SAN MARTINGO “RUNNING” ZIRKUITO IRAUNKORRAREN ETA “UR TXORROTADEN” PROIEKTUAK MARTXAN JAR DITZAN ESKATU DIO EAJK GOBERNUARI UDARARAKO PREST EGON DAITEZEN

– EAJk udal gobernuari eskatu dio, beraiek proposatutako eta aurrekontuetan onartutako ekimenak ahalik eta azkarren abian jartzeko oñatiarrek uda honetan aisialdirako eta kirolerako eremu berriez gozatzeko aukera izan dezaten

– “Ur txorrotaden” proiektuaren xedea da haurrek bero egunetan non jolastu eta non freskatu izatea, eta San Martingo proposamenari dagokionean, helburua da eremuari etekin handiago atera eta aire zabaleko kirola sustatzea
– Ekimen bien harira, gai bakoitzeko zinegotzi jeltzale arduradunek proposatu dute, batetik, “ur txorrotadak” erdiguneko jolastoki eguzkitsu batean ezartzea eta San Martinen gimnasia egiteko aparatuak jartzea

EAJ-PNVren udal taldeak gero eta gertuago ikusten du uda, eta arrazoi horregatik, udal gobernuari eskatu dio “ur txorrotaden” eta San Martingo parkean korri egiteko pista iraunkorraren proiektuak abian jartzeko, uda honetan, kirol eta aisialdirako eremu berriez gozatzeko aukera izan dezaten oñatiarrek. Gazteriako zinegotzi jeltzale, Marijo Etxegoienek eta Kirol saileko Ritxar Fernandezek azaldu dute, EAJ-PNVk aurkeztu eta landutako aipatu proposamenak 2016ko aurrekontuetan txertatuak izan zirela. “Gure aburuz, uda-garaiarekin lotura estua duten proiektuak dira eta herritarrek udan aterako die probetxu gehien bi proiektu horiei, horregatik, ahalik eta azkarren martxan jar ditzan eskatu diogu gobernuari udararako amaituak egon daitezen” adierazi dute zinegotziek.
Gazteria saileko zinegotzi jeltzale arduradun Marijo Etxegoienek azaldu du barnealdeko herrietan ohikoak direla eta oso zabalduak daudela “ur txorrotada” moduko proiektuak, bero handia egiten duen egunetan herritarrek erabil ditzaten, “baina proiektu hau aurtengo udararako amaitua eta gauzatua egon dadin, beharrezkoa da udalak zein jolastokitan ezarriko duen erabaki eta proiektua, lehenbailehen, martxan jartzea” azaldu du Etxegoienek. Ildo beretik, EAJ-PNVk proposatu du, “ur txorrotadak” erdiguneko jolastoki eguzkitsu batean kokatzea, hala nola, frontoi pareko plazan edota Etxaluze parkean, itzaletan dauden jolastokiak hotzak izan daitezkeelako. Era berean, jeltzaleek gaineratu dute aukeratutako parkea hiri-altzairuz hornitu daitekela, adibidez, eserlekuak jarriz.
San Martingo eremuari dagokionean, haurrentzako jolastokia ezartzeaz gain, udal talde jeltzaleak ibiltzeko eta korri egiteko zirkuito iraunkorra eraikitzea proposatu zuen. Ritxar Fernandez, EAJ-PNVko kirol saileko zinegotziak azaldu duenez, “ aipatu espazioari etekin handiagoa atera nahi diogu eta herritarrei aisialdirako eta kirola egiteko aukera berriak eskaini nahi dizkiegu”. Zuhaizti artean korri egiteko zirkuito iraunkorra egitearekin batera, jeltzaleek gimnasia egiteko aparatuak ezartzea ere proposatu dute, pertsona orok erabiltzeko aukerarekin, baita adineko pertsonek ere. Azken batez, helburua da kirol praktika, orohar, eta bereziki, kirol praktika aire zabalean sustatzea, osasungarria delako eta zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzen duelako. “Bestalde, eremu zabala denez, haur-jolastoki bat ezartzeko soberako lekua dago, eta horrek, berdeguneaz familian gozatzeko aukera eskainiko luke, gainera, proiektuaren kostea bere gain hartu lezake udalak arazorik gabe, kostua arrazoizkoa delako” azaldu du Ritxar Fernandezek.
Gauzak horrela, eta ekimen biak herritarren onurarako direla ulertuta eta bereziki uda-garaiarekin lotuta daudela ikusita, jeltzaleek, berriz ere, eskatu diote gobernuari ahalik eta azkarren horiek martxan jartzeko udararako amaituak egon daitezen eta oñatiarrek eremu berriez gozatzeko aukera izan dezaten.

OÑATIKO EAJ-PNVren UDAL TALDEA
Oñatin, 2016ko apirilaren 29

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: