Archivos para 21 julio 2016

LA JUNTA MUNICIPAL DE EAJ-PNV DE OÑATI COMUNICA CAMBIOS EN EL GRUPO MUNICIPAL DE CONCEJALAS/ES

– Tras un año como portavoz del grupo municipal de EAJ-PNV, Miren Elgarresta cesa en su cargo como concejala por razones personales

– Para cubrir la vacante como concejal, la Asamblea de EAJ-PNV, ha designado a Nekane Maiztegi Ugarte

La Junta Municipal de EAJ-PNV de Oñati ha presentado hoy a la persona que ocupará la vacante como nueva concejala del grupo municipal EAJ-PNV de Oñati en el Ayuntamiento.
Elgarresta deja su cargo como concejala y portavoz por razones personales tras un año trabajando, con el objeto de lograr una Oñati mejor y responder a las necesidades de los/ las oñatiarras. Desde la Junta Municipal han querido agradecer el trabajo realizado. “Sabemos que no ha sido una decisión fácil pero ante todo, queremos agradecerle el compromiso que adquirió hace un año y la dedicación con la que ha estado trabajando con el resto del equipo de trabajo jeltzale en defensa de los intereses de las y los oñatiarras. Desde aquí le deseamos lo mejor” ha señalado la Junta Municipal.
Ante esta situación, la Junta ha hecho público hoy que será Nekane Maiztegi Ugarte la persona designada por la Asamblea del Partido para cubrir la vacante creada como concejala dentro del grupo municipal de EAJ-PNV. “Esta oñatiarra, licenciada en empresariales, actualmente ejerce como profesora de Mondragón Unibertsitatea en la Facultad de Enpresagintza de Oñati” ha explicado el presidente de la junta, Mikel Iturrospe. “Con vocación de enseñar y acostumbrada a trabajar en equipo y a escuchar, creemos que será la persona perfecta para dar continuidad al trabajo constructivo y propositivo que viene realizando el grupo municipal jeltzale en el Ayuntamiento" ha añadido.
La nueva concejala, por su parte, ha agradecido la confianza que han depositado en ella, tanto la Asamblea de EAJ-PNV como los concejales/as jeltzales en el Ayuntamiento. “Es un nuevo reto para mí, un reto que asumo con ilusión, compromiso y muchas ganas de trabajar” ha señalado. “Sé que cuento con unos muy buenos compañeros/as de trabajo que tienen gran experiencia de la cual yo personalmente espero aprender y aportar mi granito de arena, para seguir trabajando con rigor y una gran dedicación como lo han hecho hasta ahora " ha añadido.
Por último, los jeltzales han vuelto a reiterar, una vez más, que seguirán trabajando intensamente como hasta ahora en defensa de los intereses de las y los oñatiarras.

JUNTA MUNICIPAL EAJ-PNV DE OÑATI
En Oñati, 21 de julio de 2016

Deja un comentario

OÑATIKO EAJ-PNVren URI BURU BATZARRAK ALDAKETAK IRAGARRI DITU UDAL ZINEGOTZI TALDEAREN BAITAN


– Arrazoi pertsonalak direla medio, taldeko bozeramaile Miren Elgarrestak kargua utzi du, urtebete udal taldearen gidaritzan egin ondoren

– EAJ-PNVren Batzarrak Nekane Maiztegi Ugarte hautatu du zinegotzi gisa Elgarrestaren lekukoa hartzeko

Oñatiko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak, udal taldearen baitan, Miren Elgarrestak utzitako zinegotzi kargua hartuko duen hautagaia aurkeztu du gaur.
Azken urte honetan zehar, Oñati eta oñatiarren alde lan egin ondoren, Elgarrestak, zinegotzi kargua eta taldearen bozeramailetza uzten ditu arrazoi pertsonalak direla eta. Uri Buru Batzarretik, egindako lana eskertu nahi izan diote. “Badakigu ez dela erabaki erraza izan Mirenentzat. Horregatik, duela urtebete hartutako konpromisoa eta dedikazioz oñatiarren behar eta interesen defentsan talde guztiarekin batera egindako lana eskertu nahi dizkiogu. Hemendik, zorterik hoberena opa diogu” azaldu du Uri Buru Batzarrak.
Egoera honen aurrean, Batzarrak, Nekane Maiztegi Ugarte aurkeztu du gaur, EAJ-PNVren udal taldean Elgarrestak utzitako zinegotzi kargua betetzeko. “Emakume oñatiar hau, enpresa zientzietan lizentziatua da eta egun, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean dihardu irakasle gisa” azaldu du Uri Buru Batzarreko lehendakariak, Mikel Iturrospek. “Irakasteko bokazioa du eta taldean lan egitera ohituta dago, beraz, udal talde jeltzalea Udaletxean egiten ari den lan eraikitzaile eta proposatzaileari jarraipena emateko pertsonarik aproposena dela iruditzen zaigu” gehitu du.
Zinegotzi berriak, halaber, EAJ-PNVren batzarrak eta Udaleko zinegotzi jeltzaleek berarengan jarritako konfiantza eskertu du. “Erronka berri bat da niretzat eta ilusioz, konpromisoz eta lan egiteko gogo handiz heltzen diot kargu berri honi” azaldu du. “Lan talde ezin hobea eta eskarmentu handikoa dut nire alboan eta ziur nago asko ikasiko dudala beraiengandik. Era berean, arduraz eta dedikazioz egingo dut lan udal taldeak orain arte egindako jardunari jarraipena emateko” gehitu du.
Azkenik, jeltzaleek, orain arte bezala, gogor lan egiten jarraituko dutela adierazi dute, betiere Oñati eta oñatiarren interesak defendatu eta hauen beharrei erantzuna emateko.

OÑATIKO EAJ-PNVren URI BURU BATZARRA
Oñatin, 2016ko uztailak 21

Deja un comentario

Juan Mª Urzelai Aiastui alderdikidearen hileta

Urzelai Aiastui. Juan Mª_eskela

Deja un comentario

Hezkuntzan, Oñatiko EAJ-PNVk, bi foro berri proposatzen ditugu: elkarbizitzarena eta ekintzailetza-sormenarena (Kontzejupetik aldizkarian)

Erostarbe, Amaia_1Hezkuntza arloan ‘Herri Curriculuma’ eta ‘Eskolako Bidea’ dira esku artean dituzuen proiektu nagusiak. Nola ikusten dituzu?
Lau hezkuntza-mahai daude (gurasoen formazioa, euskal kultura, mugikortasun jasangarria eta herri-curriculuma), eta udalak eta hezkuntza-arloko eragileek hartzen dute parte; tamalez, ez da onartu EAJren ordezkaririk.
Hezkuntza-mahai horietan sortutako egitasmoak dira, bai Eskola-bidea, bai Herri-curriculuma. Eskola-bidearekin, eskolarako joan-etorriak egitean, bizikletaz, oinez edo patinetez joatea sustatu nahi da. Errekalde Herri Eskola (Urgain) orain sei-zazpi urte hasi zen eskolara oinez joateko ekimena antolatzen kultura-astean; orain herriko beste ikastetxeetara ere zabaldu da, eta oso pozgarria da. Herri-curriculuma, berriz, herriko kulturaondarearen berri jaso, eta eskoletan transmititzeko proiektua da. EAJk oso aldeko jarrera agertu du proiektu horren aurrean.
Hezkuntza arloan, bi foro gehiago antolatzea da EAJren proposamena, Oñati HERRI HEZITZAILEAREN EREDUA jomuga. Batetik, ume eta gaztetxoen artean elkarbizitza, harreman egokiak, bakearen kultura, berdintasuna, kulturartekotasuna… sustatzeko. Bestetik, gaztetxoen artean ekintzailetza, sormena eta aintzindarien ezagutza suspertzeko.

Euskararen arloan, besteak beste, etorkinek euskara ikasteko programak indartu beharra dagoela diozue.
Hamar urte dira atzerritik etorritako umeei euskararako bidea errazten hasi zela udala, EAJren ekimenenez. Batez ere ahozko komunikazioan trebatzeko saioak antolatu izan dira. Gure ustez orain beste urrats bat eman behar da, eta baliabide gehiago eskaini programari: gero eta ikasle gehiago dago, eta beranduegi bukatzen dira saioak (20:00- etan). Halaber, urteetako eskarmetuak erakutsi digu Olako dorrea ez dela lekurik onena.
Bestalde, atzerritik etorritako gizon-emakume asko dago Oñatin edadekoak zaintzen eta ostalaritzan lanean batez ere. EAJren azken legealdian, herritarrok euskararen oinarrizko mailaren jabe egiteko egitasmoa jarri zen abian diruz lagunduta eta haien lanarekin bateragarri eginda. Oso beharrezkoa da programa hori berreskuratzea.
Gainera, arduratuta gaude ume eta gaztetxo batzuek lagunekin gazteleraz jarduten dutelako. Ez dakigu zenbateko indarrez, eta datu objektiboak behar dira.

AMAIA EROSTARBE
EAJko ordezkaria Euskara-Hezkuntza batzordean

Deja un comentario

Auzo-alkateen foroan egotea eskatu du EAJ-PNVk, baina, tamalez, alkateak ezezko borobila eman digu (Kontzejupetik aldizkarian)

triptikoa_baja‘Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapen sektoreen potentzialtasuna bultzatuko dugu” zioen EAJren hauteskunde programak. Zer proposatzen du EAJk?
Proposatzen dugu erakundeen arteko politika sustatzea (udala/aldundia), eta baserritarren nahia errespetatuko duen elkarlan publiko-pribatua berreskuratzea. Ezinbestekoa da Lehen Sektorea balioestea, dinamizatzea eta erakargarria egitea. Ildo horretatik, formazio-programak jarri behar dira martxan, ustiapenen errendimendua hobetzen laguntzeko. Gainera, Lehen Sektoreko ekintzaileek jarduera hasteko laguntzak sustatu behar dira, eta, ildo horretatik, udal “leihatila bakarra” sortzea proposatu da. Halaber, garrantzitsua da belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko programak garatzea, baina baserriko lana eta enpresako lana uztartzen dituzten herritarrak baztertu barik. Bestalde, auzoetan sartze erraztasuna hobetzeko, EAJren hauteskunde-programan LANDABUS (edo AUZO TAXI) zerbitzua proposatu zen, auzoen eta herrigunearen arteko lotura hobetzeko; baita teknologia berriak (IKTak) landa-auzoetan ezartzea ere, herri-gunearekin parekatuaz joan daitezen.

Auzo-alkateen foroa jarri zuen abian gobernu taldeak iazko agintaldian. Foro horretan egotea eskatu du EAJk, ezta?
Hala da. EAJren iritzian, gardentasuna eta partaidetza dira udal-kudeaketaren zutabeak. Hori dela eta, oso argi dugu auzo-alkateen foroan parte hartu behar dugula landa-auzoetako bizilagunen beharrak eta auzo-alkateen kezkak zein diren jakiteko zuzenean. Foro horretan egotea dagokigu: udalbatzaren kideak gara, eta 2.500 herritar ordezkatzen ditugu. Tamalez, alkateak ezezko borobila eman dio orain arte gu foro horretako partaide izateko eskaerari.

Hiru urte beteko dira laster atez ateko bilketa sistema abian jarri zenetik. Aldaketa beharrik ikusten al duzue?
EAJ alderdia hondakin gutxiago sortzea helburu duten politiken alde egon da beti, baita gaikako bilketa zorrotzaren alde ere (organikoa, papera, beira, errefusa…). Edukiontzi bidezko bilketa sistemaren alde egin dugu. Esaterako, Arrasaten ederki egiaztatu da edukiontzi bidezko sistema dela eraginkorrena: atez atekoa baino diru gutxiago kostatzen da, eta birziklatze-maila parekoa da. Oso argi ikusten dugu Oñatin, Debagoienako herri gehienetan bezalaxe, edukiontzi bidezko bilketa sistema ezarri behar dela.

MIREN ELGARRESTA
EAJ-PNVko ordezkaria Landa Garapena eta Ingurumen batzordean

Deja un comentario

EAJ- PNV DE OÑATI DESTACA LA LABOR PROPOSITIVA Y COLABORATIVA LLEVADA A CABO ESTE AÑO

logo pnv alta– A pesar de las dificultades, los jeltzales han valorado positivamente el trabajo que han realizado desde la oposición este año. Gracias a este trabajo han logrado sacar adelante, entre otros, proyectos como los chorros de agua, Herribus y Landabus, las ayudas para los locales juveniles o el club de lectura para jóvenes
– Asimismo, EAJ-PNV ha hecho un seguimiento y control riguroso y responsable de la acción del Gobierno municipal tanto en el ámbito económico como normativo; además, ha colaborado en la acción del gobierno aportando ideas y planteando mejoras y alternativas, siempre en defensa de los intereses de Oñati y las/los oñatiarras.
– Los jeltzales se han comprometido a seguir trabajando, de las misma manera, por y para las/los oñatiarras y han señalado que continúan recogiendo propuestas ciudadanas para plantearlas en los Presupuestos 2017

El pasado mes de junio se cumplió el primer año de esta legislatura. A este respecto, el grupo municipal de EAJ-PNV ha valorado positivamente el trabajo realizado a lo largo de este año y ha destacado la labor propositiva y colaborativa llevada a cabo: su acción se ha centrado en proponer, colaborar y controlar.
Cumpliendo con el compromiso adquirido con sus votantes, así como con el resto de la ciudadanía, el grupo municipal EAJ-PNV ha dirigido sus esfuerzos a plantear en el Ayuntamiento las sugerencias y propuestas ciudadanas recogidas en su programa como resultado del proceso participativo llevado a cabo en el que escucharon de primera mano las necesidades e inquietudes de la población oñatiarra. Gracias al trabajo realizado por los jeltzales y a su acción propositiva, EAJ-PNV logró incluir muchas de estas iniciativas (24) en los Presupuestos 2016.
De entre ellas destacan: la readaptación de San Martín como espacio para running- parque infantil etc., la sala indoor para entrenamientos ciclistas y la ampliación de la piscina; las ayudas para la adecuación de los locales juveniles; la implantación del Herribus y Landabus (Auzo-taxi) para mejorar la movilidad urbana y rural, y el proyecto de los chorros de agua para el ocio infantil; la incorporación de las clausulas sociales en las contrataciones públicas en beneficio de personas en situación de exclusión; la creación de una beca para elaborar la biografía de mujeres pioneras de Oñati; el club de lectura con soporte digital para jóvenes entre 13 y 16; el plan para impulsar iniciativas para que Oñati sea “Herri Hezitzailea” (foros para trabajar la convivencia y el emprendizaje); el impulso a las TIC en los barrios rurales o el diseño de itinerarios turísticos para promocionar el comercio y la hostelería de Oñati…
A este respecto, los jeltzales han señalado que algunos de estos proyectos ya se han materializado y que prevén que otros lo hagan pronto, ya que fueron aprobados en los presupuestos 2016, “en el caso de las iniciativas que no fueron apoyadas por el gobierno, esperamos que sean tomadas en cuenta y llevadas a cabo más adelante” han añadido.  Las iniciativas presentadas han sido muchas y de ámbitos muy diversos: deporte, juventud, urbanismo, servicios sociales, igualdad, cultura, educación, socioeconomía… Sin embargo, la labor del grupo jeltzale en el Ayuntamiento no se ha limitado a plantear sus propuestas programáticas, sino que también ha colaborado en la acción de Gobierno. En palabras de EAJ-PNV,  “a través de nuestro trabajo en las diferentes comisiones hemos aportado y ayudado a la acción del gobierno. Por un lado, hemos trasladado y planteado las quejas o sugerencias de las/los oñatiarras que han recurrido a nosotros y por otro lado, hemos estudiado las propuestas del equipo de gobierno, aportando alternativas, sugerencias o planteando mejoras, siempre en defensa de los intereses de Oñati. Son ejemplo de ello: la ordenanza de los pisos tutelados, el Plan de Autoprotección de aforo en los locales públicos, la ordenanza de aparcamientos…”, han declarado los jeltzales.
Asimismo, “como partido de la oposición tenemos la obligación de hacer un seguimiento y control riguroso y responsable de la acción del gobierno tanto en el ámbito económico como normativo. Por ello, es nuestro deber hacer saber que los Presupuestos 2016 incumplen las normas de Estabilidad y Sostenibilidad Financiera exigida por el necesario equilibrio presupuestario”, explican. El grupo municipal EAJ-PNV también se ha opuesto al sistema OTA diseñado por EH Bildu, porque el proyecto no está suficientemente avalado por datos y plantea un límite de aparcamiento de sólo 1 hora, cuando en municipios cercanos el límite es de 2 o incluso 3 horas. “Creemos que ello dificulta la accesibilidad al núcleo del casco histórico y afecta negativamente a la vida de las/los residentes y al comercio de la zona, entre otros a la Cooperativa San Miguel”, han añadido.
Por último, EAJ-PNV de Oñati destaca que continúan recogiendo propuestas de las/los ciudadanos que plantearán en los Presupuestos 2017, cuestiones, entre otras, como la realización de un estudio de alternativas para unas piscinas exteriores o la ordenanza de participación ciudadana. Asimismo, los jeltzales se comprometen a seguir trabajando como hasta ahora, proponiendo, colaborando y controlando, ya que “es nuestro deber trabajar por y para las/los oñatiarras y seguimos a su entera disposición para apoyar sus propuestas o iniciativas” han finalizado.

GRUPO MUNICIPAL EAJ-PNV DE OÑATI
En Oñati, 7 de julio de 2016

 

Deja un comentario

AURTEN OÑATIKO EAJ-PNVko UDAL-TALDEAK JARRERA PROPOSITIBOA AGERTU DUELA ETA ELKARLANERAKO PREST EGON DELA NABAR MENDU DU

– Zailtasunak zailtasun, jeltzaleek ondo baloratu dute aurten oposizioan egindako lana. EAJ-PNVren udal-taldearen jardunari esker jarri dira martxan, besteak beste, ur-txorrotaden proiektua, Herribus eta Landabus egitasmoak, gazte-lokalak egokitzeko laguntzak eta gaztetxoentzako irakurketa-taldea

– Era berean, EAJ-PNVren udal-taldeak, EH Bildu udal-gobernuaren jarduna arduraz jarraitu eta zorrotz behatu du, bai alor ekonomikoa, bai araudiaren ingurukoa; ekarpenak ere egin ditu eta zenbait hobekuntza eta aukera ere proposatu dizkio udal-gobernuari, beti Oñati eta oñatiarren interesen alde eginez
– Jeltzaleek konpromiso irmoa agertu dute orain arte bezala oñatiarren alde lan egiten jarraitzeko eta adierazi dute herritarren proposamenak batzen jarraituko dutela 2017ko aurrekontuetan aurkeztu ahal izateko

Ekainean bete da legealdiko lehenengo urtea. Horren harira, Oñatiko EAJ-PNVren udal-taldeak ondo baloratu du aurten egindako lana eta azpimarratu du jarrera eraikitzailea eta elkarlanerako borondatea agertu dutela. Udal-taldeak proposamenak aurkeztu ditu, elkarlanerako prest agertu da eta neurria jarri dio EH Bilduren jardunari.
Hautesleekin eta herritarrekin, oro har, duten konpromisoa betetzeko, EAJ-PNVren taldeak programan jasota dauden herritarren iradokizunak eta proposamenak aurkeztu ditu udalean. Proposamen horiek herritarrekin gauzatutako parte-hartze prozesuaren ondorio izan dira eta, horiei esker, jeltzaleek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan dituzte oñatiarren beharrak eta kezkak. Horiek horrela, jeltzaleen jarrera eraikitzailea eta lana lagun, proposamen horietako asko (24) 2016ko aurrekontuetan onartuak izan dira.
Horien artean, azpimarragarrienak dira: San Martin parkea egokitzea running zirkuitoa eta haur-jolastokia egiteko, txirrindulariak entrenatzeko indoor sala bat egokitzea eta igerilekua handitzea; gazte-lokalak egokitzeko diru-laguntza partida bat lortzea; erdigunearen eta auzoen arteko mugikortasuna hobetzeko Herribus eta Landabus zerbitzuak (Auzo-taxia) ezartzea eta haurren aisialdirako ur-txorrotaden proiektua gauzatzea. Honetaz gain, kontratazio publikoetan klausula sozialak txertatzea lortu dute jeltzaleek, gizartetik at geratzeko arriskuan daudenen alde. Era berean, Oñatiko emakume aitzindarien biografia garatzeko beka sortzea, euskarri digitalez baliatuta 13 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat irakurketa-taldea antolatzea, Oñati Herri Hezitzailea izan dadin ekintza-plana lantzea(elkarbizitza eta ekintzailetza lantzeko foroak), landa-auzoetan teknologia berriak (IKT) sustatzea eta Oñatiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko ibilbide turistikoak diseinatzea ere lortu dute jeltzaleek.
Ildo horretatik, dagoeneko proiektu batzuk gauzatu direla argitu dute jeltzaleek eta beste hainbat egitasmo epe laburrean martxan jarriko direla aurreikusi dute; izan ere, 2016ko aurrekontuetan onartu baitira. Honako hau ere gehitu dute: “espero dugu gobernuak aintzat hartu eta abian jartzea abenduan onartu ez zituen ekimenak”. EAJ-PNVren udal-taldeak ekimen asko aurkeztu zituen abenduan, arlo ezberdinetan: kiroletan, gazterian, hirigintzan, gizarte-zerbitzuetan, berdintasunean, kulturan, hezkuntzan, sozioekonomian… Nolanahi ere, jeltzaleen lana ez da mugatu programako proposamenak aurkeztera. Udal-gobernuarekin elkarlanean ere aritu da. EAJ-PNVren hitzetan, “batzordeetan egin dugun lanarekin ekarpenak egin dizkiogu udal-gobernuaren jardunari. Alde batetik, gugana jo duten oñatiarren kexak edo iradokizunak helarazi dizkiogu eta bestetik, gobernu-taldearen proposamenak aztertu ditugu; hala, Oñatiren aldeko zenbait alternatiba eta iradokizun aurkeztu eta hainbat hobekuntza proposatu dira, oñatiar guztien interesak lehenetsita noski. Horren adibide dira, esate baterako, babespeko etxebizitzen ordenantza, lokal publikoetan Edukieraren Auto Babes Plan eta aparkalekuen ordenantza”, esan dute jeltzaleek.
Orobat, “oposizioan gaudenez, EH Bildu udal-gobernuaren jarduna arduraz eta zorroztasunez jarraitu behar dugu, honi neurria jarriz, bai alor ekonomikoan, bai araudiaren ingurukoan ere. Horregatik, gure eginkizuna da herritarrei jakinaraztea 2016ko aurrekontuek ez dutela bete finantza-egonkortasunaren eta iraunkortasunaren inguruko araudia (beharrezkoa da aurrekontuak orekari eusteko)”, azaldu dute.
Gainera, EAJ-PNVren udal-taldea ez dago EH Bilduk diseinatu duen TAO sistemaren alde. Batetik, proiektua ez da ondo aztertu eta landu; bestetik, ordubetera mugatzen du aparkatzeko denbora (ordu-muga 2 edo 3 ordukoa da inguruko herrietan). Jeltzaleek erantsi dute “neurri horiekin, zailagoa da herrigunean sartzea eta honek kalte egiten die bizilagunei zein tokiko merkatariei (adibidez, San Migel Kooperatibari)”.
Azkenik, Oñatiko EAJ-PNVk adierazi du herritarren proposamenak batzen jarraituko duela, 2017ko aurrekontuetan aurkezteko asmoarekin; horien artean, kanpoko igerilekua eraikitzeko zein aukera egon daitezkeen ezagutzeko azterketa egitea eta herritarren parte-hartzea bideratzeko ordenantza atontzea nabarmendu dituzte jeltzaleek. Udal taldeak, orain arte bezala lan egiten jarraitzeko konpromiso irmoa dute, proposamenak aurkezten, elkarlanerako borondatea agertzen eta EH Bilduren jardunari neurria jartzen. “Oñatiarrentzat lan egitea da gure eginkizuna eta hemen gaude herritarren proposamenak eta ekimenak babesteko eta bermatzeko”, amaitu dute.

OÑATIKO EAJ-PNVren UDAL TALDEA
Oñatin, 2016ko uztailaren 8an

Deja un comentario