EAJ-PNVK BILDUREN ORDENANTZA BERRIAK DESOREKAK ETA INJUSTIZIAK SORTUKO DITUELA SALATU DU

EAJ-PNVko udal taldeak ur kontsumoaren fakturatze sistema aldatu izana leporatu dio Bilduri zein ondorio ekar ditzakeen eta familiengan zein eragin izan aztertu eta baloratu ez duelako

Jeltzaleek azpimarratu dute, Bilduk etxebizitza “hutsei” politika zigortzailea ezartzen jarraitzen duela, diru bilketa hutsa helburu

Oñatiko udal taldeko bozeramaile Lourdes Idoiagak, publikoki salatu nahi du Bilduk proposatutako ur kontsumoaren fakturatze sistema berriak desorekak eta injustiziak sortuko dituela. “Hiritar guztien lehentasunezko behar bati buruz mintzo gara, guztiei eragiten diena, horregatik ez da bidezkoa Bilduk neurri honetako aldaketa bat egin eta oñatiarrei ez abisatzea, hare gutxiago hartutako erabakiaren ondorioak ezagutu eta aztertu gabe” gaineratu du Idoiagak.
Bozeramaile jeltzaleak azaldu modura, Bilduren proposamena da, ohiko kontsumo-tarteez gain, prezioa etxebizitza bakoitzean erroldatutako pertsona kopuruaren araberakoa izatea. Aldaketa urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean eta sistema martxan jarri ahal izateko, bataz-besteko kontsumo gisa 110 litro ezarri ditu Bilduk biztanle/eguneko.
Bestalde, udal gobernuak IBI eta zabor zergekin egin bezala, kasu honetan ere tarifa zigortzailea ezarri diete “etxebizitza hutsei”. Ondorioz, etxebizitza “huts” hauek %14,6ko igoera izan dezakete ur fakturan. Jeltzaleen aburuz, honek guztiak bistan uzten du Bilduren politika zigortzailea eta argi dago, diru bilketa hutsa duela udal gobernuak helburu, izan ere, aipatu etxebizitza “hutsei” dagoeneko IBIa eta zabor zergak igotzeaz gain, orain ura ere igo diete eta, inolaz ere salbuespenak egon daitezkeen aztertu eta kasu posible horiek atera berri duten ordenantzan jaso gabe. Halaber, EAJ-PNVk argi utzi nahi du, hartutako neurriak ez duela ur kontsumoa jaistea bermatzen, beraz, diru bilketa da Bilduren helburu bakarra?
EAJ-PNVk adierazi nahi du proposamenaren oinarri eta helburuekin bat datorrela, hau da, ur kontsumoa jaistea, kontsumo arduratsua sustatzea etab. Baina jeltzaleak ez daude ados udal gobernuak proposatu aldaketarekin, ez eta sistema berria ezartzeko moduarekin ere, izan ere gauzak korrika eta presaka, gaizki eta oñatiarrei abisatu gabe egin baitituzte.
Udaletxeak baliabide nahikoak ditu aldaketak ekar ditzakeen ondorioak aztertu eta baloratu ahal izateko, baina Bilduk ez du horrelakorik egin, eta beraz, ez du Oñatiko datu errealetan oinarritutako azterketarik. Udal gobernuak ez du etxebizitza “hutsen” inguruko azterketarik egin eta ez dituzte ere, sor daitezkeen egoera desberdinak edota salbuespenak baloratu eta aztertu, eta horrek, desorekak eta injustiziak ekarriko ditu. Arrazoi horrexegatik, EAJ-PNVk uste du erabat beharrezkoa dela inolako aldaketarik egin aurretik datu errealak izan eta ondorioak aztertzea, “neurri honetako aldaketa batek oñatiar guztiengan baitu eragina, hare gehiago bizi dugun krisi egoera kontutan hartuta” gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.
Aipatutako guztiagatik, EAJ-PNVk arau berria indarrean ez jartzeko eta beharrezko azterketak egiteko eskatu dio Bilduri, familiengan sistema aldaketak zein eragin izango duen ezagutzeko. Halaber, bozeramaile jeltzaleak hiritarrak kontzientziatzeko kanpainak martxan jartzeko eskatu dio udal gobernuari, Idoiagaren aburuz, kontsumo arduratsua sustatzeko zigorra ez baita bide bakarra.

Oñatiko EAJ-PNVko Udal Taldea
Oñatin, 2014ko martxoak 31.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: