ESKER ONEZ, KARITATEKO AHIZPEI

Haurrak ginenetik gure artean sentitu ditugu beti Oñatin Karitatearen Ahizpak kongregazioko mojak. Gogoan ditugu guztiok haien buruko estalki hegaldunak. La Milagrosa eskolako irakasle gisa ere ezagutu genituen eta, Eguberri garaian jartzen zuten jaiotzak liluratu gintuen urtez-urte.

Denbora igaro ahala, oñatiarrok mojen bokazio eta izateko arrazoia ezagutu genuen: behar gehien duten pertsonei, behartsu eta gaixoei, laguntzea, hain zuzen. Guztiok izan gara mojen lanaren lekuko eta guztiok ikusi dugu nola haiek, etxez- etxe eta bereziki gauez, gaixotasunaren unerik gogorrenetan eta hilzorian kontsolamendu espirituala eta laguntza eskaintzen zieten gaixoei, baita atsedenaldia ere trantze txar hori pasatzen hari ziren senitartekoei.

Duela urte asko hasi ziren mojak behartsuei, gaixoei, gizarte-bazterketa jasaten zutenei edo mendekotasun egoeran zeuden pertsonei laguntza eskaintzen. Zerbitzu hori gaur egun Osasun eta Gizarte Zerbitzuetatik bideratzen den laguntza unibertsala bilakatu da, baina, horrelakorik ez zegoenean, mojek bere bokazioa eskaini zioten behartsu eta baztertuak laguntzeari. Horregatik, Karitateko Ahizpak egungo sistemaren aitzindariak dira eta berariazko aitorpen hori eman nahi diegu.

Gainera, azken 10 urteotan, San Martin egoitzaren batzorde-kide gisa, egunez nahiz gauez bertan bizi diren pertsona nagusiak zaindu eta maitatzeko mojek eginiko isilpeko lana eta guztiei eskainitako babes espirituala eta giza berotasuna egiaztatzeko aukera eta zortea izan dugu. Eta lan hori ere ikustarazi nahi dugu lerro hauetan.

Orain, kongregazioak Oñati uzteko hartu duen erabakiaren lekuko gara. Aldaketa guztietan gertatzen den moduan San Martingo egoiliarrek ere mojen irteerak utzitako hutsune emozionala sentituko dute. Hala ere, ziur gaude egoitzako gainerako langileek, -erizainek, sukaldariek, harrerakoek, terapeutek, zuzendari eta koordinatzaileek, etab- erakutsitako profesionaltasunari esker, orain arteko kalitatezko zerbitzua bermatzen jarraituko dutela.

Eskerrak bihotzez karitateko moja bakoitzari.

Lourdes Idoiaga, Marijo Etxegoien eta Tina Kortabarria
EAJ-PNVren Juntakideak San Martin Egoitzan
.

Oñati, 2017ko otsailak 28an

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: