Ekintzailetza bultzatzeko aholkularitza zerbitzu eraginkorra eskaintzea proposatu du Oñatiko EAJ-PNVk

​- Ostalaritza, tokiko merkataritza eta lehen sektorea ardatz hartuta, adituen gaitasun eta eskarmentuaz baliatu eta ekintzailetza sustatzeko mentoring programak abian jartzea planteatzen du

Era berean, langabetuen enpleagarritasuna hobetze aldera, haiei zuzendutako formazio ikastaroak antolatzea proposatzen du

Martxoaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuen udalbatzak lehen sektorera zuzendutako diru laguntzen programa. Ildo horretatik, bereziki aipagarria da programaren baitan Oñatiko EAJ-PNVk egindako bi proposamen txertatu direla: teknologia berriak ezartzeko aholkularitza planen finantzaziora zuzendutakoa bata eta belaunaldien arteko erreleboa sustatzera bideratutakoa bigarrena.

Horren harira, herriko alor sozioekonomikoa indartu eta ekintzailetza bultzatzearen aldeko apustua berretsi du udal talde jeltzaleak. “Lehen sektorea eta tokiko merkataritza zein ostalaritza babesteko lantzen ari garen bideari helduz, Udaletik aholkularitza zerbitzu eraginkorra eskaintzea proposatzen dugu, negozio bat ireki edo lan irteera berriak bilatzen dituztenek haien proiektuak abian jartzeko laguntza izan dezaten” azaldu du Jon Kepa Gerrikagoitiak, zinegotzi jeltzaleak.

Izan ere, ekintzailetza bultzatze aldera, elkarte adituekin elkarlana sustatzea beharrezkoa ikusten dute jeltzaleek. “Negozioa martxan jarri eta finkatu ahal izateko, nahitaezkoa da mentore espezializatuak (tutoreak) bide-lagun izatea eta haien gidaritza eta laguntza jasotzea” adierazi du Gerrikagoitiak. Jarduera ekintzaileak sustatu eta sendotzeko eta horiei jarraipena emateko, adituen prestakuntzaz eta eskarmentuaz (M.U.ko Enpresagintza Fakultatea…) baliatu nahi du Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak.

Ekintzailetza indartu eta tokiko sozio-ekonomia bultzatzearen harira, aholkularitza zerbitzu eraginkorra eskaintzeaz gain, langabetuak lan munduan txertatzeko formakuntza ikastaroak antolatzeko eskaera ere egin dio EAJ-PNVk udal gobernuari. “Gure helburu nagusia ekonomia eta tokiko enplegua bultzatzea udalerriko enpleagarritasuna hobetzeko da”, azpimarratu du Nekane Maiztegi zinegotziak.

Hori guztia kontuan hartuta, tokiko merkataritza, autonomo eta lehen sektoreko jarduerak sustatu eta babeste aldera, orain arte EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztu dituen martxan jartzeko lanean jarraituko dute, “bai Udalak dituen programen bitartez, baita Diputazioak edo Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituztenen bitartez ere”, amaitu dute jeltzaleek.

EAJ-PNV UDAL TALDEA
Oñati, 2017ko apirilaren 25ean

Anuncios
  1. 2017-04-26ko PRENTSA DOSSIERRA | Oñatiko EAJ PNV
  2. PRENTSA DOSSIERRA-DOSSIER DE PRENSA | El blog de Manu Legarreta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: