Archivos para 30 mayo 2014

“GIZARTE POLITIKAK ETA ETORKIZUNA” – “POLÍTICAS SOCIALES Y SU FUTURO”

Lander Ugartemendia eta Lourdes Idoiagaren hitzaldia Oñatiko Batzokian:

Biak dira EAJ-PNVren Gizarte Politiketarako ponentzian partaide Gipuzkoa Prest √ ekimenaren barruan. Hitzaldira gerturatu zirenen artean, gizarte hezitzaileak, eta ONGetako partaideak izan ziren, besteak beste.
Idoiagak eman zion hasiera hitzaldiari. Idoiaga, 80. Hamarkadan Eusko Jaurlaritzak ateratako Gizarte Politiketarako legeaz aritu zen. Lege hau Euskadi Europako Herrialdetan punta-puntako gizarteratze eta txirotasunaren aurkako neurrietan dago.
2008ko oinarrizko errentari buruz ere aritu zen Idoiaga eta EAJ-PNV alderdiak jarri zituela adierazi zuen Euskadin dugun Azpiegitura handienaren zutabeak, Gizarte Babeserako Azpiegiturarenak, hain zuzen.
Lander Ugartemendia irundarra, gizarte hezitzailea da eta harrera etxe batean nerabeekin egiten duen lanaz aritu zen lehenik. “Hezkuntza bokazioz” defendatu zuen, nerabeak, arazoak dituzten haurrak eta nagusiak PERTSONAK dira, ez zenbakiak eta gizakia eta bere duintasuna ERDIGUNEAN jarri behar direla aldarrikatu zuen. Hemen pobrezia badago ere, sekulako lezioa eman zigun Costa de Marfilen urte betez bizitako bizipenak azaldu eta irudietan erakutsiaz.
Azkenik, Ugartemendiak ENTZUMEN AKTIBOA berreskuratu behar dela esan zuen. Gazteak, familiak, pertsonak, aktiboki entzun behar dira eta jarrera prepotenteak albo batera utzi.
Laburbilduz, estilo berri bat defendatu zuen Ugartemendia gazteak: Humanismoa, Pertsona erdigunean jartzea.

Charla de Lander Ugartemendia y Lourdes Idoiaga en el Batzoki:

Ambos participan en la ponencia sobre Políticas Sociales de EAJ-PNV dentro de la iniciativa Gipuzkoa Prest √. Acudieron a la charla miembros de ONGs y educadores sociales, entre otros.
Idoiaga dio comienzo al coloquio explicando la ley sobre políticas sociales que creó el Gobierno Vasco en la década de los 80. Gracias a ese trabajo, Euskadi contaba con una ley puntera en Europa a favor de la integración y en contra de la pobreza.
Idoiaga también habló sobre la Renta basica del 2008 y señaló que EAJ-PNV fue quien construyó la base de las grandes infraestructuras de Euskadi en lo que a Protección social se refiere.
Lander Ugartemendia, joven educador social irundarra, explicó primero el trabajo que realiza en un hogar de acogida para jóvenes. A continuación, defendió la “vocación para la educación” y subrayó que los niños, los jóvenes y los mayores que tienen problemas son PERSONAS, y no números, y que por ello, la persona y su dignidad deben ser lo PRINCIPAL. Aunque aquí también haya pobreza, Lander dio una lección a todos los presentes contando y mostrando la experiencia vivida en Costa de Marfil, lugar donde Ugartemendia pasó un año de su vida como cooperante.
Por último, Ugartemendia señaló que es necesario recuperar la ESCUCHA ACTIVA. Hay que escuchar de manera activa, dejando a un lado la prepotencia, tanto a jóvenes, familiares, como a las personas en general.
Resumiendo, Lander defendió un nuevo estilo: el Humanismo, siendo la persona el punto central.

Oñatiko EAJ-PNVko Udal Taldea
Oñatin, 2014ko maiatzak 30.

Anuncios

Deja un comentario

LOURDES IDOIAGA (EAJ-PNV): “LAS PERSONAS SON EL EJE CENTRAL DE NUESTRO PROYECTO PARA OÑATI”

​- La portavoz jeltzale municipal ha presentado las diferentes iniciativas y actos que celebrará EAJ-PNV para contrastar y confeccionar un proyecto de ciudad basado en la reactivación económica y mejora de la calidad de vida de los ciudadanos de Oñati.Entre las personas a las que recurrirán los jeltzales oñatiarras para organizar los próximos actos y reuniones de trabajo destacan Josu Erkoreka, Joseba Egibar, Iñaki Anasagasti y Jon Redondo.

La portavoz Lourdes Idoiaga ha presentado hoy junto a miembros de la Junta Municipal las diferentes iniciativas y reuniones de trabajo que llevará a cabo EAJ-PNV en los próximos meses. Este nuevo ciclo de charlas y reuniones es una continuación al trabajo que está realizando el grupo y a los encuentros que ha mantenido EAJ-PNV de Oñati con personas de distintos ámbitos -tanto económicos, como sociales- entre los que destacan Arantza Tapia, Aitor Urzelai, Bakartxo Tejeria o Erramun Osa. “El objetivo de las charlas es analizar, contrastar y compartir con otros cargos nacionalistas y diferentes agentes sociales la actual situación socio-económica y cultural del municipio para completar nuestro proyecto de futuro para Oñati en este complicado contexto económico” ha explicado Idoiaga.
«Las personas son el eje central de nuestro proyecto, un proyecto de ciudad que se basa en la reactivación económica y la mejora de la calidad de vida de las y los oñatiarras", ha continuado la edil jeltzale. Idoiaga ha hecho hincapié en que Oñati necesita un cambio de modelo que piense más en el futuro del municipio y en las personas, y un gobierno que trabaje por mejorar la calidad de vida de los y las oñatiarras, con una apuesta firme para su reactivación económica.
Por ello, EAJ-PNV ha creado un grupo trabajo para analizar profundamente el modelo de reactivación económica y el modelo social y cultural que contrastará con diferentes agentes oñatiarras como agentes sociales, económicos, culturales y deportivos, entre otros. Desde el compromiso que tiene EAJ-PNV con las Personas, creemos que es de vital importancia la aportación y participación de diferentes agentes” ha añadido la edil jeltzale.
El 28 de mayo dará comienzo el ciclo de charlas, con una conferencia abierta al público en el Batzoki sobre las políticas sociales y su futuro en este contexto de crisis. Participarán en este primer encuentro Lourdes Idoiaga, portavoz del grupo municipal de EAJ-PNV y miembro de la comisión de Políticas Sociales de EAJ-PNV y de la mesa de EUDEL (Asociación de Municipios Vascos) y Lander Ugartemendia. Idoiaga ha señalado que es una charla.
El 18 de junio Josu Erkoreka Consejero de Justicia y Administraciones Públicas del Gobierno Vasco visitará la localidad para mantener una reunión de trabajo con el citado grupo liderado por la Junta Municipal de Oñati y por Lourdes Idoiaga, y a continuación ofrecerá una conferencia sobre el escenario político. Esta conferencia tendrá lugar en el Batzoki de Oñati a las 19:00h.
También asistirán a Oñati miembros del Gipuzko Buru Batzar, como Joseba Egibar, para llevar a cabo varias reuniones de trabajo con el grupo oñatiarra. Estas reuniones serán internas y tienen como objetivo contrastar con otros cargos nacionalistas los ejes principales del proyecto de ciudad para Oñati, como la economía y las políticas sociales, así como debatir el panorama político actual y los criterios a seguir para un buen gobierno, abierto y participativo.
Entre junio y diciembre se celebrarán múltiples conferencias en el Batzoki oñatiarra: Iñaki Anasagasti se acercará a Oñati para ofrecer una conferencia sobre “la Monarquía y la República”; Jon Redondo, Director General de Juventud y Deportes del Gobierno Vasco ofrecerá una charla sobre “deporte y la Selección Vasca” en Septiembre, y en octubre se prevé la presencia de de otros oradores cuya concreción se hará más adelante para hablar sobre sobre el Plan de “paz y convivencia”.
Por último, la portavoz municipal, Lourdes Idoiaga, ha concluido diciendo que "si bien EAJ-PNV ya tiene un proyecto base para Oñati, los constantes cambios de la sociedad nos obligan a adaptar el proyecto a las necesidades que vayan surgiendo, compartiéndolo con los las y los oñatiarras y teniendo siempre presente que el eje central de este proyecto son las personas".

Grupo Municipal de EAJ-PNV de Oñati
En Oñati, 22 de Mayo de 2014

Deja un comentario

LOURDES IDOIAGA (EAJ-PNV):”PERTSONAK DIRA OÑATIRAKO GURE PROIEKTUAREN ARDATZ”

Bozeramaile jeltzaleak EAJ-PNVren Oñatiko proiektua burutu eta partekatzeko ekitaldi eta ekimenen berri eman du, betiere, Oñatiko suspertze ekonomikoa eta oñatiarren bizitza kalitate hobea oinarri izango duen proiektuan pentsatuz
Datozen hitzaldi eta lan-bileretan parte hartuko dutenen artean Josu Erkoreka, Joseba Egibar, Iñaki Anasagasti eta Jon Redondo izango ditugu.

EAJ-PNVKO batzarkideek eta udal taldeko bozeramaile Lourdes Idoiagak, ekimen egitaraua aurkeztu dute gaur prentsaurreko bidez. Ekitaldi egitarau berria aurretik taldeak egindako lan eta izandako lan-bilera eta hitzaldien jarraipen bat da, dagoeneko gizarte alorreko eta alor ekonomikoko zenbait eragileekin bildu baitira, hala nola, Arantza Tapia, Aitor Urzelai, Bakartxo Tejeria eta Erramun Osarekin. “Ekimen eta ekitaldi hauen helburua da Oñatiko egoera sozio-ekonomiko eta kulturala eragile eta alderdikide desberdinekin aztertu eta partekatzea, Oñatiko etorkizunerako proiektua osatzeko egoera ekonomiko larri honen testuinguruan” adierazi du Idoiagak.
«Pertsonak dira gure proiektuaren ardatz, ekonomiaren suspertzea eta oñatiarren bizitza kalitatean oinarrituko den pertsonentzako proiektua da» jarraitu du bozeramaile jeltzaleak. Idoiagak azpimarratu du Oñatik eredu berria behar duela, etorkizunean eta pertsonengan oinarrituko den eredua, hain zuzen. Halaber, oñatiarren bizitza kalitatea hobetzea eta suspertze ekonomikoa helburu izango duen eredu eta gobernua aldarrikatu du Idoiagak Oñatirako.
Hori dela eta, EAJ-PNVk lantaldea antolatu du suspertze ekonomikora eramango gaituen eredua, gizarte eredua eta eredu kulturala sakonki aztertu eta eragile desberdinekin kontrastatzeko. Jeltzaleen asmoa gizarte eta kirol eragile, eta eragile ekonomiko eta kulturalekin, besteak bestek, herri proiektua partekatzea da. “EAJ-PNVk Pertsonekin duen konpromisoa dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu prozesu honetan eragile desberdinek parte hartzea eta beren ekarpenak jasotzea” gaineratu du Idoiagak.
Maiatzaren 28an, Gizarte Politikei buruzko hitzaldi irekia antolatu dute jeltzaleek Batzokian, eta egun dugun gizarte zerbitzuen eredua eta bere etorkizuna krisi testuinguruan aztertuko dute, besteak beste, hitzaldian. Hizlariak, Lourdes Idoiaga, udal bozeramailea eta EAJ-PNVko Gizarte Politiken eta EUDELeko mahaiko batzordekidea, eta Lander Ugartemendia izango dira.
Ekainaren 18an berriz, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailburua bertaratuko da aipatu lan-taldearekin bilera egiteko, eta ondoren hitzaldia eskainiko du Batzokian arratsaldeko 19:00tan oñatiarrekin egungo Euskadiko egoera politikoaz hitz egiteko.
Halaber, Gipuzko Buru Batzarreko zenbait kide, horien artean Joseba Egibar, Oñatira etortzekoak dira zenbait lan-bilera egiteko Oñatiko taldearekin. Bilera hauek barne-bilerak izango dira, eta helburu izango dute alderdikideen artean hainbat gai alderatu eta partekatzea, hala nola Oñatiko hiri-proiektuaren ardatz diren ekonomia eta gizarte politiken gaiak jorratuko dituzte, besteak beste. Halaber, egungo egoera politikoaren eta gobernu onaren ereduaren azterketan sakontzeko ere balio izango dute aipatu bilerek.
Ekaina eta abendu bitartean hainbat hitzaldi ospatuko dira: Iñaki Anasagastik “Monarkia eta Erepublikari” buruzko hitzaldia eskainiko du; irailean berriz, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak, “Kirola eta Euskal Selekzioaz” hitz egingo du ; urritik aurrera beste zenbait hizlari gerturatuko dira Oñatira “bake eta bizikidetza” planaz hitz egiteko, besteak beste.
Azkenik, Lourdes Idoiaga bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du, EAJ-PNVk baduela jada Oñatirentzat oinarrizko proiektua baina gizartearen eta egoeraren etengabeko aldaketek proiektua behar berrietara egokitzea eta oñatiarrekin partekatzea eskatzen dute, “beti ere, gure proiektuaren ardatz nagusia, dio Idoiagak, PERTSONAK direlarik”.

Oñatiko EAJ-PNVko udal taldea
Oñatin, 2014ko maiatzak 22

Deja un comentario

BABES OFIZIALEKO ETXEAK DEFENDATUZ – EN DEFENSA DE LAS VIVIENDAS DE PROTECCIÓN OFICIAL

​2006ko ekainean onartu zen San Martingo Plan Partziala eta 2014ko otsailaren 27an, udalbatzak, EAJ-PNVren aurkako bozkekin, plan partzial horren aldaketarako Hirigintza Hitzarmena onartu zuen. Hitzarmen hori dela eta, 132 etxebizitza berri eraikiko dira, hau da, aurreikusita zeudenak baino 49 gehiago. Udal gobernuaren proposamenaren arabera, 132 etxebizitza horien prezioa VPOx1,7 izango litzateke eta beraz, etxebizitzek bataz beste 220.000€ balioko lukete.

Aldiz, EAJ-PNVk egindako proposamenaren arabera, araudia betetzeaz gain, eraikiko diren 49 etxebizitza gehigarri horietatik %65ak, hau da 32, babes ofizialeko etxebizitzak (VPO) izan beharko lukete, bataz beste 130.000€tako salneurriarekin, eta gainerako 100 etxebizitzak, VPOx1,7koak izango lirateke hitzarmenean zehaztutako prezioaren arabera.
Hortaz, eta iragarri dugun modura, alegazioa aurkeztuko diogu aipatu plan partzialaren aldaketari, legezkotasunaren eta oñatiarren eskubide eta interesen defentsan. Zehazki, herritarrek bataz-beste 90.000€ gutxiago ordaintzeko eskubidea izan dezaten bermatu nahi dugu, babes ofizialeko 32 etxebizitza horiek aldarrikatuz.
Gure proposamena txosten teknikoetan dago oinarrituta eta otsailaren 27ko udalbatza aurretik, eta gardentasun osoz, Udal Gobernuari helarazi genion aipatu proposamena. Aitzitik, gobernuak gure planteamendua atzera bota zuen. Arrazoi honengatik, eta gobernuak hartutako erabakiak aplikatu beharreko legedia betetzen ez duelako alegazioa aurkeztuko dugu.
Hori guztia esanda, San Martingo eraikuntza-enpresak babesten ditugula eta gure errespetu osoa dutela berretsi nahi dugu, enplegua sortzen eta bertako ekonomia sustatzen dutelako, horregatik uste dugu beren interesak defendatzea erabat legitimoa dela.
Azken batez, argi utzi nahi dugu gure helburua ez dela polemika antzurik sortzea, EAJ-PNVk oposizioko alderdi gisa dituen eginkizunak bete nahi ditu soilik, udal gobernuaren kudeaketa kontrolatuz eta beharrezkoa den kasuetan, kudeaketa txarra eta arau-hausteak salatuz, hori baita gure betebeharra.

En el Pleno de 27 de Febrero 2014, con los votos en contra de EAJ-PNV, se aprobó el Convenio Urbanístico para la modificación del Plan Parcial de San Martín (aprobado en junio 2006). Según este Convenio se construirían 132 nuevas viviendas, es decir, 49 viviendas más de las inicialmente previstas.
Según lo aprobado por el Gobierno Municipal las 132 viviendas tendrían el precio medio de una VPO x 1,7 que, como media, costarían 220.000€.
Por el contrario, con la propuesta que, en aplicación de la legalidad, hacemos desde EAJ-PNV, el 65% de las 49 viviendas más que se van a construir –es decir 32deben ser Viviendas de Protección Oficial (VPO) que, como media, costarían 130.000 € y las restantes 100 al precio de VPOx1,7 según precio fijado en el Convenio.
Por tanto, tal como hemos anunciado, presentaremos una alegación a la modificación del citado Plan, en defensa de la legalidad y de los intereses generales de las y los oñatiarras, en concreto, para que puedan tener derecho a pagar, como media, 90.000 € menos en las 32 viviendas VPO que solicitamos.
Nuestra propuesta se basa en informes técnicos que, previamente al Pleno de 27 de febrero, y con total transparencia propusimos al Gobierno Municipal. Nuestro planteamiento fue rechazado y por ello, y porque la propuesta del gobierno de Bildu no cumple la legalidad, presentaremos la mencionada alegación.
Dicho esto, reiteramos nuestro respeto y consideración a las empresas promotoras de San Martín, porque son empresas que apoyan la economía local, porque crean empleo y porque consideramos que están actuando en legítima defensa de sus intereses.
No se trata por tanto de crear polémicas estériles sino que, desde EAJ-PNV, sólo pretendemos cumplir con nuestro deber de ejercer el control sobre la gestión del Gobierno Municipal y, en su caso, denunciar el incumplimiento de normas o una mala gestión.

Lourdes Idoiaga, Oñatiko EAJ-PNVko udal taldeko bozeramailea
Oñatin, 2014ko maiatzak 06

Deja un comentario