Archivos para 11 marzo 2015

EAJ-PNVK OÑATIARREN IRITZIA JASOTZEKO PARTE HARTZE EKIMEN BERRIA JARRI DU MARTXAN

Jeltzaleek esku-orriak bidaliko eta zuzeneko parte hartze bideak jarriko dituzte herritarren eskura oñatiarrek beren ekarpen eta proposamenak egin ditzaten
Ekimenak helburu du datozen udal hauteskundeetarako programa herritarren ekarpenekin aberastea eta beraiekin elkarlanean osatzea, horregatik, Elgarrestak oñatiarrak parte hartzera animatu ditu

Oñatiko EAJ-PNVko alkategai Miren Elgarrestak prentsaurreko bidez ezagutzera eman du EAJ-PNVk oñatiarren iritziak jasotzeko helburuz martxan jarri duen parte hartze ekimen berria. “Nire asmoa gaur, ekimen honen xehetasunak azaltzea da, jarraitu du Elgarrestak, oñatiarren kezkak eta beharrak ezagutu eta proposamenak jasotzeko esku-orria bidaliko dugu etxeetara eta bestelako zuzeneko parte hartze bideak ere jarri ditugu herritarren eskura beren ekarpenak egin ditzaten; beraz, aurrera eraman nahi dugun ekintza hau oñatiar guztiei zuzendua dago eta datozen hauteskundeei begira prestatu nahi dugun programarekin zerikusi zuzena du”. Horiek horrela, ekimenak helburu du oñatiarrekin elkarlanean Oñatirako proiektua lantzea eta herritarren ekarpenekin udal hauteskundeetarako programa osatu eta aberastea.

Elgarrestak azaldu duenez, Oñatiko EAJ-PNV dagoeneko hasia da udalerriko eragile desberdinekin biltzen, bai gizarte eragileekin, zein eragile ekonomiko eta kultura eta kirol eragileekin ere. Positibotzat jo ditu alkategaiak aipatu bilerak eta aberasgarriak izaten ari direla ere adierazi du, “baina beharrezkoa da urrats bat gehiago ematea eta herritar norbanakoen iritzi, behar eta proposamenak entzun eta jasotzea” gehitu du. “Jakin badakigu hauteskunde programak ez direla eta ezin direla bulego itxi batean asmatu edota garatu ere; EAJ-PNVn argi dugu, nahitaez, herritarrekin elkarlanean erabaki behar dugula datozen lau urteetan garatu nahi izango dugun programaren edukia” adierazi du. “Dudarik gabe eguneroko bizitzak eskaintzen dizkigun esperientziatik jakiten dira, zuzen zuzenean, zeintzuk diren gure premiazko beharrak” esan du Miren Elgarrestak. Era berean, herritarrek etorkizunera begira amesten dituzten edota gauzatu nahiko lituzketen eta egingarriak liratekeen proiektu txiki zein asmo handikoak ere jaso nahi dituzte jeltzaleek.

Helburu horrekin, Elgarresta, alkategai den heinean, herritar guztiengana zuzendu da esateko oñatiar ororengana gerturatu nahi duela, guztien beharrak eta proposamenak entzun eta guztien iritziak jasotzeko. “Herritarrekin partekatu nahi ditut Oñati herria hobetzeko ideiak eta proiektuak; bistan da denbora mugagatik ezinezkoa zaidala guztiekin aurrez-aurre egotea, baina nire asmoa da martxan jarri ditugun parte hartze bide desberdinei esker oñatiar guztiengana gerturatzea eta beren ekarpenak jasotzea” aitortu du jeltzaleak.

“Beraz, datozen egunetan zuen postontzietan esku-orriak jasoko dituzue zuen egunerokotasunean eragina duten gaien inguruan iritzia eman dezazuen, hala nola, hondakin kudeaketaren, enpleguaren, garraio publikoaren edota aparkalekuaren inguruan; era berean, nahi dituzuen proposamen edota ekarpen egin ditzakezue bertan” jakinarazi du Elgarrestak. Alkategaiak azaldu du oñatiarrek beren ekarpenak helarazteko egin behar dutena dela, iritzi-papera bete, gutunazalean sartu eta postontzian utzi, gutunazalak ez baitu zigilurik behar. “Modu berean, zuzeneko komunikazio bideak ere dituzue zuen eskura, esan du, hala nola, eajonati helbide elektronikoa; facebook.com/eajpnvonati orrialdea; @eajpnvonati Twitter kanala eta eajpnvonati.wordpress.com bloga.

Amaitzeko, Elgarrestak oñatiarrak ekimenean parte hartzera animatu ditu eta hitz eman du jasotako ekarpen oro aztertuko duela bere lan taldearekin, jakinik guzti-guztiak ezingo direla gauzatu, epe motzera bereziki, “baina oñatiar guztiei adierazi nahi diegu guztiak kontutan izango ditugula eta ideia guztiak aztertuko ditugula, ahal den neurrian, gehienak aurrera eramateko; gure asmoa baita, jasotako ideiak errealitate bihurtzea” amaitu du.

1 comentario

Miren Elgarrestak beharrezkotzat jo du emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzea

​Miren Elgarresta Oñatiko alkatetzarako hautagai jeltzaleak baieztatu du enpleguari dagokionean berdintasuna sustatzeko eta lana eta familia bateragarri egiteko neurriak hartzen dituzten enpresak babestuko dituela

Igande honetan, martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna ospatuko da, eta horren harira, EAJ-PNVren alkatetzarako hautagai Miren Elgarrestak EAJ-PNVk emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiteko duen konpromisoa berretsi nahi izan du.

La candidata jeltzale a la alcaldía de Oñati, Miren Elgarresta, afirma que apoyará a las empresas para que impulsen y adopten medidas dirigidas a la promoción de la igualdad en el empleo y favorezcan la conciliación laboral, personal y familiar

Este domingo, 8 de Marzo, se celebra el día internacional de la mujer, y la candidata de EAJ-PNV a la alcaldía de Oñati, Miren Elgarresta, ha ratificado el compromiso de EAJ-PNV para trabajar a favor de la igualdad entre mujeres y hombres.

[gehiaho irakurri]

Deja un comentario