Turismoa Oñatin: eragina merkataritzan eta ostalaritzan

Turismoak gora egin du Euskadin, eta zifrak ikaragarri onak dira. Hala, 2015ean 3 milioi bisitari baino gehiago izan genituen, eta 2016. urteak hobea izateko itxura osoa dauka. Gainera, turismoak eragin garrantzitsua du Gipuzkoako ekonomian, BPGaren % 7,4 baita. Hori dela eta, aberastasun-iturri garrantzitsua bilakatu da, bai Euskadirentzat eta Gipuzkoarentzat, bai Oñatirentzat. Ildo horretatik, ezin da ahaztu gure udalerriak oso baliabide turistiko interesgarriak dauzkala kulturaren, gastronomiaren eta naturaren aldetik.

Baliabide-aniztasun hori izan arren, bisitariek geldialdi laburra baino ez dute egiten Oñatin, herriko merkataritzan eta ostalaritzan gastu turistiko larregirik egin gabe.
Gure herrian gaua edo eguna igarotzen duten bisitariek merkataritzan eta ostalaritzan eragin dezaten, ezinbestekoa da bertaratzen direnen bisitak (joan-etorriak) behar bezala kudeatzea. Horretarako, ikus-entzunezko baliabideak eta seinaleztapen egokiak uztartzen dituzten ibilbide turistikoak diseinatu behar dira. Ibilbide horiekin, bisitariak errazago sartuko dira Oñatira, gure herriak eskainitako aukera turistikoez gozatuko dute, eta, garrantzitsuena, bisita horiek gastua egingo dute herriko merkataritzan eta ostalaritzan. Izan ere, turismo horrek dirua utziko herrian.
Udal-kudeatzaileek hartu behar dute lidergoa, Oñatin turismoa errentagarria izan dadin eta jasangarria izan dadin. Nire iritzian, elkarlan publiko-pribatuak baino ez du lortuko Oñatiko saltokietan ibiliko diren bisitari andana ekartzea.
Hala gertatu dadin, beharrezkoa da kudeaketan eskumena duten erakundeen arteko elkarlana indartzea (Oñatiko udala, Mankomunitatea, Aldundiko Turismo Zuzendaritza, Basquetour) eta kanal anitzeko sinergiak bilatzea (azoketara joatea, sare sozialetan egotea, promoziorako webguneetan agertzea…). Era berean, garrantzitsua da Basquetourreko marketing-plana aintzat hartu, eta honako eragile hauen eskaintza konbinatzen duen produktu turistiko esperientziala diseinatzea: bidai-agentziak, ostatuak, ostalaritza, Oñatiko Turismo Agentzia. Helburua, Euskadira heltzen diren bisitariak, gero eta zorrotzagoak eta nazioartekoagoak, Oñatira erakartzea da.

Jon Kepa Gerrikagoitia
EAJ-PNVren zinegotzia Oñatiko udalean

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: