EGINDAKO PROPOSAMEN MULTZO HANDI BAT AURRERA ATERATZEA LORTU DU EAJ-PNVK ETA HORREK ERAGIN ZUZENA IZANGO DU OÑA TIARREN BIZI KALITATEAN

  • Horiek horrela, besteak beste onartuak izan dira gaztedi, berdintasun, euskara eta kultura alorrean egindako proposamenak eta baita merkataritza eta ostalaritza suspertuko duten bisita turistikoen eskaintzarena, San Martin eremuari kirol erabilera emateko analisia egitea eta Oñatiko basoen ustiapen ahalmenari buruzko ikerketa egitea ere
  • Era berean, gobernuari bere udal kudeaketa eredua berrikusteko eskatu diote jeltzaleek, udaleko ekonomian modu negatiboan eragin duelako aipatu ereduak eta kudeatzeko eta proiektuak gauzatzerako orduan aurreikuspen eta planifikazio gehiagorekin jardutea ere eskatu diete

EAJ-PNVren udal taldeak aurrekontuetan txertatuak izan daitezen aurkeztu dituen proposamenek gobernuaren aldetik jasotako erantzunaren harira, jeltzaleak pozik agertu dira egindako proposamen multzo handi batek aurrera egitea lortu dutelako. Aipatu proposamenak lau lan ildo estrategikotan banatuak zeuden, garapen sozioekonomikoa, herri atseginago eta osasuntsuagoa eraikitzea, pertsona behartsuenak babestea eta Oñati herri hezitzaile bilakatzea. “Oso pozik gaude aurkeztu ditugun proposamen asko onartuak izatea lortu dugulako eta horiek eragin zuzena izango dutelako oñatiarren bizi kalitatearen hobekuntzan” azpimarratu du Elgarrestak. Ildo beretik, jeltzaleek gogora ekarri dute aurkeztu proposamenak hauteskundeen aurretik aurrera eramandako parte-hartze prozesuan jasotako iritzi, iradokizun, behar eta kezkei lotutako direla, eta beraz, oñatiarren benetako beharrei erantzuten dietela gaineratu dute. Horiek horrela, “oñatiarrek egindako proposamenak aurrekontuetan txertatzea lortu dugu” esan du Elgarrestak.
Onartuak izan diren eta ez diren proposamenen harira, Miren Elgarresta bozeramaileak azaldu du onartuak izan direla: udal kontratazio publikoak gizarte klausulak aintzak hartuta egitea, berdintasun arloko ekimenak- emakumeen kontseilua eratzea, berdintasun teknikaria kontratatzea eta beka bat eskaintzea-; kulturarekin lotutakoak, euskarri digitalen bitartez irakurketa kluba sustatzeko proposamena; landa eremuko auzoetan IKT zerbitzuak hobetzea eta turismo eskaintza hobetzea bisita gidatuen bitartez, horiek merkataritza eta ostalaritza susta dezaten. Onartuak izan dira baita ere, San Martin Parkea kanpo ekintza eta kirol jardueretara egokitzeko analisia egitea, Oñatikoen basoen ustiapen ahalmena aztertzeko ikerlana egitea eta Herribusa eta Landabusa ezartzea.
Bilduko udal gobernuaren ezetza jaso duten proposamenen artean, Elgarrestak zenbait nabarmendu ditu, hala nola, udal zerbitzu gisa “leihatila bakarra” sortzea pertsona ekintzaileei, enpresei zein autonomoei laguntza eskaintzeko, besteak beste, fiskalitate eta kudeaketa alorretan; energia plan jasangarria diseinatzea eta bertako merkataritzan kontsumitzeko bonu-sozialen bitarteko laguntza sistema sustatzea, egoera zaila jasaten ari diren familiei laguntzea helburu dutenak. “Gure ustetan aipatu ekimenak oso garrantzitsuak dira ekonomiaren, gizarte ongizatearen eta ingurumenaren ikuspuntutik. Gure herriko enpresa eta autonomoengandik gertu egon behar dugu beren beharrak eta kezkak zein diren ezagutzeko, izan ere, tokiko enpresak, merkataritza etab. dira udalerriko aberastasun iturririk nagusiena eta behar gehien dituztenei laguntzeko baliabideen, hau da, ongizatearen bermerik handiena” adierazi du Elgarrestak.
Gobernuak aurkeztu dituen proposamenen ildotik, jeltzaleek ohartarazi dute gehienek hirigintzarekin dutela lotura, hain zuzen, auzoen egokitzapen lanekin, herri-erdigunean zein landan gauzatuko liratekeenak. Baina horiek modu partzialen planteatuak daudela esan dute jeltzaleek, proposamenak ez baitaude plangintza orokor baten pean aurreikusi ta jasoak, EAJ-PNVk eskatu modura. Horren harira, jeltzaleek aditzera eman dute beharrezkoa dela inbertsioak planifikatzea, proiektuak ikuspuntu orokor batetik jorratuak izan daitezen. Kirol alorrean, EAJ-PNVk planteatu dituen ikerketak, Urrutxu, San Martin, paddle pisten eta igerilekua handitzearen inguruko proiektuak, adibidez, ikuspuntu orokor horretatik garatu eta landu behar dira, kontuan hartuak izan daitezen, ez soilik aurtengo aurrekontuetan baizik eta datozen urteetan ere. “Gobernuaren planifikazio eza dela eta, azken urteotan ez dira exekutatu urte bakoitzerako aurreikusitako inbertsio guztiak” gehitu du. Ildo horretatik egin dute jeltzaleek beren proposamena, beren ustetan legegintzaldi osoan mantenduko litzatekeen planifikazio bat egingo balitz, aurreikusitakoak exekutatzeko gaitasunekin lotura gehiago izango lukeelako.
Azkenik, Bilduko udal taldeari eskatu diote beren udal kudeaketa berrikusteko, izan ere, udal diru-kutxan modu negatiboan eragiten ari baita aipatu kudeaketa eredua. “Aurrekontuetan ikusi dugu aurreikuspen ezak eragina izan duela, izan ere, 4.8 milioiko kreditua eskatzea dute aurreikusia, eta hori ekidin edota baretu ahal izango litzateke inbertsioak egiteko erritmoa bestelakoa izan balitz, izan ere, kreditu eskaera horrek udal aurrekontuan desorekak eragin baititzake. “Hori dela eta, kudeaketa berrikus dezaten eskatu diegu, aurrekontuetan bistan geratu delako beren aurreikuspen eta planifikazio eza eta sortzen ari diren defizita” amaitu du Elgarrestak.

OÑATIKO EAJ-PNVko UDAL TALDEA
Oñatin, 2015eko abenduaren 17

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: