LOURDES IDOIAGA (EAJ-PNV): “Udal gobernuak ur ordenantza berriaren onespena bertan behera utzi izanaz pozten g ara”

​- Jeltzaleek azpimarratu dute urtarrilean EAJ-PNVk proposatutakoa egingo dela orain.EAJ-PNVk berresten du ur tarifikazio berria martxan jarri aurretik beharrezkoa dela izan ditzakeen ondorioak eta salbuespenak aztertzea.

Oñatiko EAJ-PNVko udal bozeramaile Lourdes Idoiagak prentsaurreko bidez azaldu du pozik daudela udal gobernuak ur ordenantza berriaren onespena bertan behera utzi duelako. “Behin eta berriz azaldu dugun modura, jarraitu du bozeramaileak, ordenantza berriak desorekak eta injustiziak sortuko lituzke, izan ere, kontsumo-tarte berriak etxebizitza bakoitzean erroldatutako pertsona kopuruaren menpeko izango lirateke, eta ondorioz, etxebizitza “hutsen” kasuan faktura %14,6 igoko litzateke” adierazi du Idoiagak. Hori gainera, aurretik azterketa sakonik egin gabe eta salbuespen kasuak kontutan izan gabe, besteak beste, legalki formalizatu gabeko bikoteenak edota gurasoak zaintzeko etxez aldatu direnenak. Horregatik, talde jeltzalea ur fakturatze sistema berriaren aurka azaldu da hasieratik, “nahiz eta sistema berriaren helburu nagusiarekin bat gatozen” azaldu du Idoiagak.
Oñatiko EAJ-PNVK hainbatetan eskatu dio udal gobernuari arau berria indarrean ez jartzeko eta beharrezko azterketak egiteko, Oñatiko errealitatea ezagutu, eragina baloratu, informazio kanpaina bat egin eta familiengan sistema aldaketak zein eragin izango duen ezagutu eta salbuespenak aztertzeko.
“Egindako lan eta eskakizunei esker udal gobernuak atzera egin du bere erabakian eta urtarrilean EAJ-PNVk egindako proposamena da orain udal gobernuak aurrera emango duena” azpimarratu du Idoiagak. Talde jeltzaleak proposatu modura, ur tarifikazio berria ez da aurten ezarriko eta 2014an azterketa sakona egingo da. Hori horrela, ordenantza berria ezarri aurretik, aurreko fakturazio sistema eta sistema berriaren arteko konparaketa egingo da, eraginak baloratu dira eta Oñatiko errealitatea eta salbuespenak ondo aztertu dira. “Beraz, orain arte gauzak korrika, presta eta gaizki egin badira ere, hemendik aurrera eta kasu honetan gauzak ondo egitea lortu dugu” gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.
Azkenik, azken plenoan gertatuaren harira, Lourdes Idoiagak adierazi du EAJ-PNV ez dela Bilduren probokazioei erantzutera aterako, baina argi utzi du ez dietela azken udalbatzan egindako adierazpen eta salaketak egiten utziko ere. “Irainak gaitzesten ditugu ez baita gure politika egiteko ezta jokatzeko modua ere”. “Oposizio zorrotz eta konstruktiboa egiten jarraituko dugu gure betebeharra delako oñatiarren interesak defendatzea eta herritarrei informazioa ematea, baita gobernuaren kudeaketa kontrolatzea eta gauzak gaizki egiten diren kasuetan horiek salatzea ere” azpimarratu du Lourdes Idoiaga bozeramaileak.

Oñatiko EAJ-PNVko Udal Taldea
Oñatin, 2014ko ekainak 4.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: