INGURUMENA (Lourdes Idoiaga, Kontzejupetik aldizkaria)

Ingurumenaren iraunkortasuna sustatuko bada, erakundeen bultzadaz gain, ezinbestekoa da pertsona guztion etengabeko konpromisoa. Egia da helburu horrekiko konpromisoa gero eta handiagoa dela denon partetik, baina zoritxarrez, egun batzuetan badirudi ezerk ez duela axola eta zenbaitzuk gainera ohitura onak baztertu egiten dituztela.
Batetik, denon etxeetan ari gara zehatz-mehatz hondakin guztiak sailkatzen eta etxean gordetzen, agindutako egun eta ordutan egun bakoitzekoa ateratzeko, eta gero, amorruz ikusi behar izaten dugu nola Jaietako gaupasen ondoren, kaleak benetako zabortegi bihurtzen diren, kristalez, plastikoz, paperez eta gainontzeko zikinkeriaz beteta, batik bat kale Zaharra, San Anton, Aita Madina eta txosna gunea. Burla egitea da hori, erantzukizun eza, eta are mingarriagoa gertatzen da erreka nola geratu zen ikustea.
Zero-Zabor helburua defendatzen duten horiek -eta asko gara horren aldeko- gero, urteko egun guztietan, jaiak barne, kontsekuente ez badira ez du balio ezertarako. Ezin da onartu berriro halakorik, eta horretarako kontzientziazio ahalegin handia egin behar da, pertsona orori mingarri gerta dakion gauzak lurrera botatzea. Denon artean ekidin behar dugu gure errekak, lorategiak, kaleak, paretak eta abar, benetako zabortegi edo zikinkeriaren museo bilakatu daitezen. Denon erantzukizuna da, bai, baina bakoitzak hartu behar du berea bere gain.
Azkenik, okasio hau baliatuz esan nahi dugu ezin direla argitaratu- pankartatan eta Udalak ateratako foiletoetan- konparagarriak ez diren datuak, hain zuzen edukiontzien bidezko hondakinen lehengo bilketa sistema (%26,36) eta egungo atez atekoa (%80,96). Ezin dira konparatu, besteak beste, Mankomunitateak eta egungo Udalak sekula ez dutelako nahi izan hondakin organikoa eta errefusa bereizita biltzeko 5. edukiontzia jartzea. Orain urte batzuk 5. edukiontzia ezarri izan balitz, gaur oso bestelakoak lirateke datuak. Horregatik, informazioa ez da manipulatu behar.

Para impulsar la sostenibilidad del medio ambiente, además del impulso de las instituciones, es imprescindible el compromiso permanente de todas las personas. Es verdad, que todos estamos cada vez más comprometidos con este objetivo pero, lamentablemente, hay días en los que parece que nada importa y hay quienes se olvidan de las buenas prácticas.
Cuando en todas las casas, estamos clasificando todos los residuos escrupulosamente y guardándolos en casa para sacar el día y hora fijados para cada fracción, es una burla, una irresponsabilidad y da rabia comprobar que tras las juergas nocturnas de Fiestas, los suelos de las calles se han convertido en auténticos vertederos de cristales, plásticos, papeles y otras suciedades, sobre todo, en el area de Kalezaharra y Txosnaz y el rio.
Si quienes dicen defender los objetivos Zero-Zabor -que muchos compartimos- luego no son consecuentes todos los días del año -también en Fiestas- no vale para nada. No se puede permitir que esto vuelva a ocurrir y, para ello, hay que hacer serios esfuerzos de concienciación hasta que a todo el mundo le duela echar las cosas al suelo. Entre todos, debemos evitar que nuestros ríos, jardines, calles, paredes etc. se conviertan en auténticos vertederos o museos de suciedad. La responsabilidad es de todos pero cada uno debe asumir la suya.
Otro aspecto que merece reflexión y solución es el ruido que perturba el descanso de los vecinos.
Finalmente, aprovechamos esta ocasión para decir que no se pueden publicar -en pancartas y en el folleto editado por el Ayuntamiento- datos que no son comparables sobre el sistema anterior de recogida de residuos por contenedores (26,36%) y el actual de puerta a puerta (80,96%). No se pueden comparar, entre otras cosas, porque la Mancomunidad y el Ayuntamiento actual, nunca quisieron poner el 5º contenedor para recoger separadamente la materia orgánica y el rechazo. Si hace unos cuantos años hubieran implantado el 5º contenedor, hoy los datos serían totalmente distintos. Por tanto, no se debe manipular la información.

Lourdes Idoiaga, (EAJ-PNVko bozeramailea)

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: