ERANTZUKIZUN POLITIKOA (Lourdes Idoiaga, EAJ-PNV taldearen bozeramailea)

​Azkenaldian medioetan hainbat prebarikazio, korrupzio eta delitu kasu larriak izan ditugu hizpide. Neurri handiago edo txikiago batean gainera erakunde esparru ia guztietan ematen ari dira aipatu kasuak: udaletan, diputazioetan, gobernu autonomikoetan, alderdi politikoetan edota baita zenbait sindikatuetan ere.
Kasu mordoa izan dira eta horiek komunikabideetan oihartzun handia izan dute, ondorioz, herritarren artean logikoa den desilusio, desengainua eta haserrea pizten da, baina horrek dakarren arriskua da beste balore batzuen baitan politika egiten dutenak ere zaku berean sartzea. Herritarrak nazkatuta egotea erabat normala da, baina bidezkoa da baita ere politika egiteko beste eredu batzuk badirela aldarrikatzea.
Gauzatu dituzten delituak larriak izan dira oso, baina soilik errudunei egotzi behar zaizkie zigorrak, legea zorrotz aplikatuz eta lapurtutako ondare guztiak itzul ditzaten exijituz. Bestalde, larriena horrelako delitu eta korrupzio kasuak erakunde publikoetan gertatzea da, legez Auditoriak pasa behar dituztelako eta Kontu- Auzitegi zein oposizioko alderdiek ere kontrolatzen dituztelako. Dudarik gabe, arduragabekeria politiko partekatua handia izan da gai honi dagokionean.
Hala eta guztiz ere, politika egiteko eta politikan jarduteko beste ereduak badirela uste dugu, erantzukizunean oinarritutakoak, hain zuzen. Aitortu beharra dago politikari gehienek azken eredu honen arabera lan egiten dutela. Ardura politikoaz jarduteak politikariei exijitzen die zintzotasunez, etikaz, koherentziaz, zorroztasunez eta gardentasunez jokatzea, gobernuan edota oposizioan egonda, gehiengo absolutua edota gutxiengoa izanda gobernatzen bada ere.
Politikan etiko izatea ezinbestekoa da, gure jardunari zilegitasuna emateko eta erantzukizunez lan egiteko, eta horretarako beharrezkoa da guztiok printzipio hori elkarbanatzea. Gobernatzen duenak gardentasun eta zorroztasuna muturreraino eraman behar ditu, eta oposizioak berriz bere eginkizunak bete, gobernuaren jarduera kontrolatuz. Inork ezin du beste aldera begiratu. Guztiok erantzukizun politikoaz jardun behar dugu.​

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: