KALE GARBIKETA ZERBITZUAZ ARDURATZEN DEN FCC ENPRESAREKIN SORTUTAKO ARAZOARI IRTENBIDEA EMATEKO BESTE KUDEAKETA EREDU BAT PROPOSATU DU EAJ-PNVk

– Jeltzaleek, baldintza plegu zorrotz batekin, zerbitzua berriz ere lehiaketa publikora ateratzea proposatu dute, gobernuak kalitate irizpide teknikoak behar bezala betetzen direla ziurtatu eta exijitu ahal izateko

– EAJ-PNVren udal taldeak irtenbide onen alde egiten du egungo langileak ez kaltetzeko, beren lanpostu eta eskubideak arriskuan baitaude sortu den arazoagatik

EAJ-PNVren udal taldeak, gobernuaren planteamenduarekiko ezberdina den kudeaketa eredu berri bat proposatu du, kale garbiketa zerbitzuaz arduratzen den FCC enpresarekin sortu diren arazoei irtenbidea emateko.
Arazo hau Udal Gobernuak hartu duen erabaki politiko baten ondorioa da, izan ere, gobernuak, zerbitzu honen kudeaketa bere gain hartuko baitu urriaren 1etik aurrera eta horretarako, 10 udal langile berri kontratatuko ditu lehiaketa publiko bitartez. Hori dela eta, egun udaletxerako lan egiten duten FCC enpresako langileek beren lanpostua galduko dute udalak aterako dituen lanpostuetako azterketak eta sarrera probak gainditu ezean.
Jeltzaleek aditzera eman dute, egungo langileek, lanpostu berrien eskakizunak gainditzeko zailtasun handiak izango dituztela, besteak bestea, eskatutako formazio, eskola-graduatu, euskara mailara moldatzeko eta azterketa gainditu ahal izateko prestakuntzarako ia astirik ez dutelako. Horregatik, EAJ-PNVk, kudeaketa proposamen honen alde egiten du arazoari irtenbidea emateko, beti lerrokatu delako langileen alde eta kasu honetan, beraiek direlako kaltetuenak.
Miren Elgarresta bozeramaile jeltzaleak azaldu du berak eta bere taldeak garbiketa zerbitzu hau, baldintza plegu zorrotz baten baitan, berriro ere lehiaketa publikora ateratzeko proposamena egiten dutela. Modu honetan, udal gobernuak zorroztasunez exijitu ahal izango dio enpresa esleipendunari kalitate irizpide hoberenak betetzeko eta bere langileen lan baldintzak hoberenak bermatzeko. Eredu berri honek kudeaketa arau zehatzak ezartzen ditu eta langile guztien jarraipena ahalbidetzen du, bakoitzari dagokion hitzarmen edota antzinatasuna babestuz, beste hainbat zerbitzuren kontratazioekin egiten den bezala.
“Zerbitzuen esleipen publiko orok kontratuaren exekuzioaren jarraipen zehatza egitea ahalbidetzen du, lan baldintzei, baldintza teknikoei eta kalitate irizpideei dagokienean eta, kasu honetan, baita disziplina araubidearen aplikazioari dagokionean ere” azaldu du Elgarrestak. “Hortaz, jarraipena behar bezala egiten bada, ez dago inolako arazorik kanpoko zerbitzuak kontratatzeko. Jarraipen hau zorroztasunez egiten ez denean sortzen dira arazoak, eta enpresa esleipendunari prebentziozko neurriak edo neurri diziplinatuak ezarri behar zaizkio” gehitu du.
Beraz, EAJ-PNVk, defendatzen duen proposamenaren bitartez, langileek beren lanpostua mantentzeaz gain eta giza ikuspuntu batetik egungo arazoari konponbidea emateaz gain, kalitatezko garbiketa zerbitzu publiko eraginkorra bermatuko litzateke, kontratatu den zerbitzuaren exekuzioari jarraipen zorrotza eginez.

Oñatin, 2016ko otsailak 16
EAJ-PNVren Zinegotzi Taldea

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: