LOURDES IDOIAGA: EAJ-PNVk 2010ean gordetako diruarekin eraikiko dira San Martingo hamasei etxebizitza tutelatuak (Oñatiko ‘Kontzejupetik’ aldizkaritik)

lourdes idoiaga 18

lourdes idoiaga 18

​San Martingo etxe tutelatuena izango da agintaldi honetako inbertsio inportanteena ongizate mailan. Neurri batean, proiektua EAJrena ere badela diozue.
Bai. EAJren udal gobernuak 2010ean hartutako erabaki estrategiko baten ondorioa da. San Martineko etxebizitzen promoziotik Udalak ‘Eraikuntza zerga’ kontzeptuan jasotako diru kopurua (%10eko aprobetxamendua) gizarte zerbitzuetako etxebizitzak eraikitzeko destinatzea erabaki zuen eta gorde egin zuen. Oraingo udal gobernuak etxe tutelatu eta komunitarioak martxan jarriko ditu, menpekotasunik gabeko pertsona nagusientzat batez ere. Inbertsio inportantea da.

Aurtengo aurrekontuei begira Bonu Sozialak martxan jartzea proposatu duzue, baina gobernu taldeak ez du onartu.
Pobrezia egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzendutako bonu sozialak proposatu ditugu. Pertsona edo familia hauek dituzten lehen mailako beharrei eta gastuei (argindarra, ura, janaria, garraio publikoa, formazio ikastaroak…) aurre egiten laguntzea zen helburua.
Badaude esperientziak beste herri batzuetan. Onuradunak dira, batez ere, pentsiodun alargunak, familia-kargak dituzten gazteak, prestaziorik gabeko langabetuak… Gobernu taldeak ez du onartu baina lantzen jarraituko dugu.

Zuen programan, besteak beste, ‘Denbora bankua’ sortzea proposatzen duzue. Zertan datza?
Trebetasun ezberdinak dituzten pertsonen arteko zerbitzu trukea da. Zerbitzua ez da diruz ordaintzen, denborarekin baizik.
Era askotako zerbitzuak izan daitezke: informatika eskolak, gazte ekintzaileei laguntzea, pertsona nagusiei konpañia egitea… Boluntariotza eta gizarte harremanak sustatzeko modu bat da, eta giza capital inportantea sortzen da.

Gainerakoan, zeintzuk dira agintaldiko egitasmo nagusiak?
‘Pertsona Helburu’ da EAJren leloa eta gure konpromisoa gizarte zerbitzuen sarea hobetzen jarraitzea da. Arreta berezia jarriko dugu menpekotasun edo gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonengan, genero indarkeriaren ondorioetan, etorkinen integrazioan, pobrezian… Oso aktiboak izango gara enpleguaren sorrera bultzatzen eta kontratazio publikoetan klausula sozialen aplikazioan.

LOURDES IDOIAGA
EAJko ordezkaria Oñatiko Ongizate batzordean

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: