MIREN ELGARRESTA, EAJren OÑATIKO ALKATEGAIA

​ Arratsaldeon eta ongi etorri guztioi,

Oñatiko EAJk datozen maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaia ezagutzera emateko deitu zaituztegu aurkezpen honetara. Gure herriak aurrean dituen erronkei ongien aurre egingo dien hautagai egokiaren bila ibili gara azken hilabeteetan eta esan dezakegu pertsona ezin egokiagoa bilatu dugula. Honela, Oñatiko EAJren batzarrak aho batez erabaki du gure alderdiak aurkeztuko duen zerrenda-buru Miren Elgarresta izatea.

Berriro ere herriko emakume bat aukeratu dugu gure zerrenda-buru izateko eta honek berdintasunean benetan sinesten dugula argi erakusten du. Bai jaso duen formazioagatik, eta baita duen ibilbide profesionalagatik ere, gure herria kudeatzeko pertsonarik egokiena dela ziur gaude.

Mirenek albaitaritza ikasi zuen Zaragozan eta baserri munduko eta lehen sektoreko enpresetan lan egin du urte luzez. Azken urteetan aldiz, ingurumen alorrean dihardu lanean, egun Arantzazuko parketxean proiektuen teknikari modura. Naturarekiko, baserri munduarekiko eta orohar gure ingurunearekiko duen sentsibilitatea argia da beraz.

Ez da erreza gaur egun udalgintzan aritzeko konpromiso dun jendea aurkitzea. Mirenek ordea, hasieratik erakutsi dizkigu lanerako gogoa eta bere herriarekiko konpromisoa eta hau benetan eskertzekoa da. Bi seme alaba eta senarra izanik, Oñatiren alde lanean jarduteko bere denbora eskaintzeak bere eskuzabaltasuna ere erakusten digu beraz.

Mirenek ez du bere ibilbidea politikagintzan egin eta bere burua kudeatzaile modura ikusten du. Horregatik, gure herriaren kudeaketa eta garapenari ekarpen handia egin diezaiekela uste dugu.

Besterik gabe, berari hitza ematea izango da onena. Gure aldetik, berriro eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Miren, zurea da hitza.

MIREN:

– Lehenbizi, Oñatiko Uri Buru Batzarreko alderdikideei eskerrak eman nahi dizkiet niregan izan duten konfiantzagatik. Egia esateko harriduraz jaso nuen euren proposamena, batez ere nire profil profesionala politikoa ez delako. Nahiz eta EAJ-PNV –ren proiektuarekin bat egin eta bere pentsamolde eta ildo politiko nagusiak konpartitu, politika mailan ez dut esperientziarik.

– Nire profila gestio munduan garatu da, hain zuzen ere, lehen sektorean. Baserri enpresetan, urte askoan, aholkularitza tekniko eta ekonomikoa, biak, izan dira nire eginkizun nagusiak; azken urteotan, baserri mundua eta landa-lurrak albo batean utzi gabe ingurumen alorrean ezagutu da nire lana. Beraz, hau guztia esanda, kudeatzailea naiz, kudeatzaile sentitzen naiz, eta halaxe azaldu nien alderdikideei. Beraz nire ekarpena eta asmoa, Oñatiko udalerrian, gestio bide horri jarraitzea izango da.

Nolabait udalerriko eginkizunak, nire ustez, politikarekin baino gestioarekin zerikusirik gehiago duelako; azken finean, herri batean, herriak berak dituen ondasunak eta herritarren beharrak lehentasuna dute.

– Krisi egoera dela eta, nire ustez, une honetan, ekonomia, politikaren ardatza izatea funtsezkoa da. Ezin dugu ahaztu denon ongizatea eta egungo politika sozialak ekonomi horretan oinarritzen direla. Gipuzkoako beste herrien antzera Oñatiko ekonomiaren motorra industrian kokatzen da.Beraz, orokorrean, industria garatzen duten enpresei, bai handiei eta baita txikiei ere, bultzada ematea behar beharrezkotzat jotzen dugu; industria horrekin jarraituz gaineratu genezake, Oñatiko EAJ-PNV alderdiak industria jasangarriago batean sinesten du eta ildo horretatik lan egitea izango da gure asmoa.

– Arlo pertsonalean familia da gehien baloratzen dudana. Ondoren, adiskidetasuna. Nire bizitzan oinarrizkoa da nire familia. Berarengandik jaso dut animo gehien. Bere babesa, laguntza, fideltasuna, zintzotasuna … berak ematen duen guztiekin, uste dut, errazagoa izango dela niretzat erronka honi aurre egitea.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: