Archivos para 6 diciembre 2013

IKURRIÑA, ELKARTASUN IKURRA (Mikel Iturrospe / Lourdes Idoiaga Oñatiko EAJ-PNV)

Oñatiko Udalak, bandera jartzera behartzen duen sententzia betetzera obligatuta egonik, Ikurriñaren omenaldi ekitaldi bat antolatu zuen abenduaren 1ean, aldi berean 1977ko Korporazioari gorazarrea eginez (urte horretan legalizatu baitzen Ikurriña).
EAJ-PNVkook ekitaldi horretan parte hartzea erabaki genuen, izan ere, Ikurriñak elkar ulertzearen ikur izan behar baitu eta ez diskordiarena. Beti defendatu izan dugu Ikurriña, legezkoa izan den garaietan eta klandestinitatean. Sabino Aranak orain 120 urte sortu zuenetik, beti defendatu izan da: gudariek gerran, Eusko Jaurlaritzako abertzaleek atzerrian, militanteek- inolako biolentziarik gabe- izaera ofizial, kultural edo kiroletakoetan aireratzen zutenean. Hau da, gaurdaino, bai errepresio garaian militante izanez eta bai 1977an legalizatu zenetik.
Eta orain, "arma hotsa" isildu denean, isil dadila ezker abertzaletik EAJren aurka erabili izan diren "hitzena" ere, banderaren alboan "PNV española", "PNV traidorea", "PNV saldua" ziotenak. Edo eta, EAJ-PNVk gobernatzen zituen erakundetan bandera jartzera obligaturik egonda, honelako akusazioak egiten zizkigutenean: "jardute hutsa, hipokresia, euskal Ikurriñarekiko konpromiso eza…". Min egiten zigun horrek eta hala ere isildu egiten ginen; orain ez dugu nahi izan txanpon berarekin ordaintzerik eta elkar ulertzearen alde jarraitzea erabaki dugu.
Eta beti, geure ideiak, geure pentsakera, geure programa eta egiteko moduak defendatzen jarraituko dugu, alde edo aurka egonez, baina hori bai, tinkotasunez kritikatuko dugu, errespetu falta edo diskordia sustatu lezakeen edozein jarrera.

El Ayuntamiento de Oñati, ante la obligación de cumplir la sentencia que obliga a la colocación de la bandera, convocó un acto de homenaje a la Ikurriña en el que se hizo un reconocimiento a la Corporación de 1977 (fecha de legalización de la Ikurriña).
Desde EAJ-PNV, decidimos participar en ese acto porque la Ikurriña debe ser símbolo de concordia y no de discordia. Siempre hemos defendido la Ikurriña en tiempos de legalidad y de clandestinidad. Desde que hace 120 años la creara Sabino Arana, ha sido defendida por los gudaris en la guerra, por los nacionalistas del Gobierno Vasco en el exilio, por militantes que – sin ningún género de violencia – hacían desplegar la ikurriña en actos públicos de carácter oficial, o en los culturales y deportivos. Es decir, así hasta nuestros días, siendo militantes tanto en tiempos de represión como desde su legalización en 1977.
Y ahora que ha cesado «el fuego de las armas» también debe cesar el «fuego verbal» que desde la izquierda abertzale se ha utilizado contra EAJ-PNV con insultos que, junto a la bandera, decían «PNV español», «PNV traidor», «PNV vendido». O cuando, en instituciones gobernadas por EAJ-PNV se obligó a colocar la bandera, nos acusaban de « ejercicio vacio, mera hipocresía, falta de compromiso hacia la enseña vasca…» Esto nos dolía y callábamos, pero ahora no hemos querido responder con la misma moneda y hemos decidido seguir buscando la concordia.
Y siempre, seguiremos defendiendo nuestras ideas, nuestro pensamiento, nuestro programa y modo de hacer, apoyando o disintiendo pero, eso sí, criticaremos con firmeza toda actitud que promueva la falta de respeto o la discordia.

Mikel Iturrospe / Lourdes Idoiaga

Oñatiko EAJ-PNV

Deja un comentario

OÑATIKO ZERGA ORDENANTZAK

Urriaren 31ko Osoko Bilkuran, EAJ-PNVren aurkako botoekin, udal eskumeneko zergak eta tasak arautuko dituen 2014rako Zerga Ordenantza onartu zen.
Zerga eta tasa hauetatik datorren diru bilketak elikatzen du nagusiki udal zerbitzu publikoak bermatzeko diru iturria, eta horregatik, zerga politika egonkor, iraunkor eta orekatu baten ondorio izan behar da, baina baita egoera larrian bizi diren pertsonekiko solidarioa ere, haientzat beharrezkoak diren murrizketak edo salbuespenak ezarriz.
Egonkortasunari begira, udal finantziazio gaitasuna mantendu ahal izateko eguneratze erreferentziak bilatu behar dira (KPI adib.), eta horretan ados egon gara Gobernu taldearen proposamenarekin. Baina horrez gain, zerga edo tasa bakoitza ebaluatu beharra dago, zerbitzu bakoitzaren kostea aztertu beharra, bere finantziazio mailaren arabera politika egokia finkatu eta abar.
Baina ez gatoz bat, "etxebizitza hutsak" deiturikoei Higiezinen Zerga edo IBIren %100eko errekargua ezartzearekin, ez duelako balio izan alokairua sustatzeko, eta kasu askotan gainera haren aplikazioa ez delako justua izan. Horregatik, hura ezabatzeko eskatu dugu eta alokairua sustatzeko "beste politika aktiboago batzuk" ezar daitezen proposatu dugu, bai udal plangintza baten bidez edo eta Eusko Jaurlaritzaren planekin elkarlanean.
Atez ateko hondakin bilketaren tasekin ere ez gaude ados. Mankomunitateak 2013rako %6,4ko gastu igoera ezarri zuen eta orain %10 inguruko beste igoera bat ezartzen du. Beraz, gastuak bi urtean %17,04ko igoera metatua izan badu eta BILDUk tasak "izoztuak" mantentzen baditu, horrek metatutako defizit garrantzitsua sortzen dihardu, etorkizunean arazoak sor ditzakeena.
Horregatik eman dugu kontrako botoa. Zerga politika sostengarria eta orekatua defendatzen dugulako, udal zerbitzuak modu egonkorrean mantentzea bermatuko duena, dirua biltzeko grinarik gabe baina izu-ikararik gabe, murrizketak ezarri beharrik izan gabe edo etorkizunean onartezinak izan litezken igoerak ezarri beharrik gabe, eta lehen esan dugun moduan, hori ez da BILDUren proposamenean jasotzen.

En el Pleno de 31 de octubre se aprobó la Ordenanza Fiscal que regulará los impuestos y tasas de competencia municipal para 2014, con los votos en contra de EAJ-PNV.
La recaudación proveniente de estos impuestos y tasas, constituye una de las principales fuentes de financiación para garantizar los servicios públicos municipales y, por tanto, debe obedecer a una política fiscal estable, sostenible y equilibrada pero, también, solidaria con las personas en situaciones de dificultad, estableciendo para ellas las necesarias reducciones o exenciones.
Para la estabilidad, hay que buscar referencias de actualización (p.e. IPC) que permitan mantener la capacidad de financiación municipal y, en este aspecto, hemos estado de acuerdo con la propuesta del Gobierno. Pero además, es necesario someter a evaluación cada impuesto o tasa, analizar el coste de cada servicio, fijar la política adecuada sobre su nivel de financiación etc.
Pero no estamos de acuerdo con el recargo del 100% del IBI para las llamadas "viviendas vacías" porque no ha servido para potenciar el alquiler ni, en muchos casos, su aplicación ha sido justa. Por ello, hemos pedido su eliminación y hemos propuesto que se implanten "otras políticas más activas" para dinamizar el alquiler sea a través de un plan municipal o en colaboración con los del Gobierno Vasco.
Tampoco estamos de acuerdo con las tasas de recogida de residuos PaP. La Mancomunidad fijo para 2013 un incremento de gasto del 6,4% y ahora fija un nuevo incremento que ronda el 10%. Con lo cual, si el gasto ha crecido acumuladamente un 17,04% en dos años y BILDU mantiene las tasas congeladas, están provocando un déficit acumulado importante que puede provocar complicaciones a futuro.
De ahí que hemos votado en contra. Porque defendemos una política fiscal sostenible y equilibrada, que garantice preservar los servicios municipales de manera estable, sin afanes recaudatorios pero sin sobresaltos, sin tener que recurrir a recortes o a aplicar incrementos inasumibles en el futuro y, como hemos comentado, esto no se refleja en la propuesta de Bildu.

Deja un comentario