EAJ-PNVk OÑATIKO KALEETAKO PINTADAK GARBITZEKO ETA KARTELAK KENTZEKO ESKATU DU

Jeltzaleek azaldu dute adierazpen askatasunaren alde daudela, baina horretarako bideratutako eremuak erabil daitezen eskatu dute, kartelak kentzeak eta pintadak garbitzeak gastu handia eragiten diolako udalari

EAJ-PNVk adierazi du gobernuak kartelak eta pankartak jartzeko adierazpen taulen jarraipen zehatzagoa egin eta horiek hobeto kudeatu beharko lituzkeela

Herrian topa daitezkeen hainbat eta hainbat pintada eta kartelak direla eta, Oñatik utzikeria irudia islatzen du eta ondorioz, arazo honi lotutako herritarren kexa asko jaso ditu EAJ-PNVko udal taldeak azken asteotan. Horregatik, jeltzaleek Bilduko udal gobernuari eskatu diote Oñatiko kaleetako pintadak garbitzeko eta kartelak kentzeko. EAJ-PNVko udal taldeak azaldu duenez, Oñatiko gune historikoa pintadez eta kartelez josita dago, baita eraikin historikoak direnak ere. EAJ-PNVk argi utzi du adierazpen askatasunaren alde daudela, betiere kartelak, pankartak eta pintadak horretarako ezarri diren tauletan jartzen badira. Hori dela eta, “herritarrei adierazpen guneak erabiltzeko eskatzen diegu guztionak diren espazio publikoak errespeta ditzaten” gaineratu dute.

Halaber, jeltzaleen ustetan Bilduko gobernuak eremu horien erabilera sustatu beharko luke etengabe pintadak garbitzen eta kartelak kentzen aritu behar ez izateko, horrek udalari gastu handia eragiten baitio. Arrazoi horregatik, EAJ-PNVk azpimarratu du errespetu falta handia dela gainerako herritarrekiko eta udalerriko ondare historikoarekiko pintadak non nahi egitea eta kartelak edonon jartzea.

“Oñatiarrak nazkatuta gaude gure kaleak zikinak eta pintadez beteta ikusteaz, hori al da bisitan datoztenei eskaini nahi diegun udalerriaren irudia?” deitoratu dute jeltzaleek. Horregatik, udal gobernuari kartelak kentzeko eta pintadak garbitzeko eskatzeaz gain, jeltzaleek taulen jarraipen zehatzagoa eta horien kudeaketa hobeagoa gauzatzea ere eskatu diote. “Udalaren ardura da kartelentzat etab. jarriak dauden taulak beteta dauden hala ez egiaztatzea eta beteta badaude, udalak adierazpen gune horiek garbitu eta zaharkituak geratu diren kartelak kendu beharko lituzke, berriak ezarri nahi dituztenek eremu libreak izan ditzaten” azaldu dute. “Beraz adierazpen guneen kudeaketa hobeagoa egitea eskatzen dugu” gehitu dute.

Azkenik, EAJ-PNVk adierazpen askatasunaren alde daudela berretsi du eta azpimarratu du udalaren ardura dela udalerria garbi mantentzea eta Oñatiren irudia hondatzen duten kartelak eta pintadak kentzea. “Helburua da bisitan datoztenei eta bereziki Oñatiarrei herri atseginagoa eta garbiagoa eskaintzea” amaitu dute.

OÑATIKO EAJ-PNVko UDAL TALDEA

Oñatin, 2015eko urtarrilak 21

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: