DEBAGOIENAKO HERRIAK ETA MANKOMUNITATEA ENPLEGUAREKIN

EKONOMIA ETA ENPLEGUA SUSTATZEKO, UDALETXEAK ETA MANKOMUNITATEA ERAGILE AKTIBOETAN BIHURTZEA PROPOSATU DU EAJ-PNVk

Eskualdeko EAJ-PNVren ordezkariok, hurrengo konpromisoak hartzen ditugu:

1.- Udaletxeetako ordezkarien eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarlana egituratu eta instituzionalizatzea, Garapen Agentziako erabakitze organoetan parte hartzea emanez.

2.- Garapen Agentziaren kostu estrukturalen autofinantzaketa, eragile ezberdinen parte hartze ekonomikoaren bidez, gutxienez %20an.

3.- Udaletxeek gutxienez beraien aurrekontuen %1,5a zeregin hauetara bideratzea, bai Garapen Agentziak edota udalek beraiek sustatutako egitasmoen bitartez.

4.- Debagoienako Udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien ordezkaritza bermatzea.

Ekonomia krisiak Debagoienan 2.600 lanpostu suntsitzea ekarri du (2013ra arte), 3.800 langabetu baino gehiago utziz, eta azken urte honetan gauzak ez dute onera egin Fagor eta Candy bezalako egoerak direla medio… Egoera, ekonomia adierazle orokorretan inflexio puntu batera iritsi garela ematen badu ere, gizarte giroa, fiskalitate alderatua (Gipuzkoan ber-inbertsioa zigortzen duen fiskalitatearekin larriagotua), lurzoru garestia, ETEentzako finantzazio falta… bezalako kontuek ez dituzte berpizkunde baterako baldintza onenak sortzen.

Egoera honi aurre egiteko, maila guztietako erakundeen konpromezua eta parte hartzea beharrezkoa izango da, gizarte eta enpresa eragileekin batera (Ezker Abertzalearen gogoz bestera). Udalen jarduerak, enpresek lehiakortasuna hobetzeko baldintzak lagundu behar ditu, erakunde ezberdinetatik sustatutako ekimenak inplementatuz eta eragile ezberdinekin elkarlanean arituz.

Baina Udalek ahotsa izan behar dute, beraien errealitatea definitu behar dute, protagonismoa hartu eta behar zehatzetarako egokitutako neurriak proposatu. Ezin gara programen kudeatzaile soilak izan, gainera geuk diruz lagundu behar ditugunak eta herri eta eskualdearen errealitate konkretua islatzen ez dutenean.

EAJ-PNVrentzat, egungo Ezker Abertzaleko gestoreentzat ez bezala, Udalentzako lehentasun kontua da, ez eskuduntza arazoa. Aurreko urteetako esperientziak erakutsi digu udalen eskualde mailako jarduna mesedegarri izan daitekeela enpresen lehiakortasuna hobetzeko beharrezko baldintzak sortzerakoan, eskuduneko erakunde maila ezberdinetatik sustatutako neurriak ezartzerakoan, eragile ezberdinekin batera.

Eskualdeak indartsuago egiten gaitu eta aukerak ere ematen dizkigu.

Horrenbestez, Debagoienako Garapen Agentzia egitura dinamiko modura finkatu eta sendotzea, publiko eta pribatuen arteko topaketa erraztuko dituelarik eta eskualdeko gizarte eta produkzio ehunaren errealitatearen etengabeko azterketatik produkzioaren eraldaketa bideratzeko neurri egokiak ezartzea, gure ahaleginak izango dira datorren legealdian.

Enpleguarentzako, kontrataziotarako, inbertsioa laguntzeko… plan bat arrakastatsua izan dadin, kontutan izan beharko ditu herriko eta eskualdeko errealitateak.

Eta eskualdeko ikuspegi honetan, eskualdeko garapen agentziak izan behar dira garapenean inplikaturik dauden eragileen arteko topaketa eta elkarlan iraunkorra bultzatzen dutenak: enpresak, erakunde publikoak, ikastetxeak… Beraien misioan dinamikoak izateaz gain, beraien autofinantzaketa hobetu behar duten estrukturak, eraginkortasun adierazle modura.

Eta hori guztia, eraginkortasunez, eskualdearen hurrengo helburuak garatzeko:

*Mankomunitatean parte hartze aktiboa, Garapen Ekonomikorako agentziak, Landa Garapena, Zerbitzu Amankomunatuak, Lanbide Heziketa, Industrialdeak…

*Foro sozioekonomikoak sortu herrietako eta eskualdeko ekonomiak sustatzeko enpresekin elkarlanean. Bertako langileen kontratazioa indartuz.

*Egoera sozioekonomikoari buruzko diagnosiak egin herri eta eskualde mailan eta proiektu estrategikoak gauzatu.

*Enpresa ehun lehiakorra sustatu eta zaindu herriko/eskualdeko ekonomia motor gisa.

*Turismoaren gaurkotzea eta sustapena. Ondare naturala balioan jarri eta kudeatu, intereseko ibilbideak (bide berdeak, kultur ondarea, natura ingurunea…) herrietako merkataritza txikia bultzatuko dutelarik.

*Lana aurkitzeko arazoak dituzten kolektiboekin etengabeko lankidetza (ezagutza, trebakuntza): orientazioa eta banakako aholkularitza, lan eskaintzen antzematea. Udaletxe bakoitzean lanik gabekoen kolektiboak identifikatu, tipologia aztertu eta horren arabera, ekintza konkretuak proposatu (formakuntza, hezkuntza eragileekin elkarlana, enpresekin…)

*Enpresen sorkuntza eta ekintzailetasuna bultzatu, bideragarritasun planetan aholkularitza, enpresa egoitzetan kokapena eta merkatukoak baino hobeagoak diren baldintzetan finantzazioa lortzea, ekintzailetasuna kanpaina berezien bitartez bultzatu, sariak edota ikastaro berezien bitartez sormena sustatuz. Enpresa berriak sortzeko laguntzak eman, gizarte irizpideak lehenetsiz, elbarrituak kontratatuz, kalitatezko lanpostuak sortuz, herrian bizi direnak, emakumeak kontratatuz…

*Enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta berrikuntzarako laguntzak, batez ere txikientzako, beste erakundeetatik martxan jarritako programak baliatuz. Herriko ekonomia ehuna dinamizatzeko, berrikuntza, nazioartekotzea eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko ekintza diseinatu.

*Merkataritza jarduera dinamizatu herrietako saltokiekin elkarlanean, merkatu, feria edota kultur eta kirol jardueren bitartez. Aisialdi eskaintza indartu eta herriko enpresa eta saltokietan erosteko dinamikak bultzatu. Merkatariek elkarteekin batera denda txikien sustapenerako plana bultzatu. Eremu honetan beste lekuetan izan diren esperientziak bilatu.

Kudeatzeko beste eredu bat badago, EAJ-PNVrena!!!

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: