei KPI baino errebalorizazio handiagoak aplikatu behar zaizkie, gutxieneko pentsioekin bizi diren milioika pentsiodunen pobrezia egoerak saihesteko, bereziki Alargun pentsioa jasotzen dutenei, eurak baitira Sistemaren pentsio txikiena dutenak.

Geure iritziz, Pentsio Sistemaren jasangarritasuna konpontzeko modurik egokiena lanpostu iraunkorra eta kalitatekoa sortzea da, eta inoiz baino beharrezkoagoa da Gizarte Segurantzaren konpetentzia guztiak gure eskutan jartzeko errebindikazioa, geure buruari beste kudeaketa eredu bat eman eta Euskal Herrirako politika propioak bultzatzea.

La reforma del Sistema de Pensiones es una de las grandes preocupaciones actuales porque va a suponer un gran recorte, tanto para las futuras pensiones como para los actuales pensionistas porque se anula la garantía de revalorización anual. Este ajuste supone que el recorte será de 33.000 millones de euros en 8 años, de los que la mayor parte se quitan de las revalorizaciones.

El Sistema Público de Pensiones debe dotarse de la suficiente garantía de sostenibilidad inter-generacional pero no de la manera que se está haciendo en la reforma española. La reforma se inició en 1985, siguió con el Pacto de Toledo en 1995 pero se interrumpió por puros intereses electorales y ahora, precipitadamente, nos situamos ante recortes que son mucho más graves.

Cualquier reforma en el Sistema de Pensiones requiere sosiego, planificación y anticipación suficiente para no lesionar los derechos ya adquiridos y prever una aplicación gradual y paulatina. Es decir, garantizando siempre el principio de protección y "no regresividad" que debe aplicarse en materia de Seguridad Social.

En concreto, hasta ahora la revalorización anual de pensiones con el IPC estaba garantizada por Ley y ahora desaparece drásticamente esa garantía, se introducen fórmulas opacas vinculadas a la esperanza de vida, etc. y los pensionistas irán acumulando pérdidas de poder adquisitivo. Ya en 2014, se perderán 809 millones de euros y esta cuantía se irá incrementando hasta perder 5.000 millones al año.

La revalorización es un derecho adquirido pero, además, a las pensiones más bajas se les debe aplicar revalorizaciones mayores que el IPC para evitar situaciones de pobreza a millones de pensionistas que viven con la pensión mínima y, en especial, para las pensionistas de viudedad que son las más bajas del Sistema.

Entendemos que la mejor solución para la sostenibilidad del Sistema de Pensiones es la creación de empleo duradero y de calidad y que, más que nunca, es necesario reivindicar la transferencia de todas las competencias de la Seguridad Social para dotarnos de otro modelo de gestión e impulsar políticas propias en nuestro País.

Lourdes Idoiaga (EAJ-PNVko bozeramilea)

1 comentario

Karmelo Lazkoz Andueza alderdikidearen hileta

GOIAN BEGO

Deja un comentario