Archivos para 17 marzo 2016

Egunero da Euskadi EGIteko eguna

EgiEguna2016_

Deja un comentario

LOURDES IDOIAGA: LAS 16 Viviendas Tuteladas de San Martín, se construirán con los fondos reservados por EAJ-PN V en 2010

​- Los apartamentos tutelados de San Martin, la mayor inversión prevista para este año
Esta gran inversión en equipamientos sociales, se trata de 16 viviendas, se puede hacer gracias a una decisión estratégica adoptada por el Gobierno Municipal de EAJ-PNV en 2010. El Gobierno Municipal en lugar de monetarizar la cuantía correspondiente al 10% del "aprovechamiento" ("impuesto sobre construcción") del Área de Viviendas de San Martin, decidió guardar ese importe para la construcción de equipamientos sociales. Y finalmente, este año, el actual Gobierno pondrá en marcha estos apartamentos tutelados y viviendas comunitarias.
La decisión que adoptó el Gobierno de EAJ-PNV, tenía como objetivo responder a la necesidad de equipamientos de esta índole que preveía la Ley 12/2008 de Servicios Sociales, sobre todo para personas mayores no dependientes. Es una inversión muy importante.

– "Bonos Sociales", una propuesta de EAJ-PNV, que el Gobierno no ha aceptado
Efectivamente, es una propuesta de EAJ-PNV pero que el Gobierno Municipal no aceptó. Los "bonos" que proponemos van destinados a paliar las dificultades de personas en situación de vulnerabilidad o pobreza. Se trata de ayudar a cubrir gastos de primera necesidad de estas personas o familias.
Se pueden establecer programas/ayudas para cubrir gastos de electricidad (bonos luz), agua, alimentos, transporte público, cursos de formación etc. Existen experiencias que se están desarrollando con éxito y que, entre sus destinatarios, se encuentran principalmente pensionistas de viudedad, jóvenes con cargas familiares, desempleados sin prestaciones económicas, etc. No obstante, seguiremos trabajando.

– En el programa de EAJ-PNV, también se incluía el "Banco de Tiempo". ¿En qué consiste?
Se trata de un sistema de "intercambio de servicios por tiempo" en el que el pago no se realiza con dinero sino con servicios compartidos entre las personas. Es una vía para fomentar un "trueque" de servicios entre personas con habilidades distintas pero con necesidades complementarias. Con ello se impulsa el voluntariado, las relaciones sociales y se genera un capital social humano basado en la reciprocidad. Se crean asociaciones que son apoyadas por el Ayuntamiento.
Se pueden intercambiar servicios como clases de informática, acompañamiento a jóvenes emprendedores, asesoramiento en ahorro energético, atención a personas (lecturas, escucha, hacer recados…), orientación sobre diversas gestiones, etc.

– ¿Cuáles son las propuestas principales de EAJ-PNV para esta legislatura?
"Pertsona Helburu"
es el lema de compromiso que inspira y se compromete nuestro Partido EAJ-PNV. En general, desde EAJ-PNV queremos seguir impulsando y mejorando todos los servicios y prestaciones con los que hemos ido construyendo la "Mayor Infraestructura social de Euskadi", la de las Políticas Sociales nacida de aquella primera normativa de 1982.
Por tanto, trabajaremos para conseguir nuevos programas como los mencionados y ratificamos nuestro compromiso orientado a apoyar las situaciones de, dependencia, vulnerabilidad, pobreza, exclusión, etc. Seremos muy activos con la incorporación de las Cláusulas Sociales a las contrataciones públicas de servicios, al mismo tiempo que insistiremos en medidas para crear empleo desde las competencias municipales como la mejor vía para superar las brechas sociales existentes.

Lourdes Idoiaga
Concejal de EAJ-PNV en Oñati

Deja un comentario

LOURDES IDOIAGA: EAJ-PNVk 2010ean gordetako diruarekin eraikiko dira San Martingo hamasei etxebizitza tutelatuak (Oñatiko ‘Kontzejupetik’ aldizkaritik)

lourdes idoiaga 18

lourdes idoiaga 18

​San Martingo etxe tutelatuena izango da agintaldi honetako inbertsio inportanteena ongizate mailan. Neurri batean, proiektua EAJrena ere badela diozue.
Bai. EAJren udal gobernuak 2010ean hartutako erabaki estrategiko baten ondorioa da. San Martineko etxebizitzen promoziotik Udalak ‘Eraikuntza zerga’ kontzeptuan jasotako diru kopurua (%10eko aprobetxamendua) gizarte zerbitzuetako etxebizitzak eraikitzeko destinatzea erabaki zuen eta gorde egin zuen. Oraingo udal gobernuak etxe tutelatu eta komunitarioak martxan jarriko ditu, menpekotasunik gabeko pertsona nagusientzat batez ere. Inbertsio inportantea da.

Aurtengo aurrekontuei begira Bonu Sozialak martxan jartzea proposatu duzue, baina gobernu taldeak ez du onartu.
Pobrezia egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzendutako bonu sozialak proposatu ditugu. Pertsona edo familia hauek dituzten lehen mailako beharrei eta gastuei (argindarra, ura, janaria, garraio publikoa, formazio ikastaroak…) aurre egiten laguntzea zen helburua.
Badaude esperientziak beste herri batzuetan. Onuradunak dira, batez ere, pentsiodun alargunak, familia-kargak dituzten gazteak, prestaziorik gabeko langabetuak… Gobernu taldeak ez du onartu baina lantzen jarraituko dugu.

Zuen programan, besteak beste, ‘Denbora bankua’ sortzea proposatzen duzue. Zertan datza?
Trebetasun ezberdinak dituzten pertsonen arteko zerbitzu trukea da. Zerbitzua ez da diruz ordaintzen, denborarekin baizik.
Era askotako zerbitzuak izan daitezke: informatika eskolak, gazte ekintzaileei laguntzea, pertsona nagusiei konpañia egitea… Boluntariotza eta gizarte harremanak sustatzeko modu bat da, eta giza capital inportantea sortzen da.

Gainerakoan, zeintzuk dira agintaldiko egitasmo nagusiak?
‘Pertsona Helburu’ da EAJren leloa eta gure konpromisoa gizarte zerbitzuen sarea hobetzen jarraitzea da. Arreta berezia jarriko dugu menpekotasun edo gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonengan, genero indarkeriaren ondorioetan, etorkinen integrazioan, pobrezian… Oso aktiboak izango gara enpleguaren sorrera bultzatzen eta kontratazio publikoetan klausula sozialen aplikazioan.

LOURDES IDOIAGA
EAJko ordezkaria Oñatiko Ongizate batzordean

Deja un comentario

Epeleko isurtegiaren etorkizuna (Oñatiko Kontsejupetik aldizkaritik jasota)

300.000 tona hondakin gehiago jasotzeko edukiera du Epelek

Gipuzkoako hondakinak bertara ekarrita, hiru urtetan beteko litzateke

LANDER ARREGI / Debagoienako hondakinen kudeaketarako batzorde buruarekin egina

Puri-purian dugu berriz ere hondakinen gaia. Gipuzkoan sortzen ditugun hondakinekin zer egin? Herrialde osoko hiri-hondakinak Epelera ekartzea aztertzen ari omen da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) zenbait komunikabidetan zabaldu denez. Debagoienako mankomunitateko hondakinen kudeaketarako batzordeko buru Lander Arregirekin hitz egin dugu honi buruz.

​Eskualdeko enpresetako hondakinak isurtzen dira gaur egun Epelen. Hondakin geldoak dira, inerteak, arriskurik gabeak. Une honetan 300.000 tona hondakin jasotzeko edukiera du eta, beraz, gaurko isurketen erritmoan 2025 edo 2026. urtera arteko bizia izango luke. “Azken urte hauetan asko jaitsi da Epelera isurtzen den hondakin bolumena” azaldu digu Lander Arregik. “Batetik, aktibitatea jaitsi delako, eraikuntza arloan batez ere, eta bestetik, enpresek gero eta hondakin gutxiago sortzeko joera dutelako”. Hala, 2008an 200.000 tona inguru isuri baziren, gaur egun urtean 54.000 tona isurtzen dira.

HIRI HONDAKINAK
Gipuzkoako hiri hondakinak Epelera ekartzeko aukerari buruz, GHK-k ez omen du eskaera ofizialik egin oraingoz. Hala ere, mankomunitatean azterketa batzuk egiten ari direla onar tu du Arregik, “azterketa orokorra”.
“Kontua da, Epelen hirihondakinak jaso behar baditugu, azpiegitura batzuk behar ditugula. Alde batetik isolatu egin beharko litzateke eta nik uste dut araztegi bat ere eraiki beharko litzatekeela lixibiatuak tratatzeko; edo, bestela, Epelen dagoen araztegia erabiltzeko aukera aztertu beharko litzateke. Eta, edozein modutan, horrek kostu bat dauka, eta kontuan hartuz Epelen 300 mila tona hondakin gehiago bakarrik jaso daitezkeela, baloratu egin beharko da bideragarria den ala ez”.
Epeleko isurtegia handitzeko aukerarik dagoen ere ez daki Arregik. “Ez dugu planteatu ere egin. Aztertu egin beharko litzateke zigilatuta dauden beheko geruzak behar bezala egonkortuta dauden ala ez, goian hondakin gehiago hartu ahal izateko”. Azterketa horiek guztiak egin gabe daude, eta gero erabaki politikoa hartu beharko litzateke. ”Mankomunitateak ez dauka oraindik posizionamendu ofizialik. Garbi dago GHK-k nahiago lukeela hondakinak hona ekarri, Kantabriara eraman barik, baina aztertu egin behar da teknikoki eta politikoki”.

EGOERA BEREZIA

​Bere iritzi pertsonala ere eman digu Arregik. “Nire ustez logikoena da guk sortutako hondakinak geuk kudeatzea, inora bidaltzen ibili barik. Bestela, arazoa beste batzuei pasatzen ibiliko gara. Kontua da, Gipuzkoako egoera oso berezia dela, eta ez garela gai gure hondakinak kudeatzeko; gure arteko ezadostasunak ekarri gaituzte egoera honetara, eta aztertu egin beharko genuke zergatik”.
Hori guztia kontuan hartuz, eta teknikoki bideragarria dela ikusten bada, Epele izan liteke elementu aprobetxagarri bat. Kokapen aldetik ez da txarra, autopistatik gertu dago, eta ez litzateke obra handirik egin beharko. Baina, esan bezala, azterketa tekniko horiek egin gabe daude oraindik”.
Kontuan hartuz GHK-k hitzarmena sinatu duela Meruelorekin (Kantabria) urtean 50.000 tona hondakin eramateko, Gipuzkoan 110.000 tona inguru geratuko lirateke, eta horiek Epelera ekarriz gero, hiru bat urterako irtenbidea izango litzateke.
Debagoiena izanik Gipuzkoan gehien birziklatzen duen eskualdea, herrialde osoko hirihondakinak (nahastuta) gure eskualdean isurtzea bidezkoa den ere galdetu diogu Arregiri.
”Garbi dago, datuak hor daude, Debagoienan urrats handiak eman ditugula, beste eskualde batzuetan eman ez dituztenak. Baina historikoki begiratuta, ezin dugu ahaztu, urte askotan zehar geuk ere kanpora (Lapatx, Sasieta…) eraman ditugula gure hondakinak. Beraz, uste dut oreka bilatu behar dugula eta baldintza batzuk jarri behar ditugula Gipuzkoan arazo honi irtenbidea emateko.

TARIFAK GORA
Urte hasierarekin batera GHK-k %20ko igoera aplikatu die mankomunitateei hondakinak tratatzeagatik tarifan. Hala, orain arte 157 euro ordaintzen zuten tonako, eta hemendik aurrera 173 ordaindu beharko dute.
Bestalde, organikoa bereizita jasotzeagatik aplikatzen den hobaria ere %50etik %35era jaitsi da Debagoienako kasuan. Beraz, nabarmen igo da gure mankomunitateak GHKri ordaindu beharreko tarifa. Hala ere, aurten behintzat herritarrok ez omen dugu igoera horren eraginik nabarituko poltsikoan, Arregik azaldu digunez. “Bergaran, Eskoriatzan eta Aretxabaletan 5. edukiontzia jarriko dugunez, kostua jaitsi egingo zaio mankomunitateari eta horrek konpentsatu egingo ditu, neurri handian, GHK-ren tarifa igoera. Urte amaieran aztertu beharko dugu diru kontuak nola dauden, eta horren arabera erabakiko dugu datorren urtera begira udalei igoerarik aplikatu behar zaien ala ez. Baina aurten ez”.

EPELEN HIRI HONDAKINAK JASO BEHAR BADITUGU, AZPIEGITURA BATZUK BEHARKO DITUGU, ETA BALORATU EGIN BEHARKO DUGU BIDERAGARRIA DEN ALA EZ, EDUKIERA (300.000 TONA) KONTUAN HARTUZ

%81 GAIKA OÑATIN
Mankomunitateak eskuratu dizkigun iazko datuen arabera, Oñatin hiri hondakinen %81,38 jasotzen dugu bereiztuta. Hala, urte osoan 4,3 tona hondakin sortu genituen (390 kilo biztanleko) eta 3,5 tona batu genituen gaika. Beraz, 820 mila kilo errefusa sortu genuen (73 kilo biztanleko).
Oñatin eta Debagoienan batzen den bio-hondakina (organikoa) Funesera eta Caparrosora eramaten da. Bestalde, eskualdean sortzen dugun errefusa, Gipuzkoako gainerakoa bezala, Meruelora (Cantabria) bidaltzen da. Bereiztuta batutako hondakinak dagokien tratamendu plantara bidaltzen dira.

Deja un comentario

AUKERA BERDINTASUNA: FAMILITIK, ETXETIK, LANTOKITIK, KONPROMISOTIK

​Gaur egun, emakumeen eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzeaz gain, jendarte eredu parekidearen aldarrikapena egiten da martxoaren 8an. Oraindik ere bereizkeria eta desberdintasun egoera ugari bizi dira gure herrietan: besteak beste, lan merkatuari buruzko datuek agerian uzten dutena, partaidetzan eta erabakiak hartzean, etxeko lanak egitean eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzean, emakumeen aurkako indarkeria erabiltzean, pobreziaren aurpegietan… ematen direnak.

Egia da gizonen eta emakumeen arteko aldea txikitu egin dela, baina erritmo motelean ari da bata besteari hurbiltzen. Adibidez, zaintza lanetan erantzunkide izatea proposatzen denean, zera esan nahi da: etxeko pertsona guztien artean banatzea eta guztien artean partekatzea lana. Oraintsu arte, emakumeak arduratu dira batez ere. Baina garaiak aldatu dira, eta, XXI. mendean, eredu berri horri eusteko, denbora eta indarra azken muturreraino eraman behar izaten dugu emakumeok. Kontua, hortaz, ez da zereginak partekatzea; kontua da erantzukizunak eta lanak, bizitza proiektua, elkarrekin partekatzea eta banatzea.
Horretarako, emakumeek eta gizonek, eta familiek eta etxeek eraldaketa sakona bizi behar dute, erantzukizunak, denborak eta zereginak banatzeko eta partekatzeko. Hala ere, ez da nahikoa. Benetako berdintasuna lortzeko, gizarte maila guztien eta ekoizpen sektorearen konpromisoa behar da: enpresak, sindikatuak, erakunde pribatuak…; baita erakunde publikoen lidergoa eta koordinazioa ere.
Adibide baterako, 2015. urtean 73 enpresek lortu dute “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” aitorpena. Berdintasunaren alorrean gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresak eta erakundeak nabarmentzea da Emakundek ematen duen aitorpen honen helburua. Alabaina, zerrenda luzea bada ere, bakarra da Oñatikoa: MU Enpresagintza eskola. Badago, beraz, zer aldarrikatu gure herrian martxoaren 8an, bai, eta baita urteko beste 364 egunetan ere.

Marijo Etxegoien Arzuaga
Oñatiko EAJ-PNVren zinegotzia

Deja un comentario