OÑATIKO EAJ-PNVK HERRITARREK ALDERDIARENGAN JARRITAKO KONFIDANTZA ESKERTU DU

Jeltzaleek, guztion Oñati baten alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, Oñati hobeago bat eta etorkizuna duena eraikitzeko, non enplegu eta ekonomiaren sustapenak eta oñatiarren bizi kalitate eta ongizatea bermatzeak lehentasuna izan behar duen

Oñatiko EAJ-PNVk prentsa ohar bidez eskertu du oñatiarrek azken udal hauteskundeetan alderdiari emandako babesa eta alderdiarengan jarritako konfiantza. “Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bozkatu gaituzten 2.475 herritarrei; aurreko hauteskundeetan lortutako emaitzak hobetu ditugu eta jasotako babesari esker Udaletxean gure proposamen eta ideak defendatzeko ordezkaritza sendoagoa izango dugu” azpimarratu dute.

Era berean, jeltzaleek baieztatu dute oposizio eraikitzaile eta arduratsua egiten jarraitu dutela, azken urteotan egin duten modura. 7 zinegotzi jeltzaleek lehen egunetik ekingo diote lanari, Oñatiko EAJ-PNVk garatutako hauteskunde programa Udaletxean defendatu eta aurrera eramaten saiatzeko; betiere, helburua, Oñati eta oñatiarren bizi kalitatea hobetzea izanik.

Uri Buru Batzarretik azpimarratu dute Oñatiko EAJ-PNVk herritarren iritzi, iradokizun eta kezkak jasotzen jarraituko duela, hauteskunde programa garatzeko martxan jarritako ekimenari jarraipena emanez. Horiek horrela, jeltzaleek hitz eman dute oñatiarrengandik gertu egongo direla, entzuteko eta laguntzeko, EAJ-PNVk udalean dituen aukeren baitan eta herritarren eskaerak udaletxeko eztabaida foroetara eramateko konpromisoa ere hartu dute.

Azkenik, Oñatiko EAJ-PNVk beste behin eskertu du herritarrek azaldutako babesa eta Oñati eta oñatiarren alde lan egiteko konpromisoa berretsi du gure udalerriari behar duen bultzada emateko.

Oñatiko EAJ-PNVko Uri Buru Batzarra

Oñatin, 2015eko Maiatzaren 28a.​

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: