ZAINDU DEZAGUN GURE OÑATIKO HERRI ONDAREA

Dagoeneko hainbat eta hainbat oñatiar gogaituta daude herriguneko espazio publiko zein pribatuak pankarta, pintada, kartel, pegatina eta abarrekin josita ikusteaz. Zoritxarrez, egoera hau ohiko irudi bihurtu da gure herrian. Gaur egun edozein eragilek antolatutako jardunaldi, ekintza edo bestelako ekimenak, nahikoa aitzaki dira gure herri-ondarea zikindu eta hondatzeko.
Ildo honetatik, Oñatin, herrigunearen kutsadura bisuala (pankarta, pintada, kartel, pegatina…) areagotzen ari dela nabarmendu nahi dugu; dagoeneko arazo bat bilakatu dela esatera ere ausartzen gara. Kartelak, inolako errespeturik gabe kolaz itsatsita agertzen dira ia egunero. Aipagarria da, besteak beste, adierazpen libreko guneetan dagoen zikinkeria eta eremu hauen garbiketa eza. Era berean, Kultur Etxeko paretak eta beste hainbat eraikin historikoetakoak ere ia beti pintadez apainduta aurkitzen ditugu eta Bidaurreta eta Orbea Etxe ingurua, sarritan daude pankartez josita.
Gogoan izan behar dugu, herri-ondarea (eraikin historikoak, monumentuak, Kultur Etxea, ikastetxeak, elizak, lorategiak, hesiak, hormak…) oñatiar guztiona dela. Beraz, Oñatin gustura bizi eta gure herriaz harro egoteko ezinbestekoa da gurea dena guztion artean zaindu, errespetatu eta babestea. Horretarako, ariketa pedagogiko sakona egin eta baloreetan oinarritutako heziketa sustatu eta indartu behar dugu; honen eredu da esate baterako Herri Hezitzailea proiektua.
Etorkizuneko Oñati eraikitzeko garrantzitsua da belaunaldiz belaunaldi herri-irudia zaindu eta hau garbi mantentzea. Ingurumena zaintzearen eta herri atseginaren aldeko jarrerak beraz, ezin du diskurtso hutsa izan. Ezinbestekoa da gure herriak islatzen duen irudia zaintzea.
Gure iritziz, ezin daitezke normaltzat edo ohikotzat hartu, adierazpen askatasunaren eta aldarrikapen politikoen izenean, espazio publiko zein pribatua zikintzen eta kutsatzen dituzten pankartak, pintadak, kartelak, pegatinak… Horietan agertzen diren erasoak, irainak, mehatxuak eta mezuak hiri-altzarien parte izateak ezin du inola ere ez normala izan.
Bukatzeko, ezin dugu ahaztu zikindutako espazio publiko eta pribatuak garbitu egin behar direla horrek dakarren gainkostuarekin.

Lourdes Idoiaga/Jon Kepa Gerrikagoitia
EAJren zinegotziak Oñatiko udalean

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: