BILDUREN GOBERNUAK ARAU HAUSTEA EGIN DU SAN MARTINGO ETXEBIZITZEN KUDEAKETAN

– Oñatiko EAJ-PNV udal taldeak, Bilduk San Martingo Babes ofizialeko etxebizitzekin egindako kudeaketa txarra salatu du.

– EAJ-PNVren proposamenak 2,9 milioi €ko aurrezkia suposatuko lieke etxe erosleei.

EAJ-PNVren udal taldeak salatu egin du San Martingo etxe bizitzen eraikuntzaren inguruan Bilduren gobernuak hartutako erabakiak ez dituela indarrean dauden babes ofizialeko etxe bizitzen arauak betetzen. Jeltzaleen udal bozeramaileak, Lourdes Idoiagak esan duenez, San Martingo promozioari dagozkion arauetan babes ofizialeko portzentaia erabakitzeko kalkulu oinarria ez dagokio eraikigarri den azalerari, etxebizitza zenbakiari baizik. Idoiagak dionez, Bilduk onartutako proposamenaren arabera, hasierako planean aurreikusita zeudenak baino 49 etxebizitza gehiago eraikiko dira. Kasu honetan ezarri beharreko araudiaren arabera, 49 etxebizitza horien %65a, hau da, 32 etxebizitza, babes ofizialekoak behar dute izan eta ez libreak.
EAJ-PNVren udal taldeak prentsa ohar batean adierazi du aurrez plenoan esandakoa, Bilduren gobernuaren kudeaketa txarraren ondorioz ez dela araudia hausten bakarrik, baizik eta etxebizitza hauek baldintza hauetan saltzeak kalte egingo die 32 familiei, dagokien salneurria baino %70 gehiago ordaindu beharko bai dute, 90.547€ gehiago. Honek suposatzen du gizarte aurrezki bati uko egiten diola Bilduren gobernuak, 2,9 milioi eurotako gizarte aurrezkiari.
Lourdes Idoiagaren esanetan, EAJ-PNVk egindako proposamena askoz sozialagoa da eta araudia betetzeaz gain oñatiarrentzat askoz mesedegarriagoa eta juxtuagoa da. Jeltzaleen proposamenaren arabera 132 etxebizitzetatik 32 babes ofizialekoak izango lirateke, bataz beste 129.352€ tako salneurriaz, eta gainontzeko 100 etxebizitza libreek bataz beste 219.899,59€ tako salneurriaz (babes ofizialekoak x 1,7). Bilduren erabakiaren arabera ordea, 132 etxebizitza bataz beste 219.899€ tan salduko dira.
EAJ-PNVren udal taldearen iritziz, ez dago inolako beharrik oñatiarrek beraien etxe bizitzak behar baino gehiago ordaintzeko. “Gure proposamena, dio Idoiagak, gizarte ikuspegi batetik aurreratuagoa da eta gure pertsonaren aldeko apustuarekin bat egiten du. Etxebizitza San Martinen erosiko dutenek 2,9 milioi euro gutxiago ordainduko lituzkete eta bestalde, gazteentzat babes ofizialeko etxebizitza gehiago egongo lirateke. Aldiz, Bilduren gobernuaren erabaki honen ondorioz, zenbait oñatiarrek gehiago ordaindu beharko dituzte benetako beharra eta eskubidea diren etxebizitzak”.

Oñatiko EAJ-PNVren udal taldea

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: