LOURDES IDOIAGA: “Bilduk informazioa manipulatu du balorazio baikorra egin ahal izateko”

– Jeltzaleek ohartarazi dute Bilduk balantzea egitean hondakinak biltzeko bi sistema desberdinen arteko datuak alderatu dituela alderagarriak ez direnean

– EAJ-PNVko udal taldeak azpimarratu du Bilduren inposaketaren ondorioz oñatiarrek esfortzu eta sakrifizio handia egin behar izan dutela gaikako bilketaren morroi bilakatu direlako

Urte bete pasa da Oñatin atez ateko sistema martxan jarri zutenetik eta Bilduko udal gobernuak garaipenezko balorazioa egin du. Gehiengoaren eta bereziki edukiontzi sistemaren alde sinatu zuten 2.416 oñatiarren nahiaren aurka inposatutako sistemaren garaipenezko balorazioa da, hain zuzen, egin dutena. EAJ-PNVko udal bozeramaile Lourdes Idoiagak azaldu duenez “Bilduk ez ditu oñatiarrak entzun eta aipatu sinadurak zuzenean zabor ontzira bota zituzten”.
“Egin duten balorazio baikor eta “triunfalista” egiteko, jarraitu du bozeramaile jeltzaleak, alderatu ezin diren datu estatistikoak konparatu dituzte, izan ere, hondakin sistema desberdinak ezarrita zeuden epeetako datuak alderatu baitituzte, eta hori informazio gardentasun eta zorroztasunaren aurkakoa da”. Horregatik, jeltzaleek ohartarazi dute Bilduk oñatiarrei iruzur egin nahi diela “ezin baitute esan aurretik gaika %24a biltzen zela eta orain %83a aurreko sistemak organiko eta errefusa bananduta sailkatzea ahalbidetzen ez zuelako” gaineratu du Idoiagak. Halaber, EAJ-PNVko udal taldeak adierazi du Bilduko udal gobernuak ez duela “hondakin turismoa” delakoa aipatu ere egiten bere balorazio baikorra egiterakoan.
“Datu estatistikoetatik haratago, azaldu du Lourdes Idoiaga bozeramaileak, garrantzitsuena da zein eragin duen Bilduk inposatutako sistemak pertsonengan, aipatu hondakin sistemak oñatiarrak beren kuboen eta gaikako bilketaren morroi bihurtu baititu”. Idoiagak adierazi duenez, atez ateko sistemak esfortzu eta sakrifizio handia eskatu du oñatiarren aldetik, izan ere, asteko 7 egunak pasa behar dituzte ordutegien, jaitsi beharreko hondakinaren edota kuboen menpe. “Txalotzekoa da oñatiarrek izandako jarrera eta prestutasuna inposatutako sistemaren aurrean, baina inbidiaz begiratzen dituzte inguruko herriak” gaineratu du Idoiagak.
Bilduko udal gobernuak bere sistema eta inposaketa legitimatu nahi izan ditu %80 birziklatzea bermatzen duen sistema bakarra dela behin eta berriz esanaz, baina errealitatea erabat bestelakoa da, Legazpiko kasuak adibidez agerian utzi du 5. Edukiontzi bitartez ere kopuru berdina edota gehiago ere birzikla daitekeela eta atez atekoa baino sistema eraginkorragoa dela. Arrasaten, aukerak aztertu eta eztabaidatu ondoren, 5. Edukiontzia ezartzea erabaki dute eta Elgetan udal gobernuak herri kontsulta egin eta bizilagunei hitz ematea erabaki du, “Oñatin berriz inposaketa nagusitu da eta Bilduk ez dio herriari hitzik eman, jarrera inposatzailea izan dute hasieratik” adierazi du Idoiagak.
Horregatik, EAJ-PNVtik, orain arte egin dugun modura, 5 edukiontzia defendatzen jarraituko dugu atez atekoa baino eraginkorragoa den sistema delako eta halaber, hondakinen gaikako bilketa defendatuko dugu ingurumenaren zaintzarekin arduratuta gaudelako.

OÑATIKO EAJ-PNVKO UDAL TALDEA
Oñatin, 2014ko uztailak 2.​

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: