OÑATIKO GAZTE LOKALAK UDAL ORDENANTZAREN ESKAKIZUNETARA EGOKITZEKO DIRU LAGUNTZAK MARTXAN JAR DITZALA ESKATU DI O EAJ-PNVk GOBERNUARI

– Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak, gazte-lokalak araudi berrira egokitzeko, ekarpenak egin dizkio, beraiek proposatutako diru laguntzak arautzeko udal gobernuak aurkeztu dituen oinarriei; horrela, ordenantzak ezarritako segurtasun- eta intsonorizario-baldintzak bete, eta gazte-lokalen jarraipena bermatu ahal izango da.

– Era berean, diru-laguntza horien bitartez, gazteen autonomia eta autogestioa bultzatu eta bermatu nahi ditu EAJk, oñatiar gazteek ere aisialdirako espazio propioak izateko eta gazteen eta bizilagunen arteko elkarbizitza bermatzeko.

Gaur egun, gazte-lokalak, aisialdirako eta lagunekin elkartzeko erreferentziazko gune bilakatu dira oñatiar gazte eta nerabeen artean. Lokal horiei esker, herriko gazteek bizikidetzarako espazio propioak izatea lortu dute. Dagoeneko onartuta dago lokalen erabilera arautzen duen ordenantza berria eta zenbait kasutan, gazteek zein lokalen jabeek hainbat zailtasun aurkitu dituzte, espazio horiek araudira egokitzeko.
Ildo horretatik, 2016. urteko aurrekontuetarako Oñatiko EAJ-PNVk aurkeztutako proposamenen artean, udal taldeak, gazte-lokalak ordenantza berriaren eskakizunetara egokitzeko, bi urterako diru-laguntzen programa martxan jartzea proposatu zuen. Hain zuzen, egokitzapen-lan horiek egiteko eta, bereziki, araudiak ezarritako segurtasun- eta intsonorizazio-baldintzak betetzeko, aurrekontuetan urtero 40.000 €-ko diru-partida jasotzea proposatu zuten jeltzaleek, laguntza hau, gazte-lokalen jarraipenerako eta gazteen ongizaterako berme izan dadin. Udal-gobernuak begi onez ikusi zuen proposamena, eta aipatutako diru-partida 2016ko aurrekontuetan txertatzea onartu zuen.
Gauzak horrela, gaurko Gazte Batzordean, Marijo Etxegoien zinegotzi jeltzaleak, partida hori martxan jartzeko eskaera luzatu dio gobernuari, eta, bide batez, diru-laguntzak esleitzeko baldintzak oposizioko taldeekin eta, bereziki, gazteekin garatzea ere eskatu dio gobernu-taldeari. Oñatiko EAJ-PNVk helburu du gazte-lokalen jarraipena ahalbideratzea eta bermatzea. Izan ere, jeltzaleak jakitun dira gazte-lokalak araudi berrira egokitzeko inbertsioak egin behar direla eta zenbait lokalen etorkizuna zalantzan egon daitekeela. Hori dela eta, gazteek beren aisialdirako espazio propioak edukitzen jarrai dezaten, jeltzaleek ezinbestekotzat jo dute lokalen hobekuntza-lanetarako laguntzak ematea; horrela, ez da lokalik itxiko egokitzapen-gastuen ondorioz.
Onartuta dagoen ordenantzaren arabera, lokalek segurtasun, osasun- eta intsonorizazio- baldintza zehatzak bete behar dituzte. Horretarako, zenbait kasutan, nahikoa izango da su-itzalgailua jartzea eta beste zenbaitetan, atea aldatu edo azpiegiturak indartu eta hobetu beharko dira. Gerta daiteke ere, beste hainbat egokitzapen egin behar izatea eta honen ondorioz lanen kostua nabarmen areagotzea. “Lege-betebehar hauek guztiak bermatzeko eta ordenantzak eskatzen dituen izapideen zein agirien gastuei aurre egiteko, diru laguntzak eskaini nahi dizkiegu gazteei”, adierazi du Marijo Etxegoien zinegotzi jeltzaleak. “Modu honetara, helburu bikoitza lortzen dugu; batetik, gazte-lokalen jarraipena ahalbideratzen dugu, gazteen aisialdirako espazioak mantenduz eta errespetatuz, espazio horiek, eskatutako segurtasun eta osasun baldintzetara egokituta daudela ziurtatuz eta bestetik, gazte eta bizilagunen arteko errespetu eta bizikidetza hobetu eta bermatzen dugu guztion ongizatearen mesedetan”, jarraitu du Etxegoienek. Gainera, laguntza horien bitartez, gazteen autonomia, heldutasuna eta kudeaketa-gaitasuna sustatu nahi du EAJk, egokitzapenak, izapideak eta erregistroa egiteko ardura gazteek har dezaten.
Azkenik, jeltzaleek berretsi dute herri hezitzailearen eta parte-hartzailearen alde egiten dutela, herritarrak eta, batik bat, nerabeak eta gazteak eredu hezitzailean hazteko eta hezteko. Horretarako, Marijo Etxegoien zinegotzi jeltzaleak ezinbestekotzat jo du gazteen parte-hartzea gai honetan, eta “elkarlanean zehaztu beharko ditugu laguntzak esleitzeko irizpideak, gazteak baitira laguntza horien onuradun zuzenak eta beraiek baitakite, inork baino hobeto, zein behar dituzten” amaitu du.

OÑATIKO EAJ-PNVren UDAL TALDEA

Oñatin, 2016ko ekainaren 16an

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: