EAJ-PNVK HERRITARREN 250 EKARPENETIK GORA JASO DITU OÑATIARREN ESKURA JARRITAKO PARTAIDETZA-BIDE DESBERDINEN BI TARTEZ

​- Miren Elgarresta alkategaiak adierazi du oñatiarrak modu aktiboan parte hartzen ari direla prozesuan eta herritarrek erakutsitako lankidetzarako jarrera eskertu du

Halaber, herritarrak parte hartzen jarrai dezaten animatu ditu beren kezkak helarazi ditzaten eta azpimarratu du, EAJ-PNV jasotako proposamen bakoitza aztertzen ari dela

Oñatiko EAJ-PNVk duela aste batzuk herritarren ekarpen eta iradokizunak jasotzeko helburuz, parte-hartze ekimen berria jarri zuen martxan herritarren postontzietara galdeketa helaraziz. Prozesuak helburu du jasotako proposamen eta ideiekin udal hauteskundeetarako programa osatu eta aberastea. Miren Elgarresta EAJ-PNVko alkategaiak azaldu duenez, “dagoeneko 250 ekarpenetik gora jaso ditugu galdeketen bidez eta herritarren eskura jarritako sare sozial eta posta elektroniko bitartez, hainbat herritar ere Batzokira gerturatu dira beren proposamenak egitera; horiek horrela, 350 proposamen, ideia eta herritarren behar eta kezka baino gehiago jaso ditugu”. EAJko kideak oso pozik daude herritarren parte hartze altu eta aktiboa dela eta, horregatik, “eskerrak eman nahi dizkiegu oñatiar guztiei egindako ekarpen bakoitzagatik” gehitu du jeltzaleak.

Miren Elgarrestak adierazi du bere lan taldearekin batera, jasotako ekarpen, iradokizun, kezka eta proposamen bakoitza aztertzen ari dela, eta gehitu du “balorazio positiboa egiten dutela jasotako erantzun ia guztiak modu baikor eta eraikitzailean egin direlako, horregatik, baiezta dezakegu oñatiarrak zer esan handia dutela, beren behar eta kezkak helarazi baitizkigute”. “Adibide bat jartzearren, herritar batek adierazi digu herritarrei hitza ematea, haiei entzutea eta beren eskaerei erantzuna ematen ahalegintzea hasiera ona dela” esan du alkategai jeltzaleak.

Herritarren ekarpen zehatzei dagokienez, Miren Elgarrestak azpimarratu du oso anitzak izan direla, baina badirela zenbait gai herritarrak bereziki kezkatzen dituena. “Horiek dira ekarpen eta kezka gehien eragin dituztenak” gehitu du. Laburpen bat egite aldera, gaika azaldu ditu Elgarrestak gehien errepikatu diren ideia eta proposamenak:

1- Kale garbiketa eza, pintadak…

2- Argiztapen gabezia, bereziki Olapoto, Olakua eta Kale Zaharrean.

3- Garraio publikoa: hiriburuetara zuzeneko autobus-lineen beharra, orduen deskoordinazioa…

4- Herriko trafikoa: gai honen inguruan hainbat proposamen jaso dira, hala nola, aparkalekuen prezioa jaistea, kontzientziazioa areagotzea, norbanako garajeen erabilera areagotzea, plazaren behealdean aparkaleku berria eraikitzea; auto, oinezko eta txirrinduen arteko elkarbizitza sustatzen duen mugikortasun sistema ezartzea…

5- Hondakinak: jasotako ia proposamen guztiek gure alderdiak defendatzen duen 5. Edukiontziaren alde egiten dute.

Bestelako ekarpenak:

– Autoen garbiketarako eremu bat sortzea

– Zine ordutegia zabaltzea

– Kontzejupetik aldizkarian zenbait artikulu gazteleraz argitaratzea

– Asteburuetan eguneko zentroak zerbitzuak eskaintzea

– Olapoton biribilgune bat eraiki edota beste irtenbideren bat bilatzea autoek Olabarrietaraino joan behar ez izateko

– Partaidetza ekimenak maiztasun handiagoarekin gauzatzea, es soilik hauteskunde garaian

– …

Azkenik, Miren Elgarrestak berriz ere azpimarratu du bere lan taldea jasotako ekarpen eta proposamen oro aztertzen ari dela oñatiarrei aurkeztuko dieten programa beren ekarpenekin osatzeko eta aberasteko, “guztion artean erabaki dezagun gure udalerriaren etorkizuna”. Hori dela eta, EAJ-PNVk herritarrak parte hartzen jarrai dezaten animatu ditu beren proposamenak egin ditzaten.

Oñatiko EAJ-PNV

Oñatin, 2015eko martxoaren 31a.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: