EH BILDUREN GOBERNUAK HERRITARREI EGINDAKO INKESTAREN ERABILERA POLITIKOA SALATU DU OÑATIKO EAJ-PNVK

​- Diru publikoarekin egindako galdetegiak egungo udal gobernuaren interes politikoa helburu duela adierazi dute jeltzaleek.

Halaber, EHBilduren udal gobernuak oñatiarrentzat garrantzitsuak diren hainbat galdera baztertu eta inkesta sakonagoa egiteko aukera galdu duela diote jeltzaleek.

Uztaileko Kontzejupetik udal aldizkarian argitaratu dira EH Bilduren gobernuak herritarrei egindako inkestaren emaitzak eta horren inguruan Udalak eginiko interpretazioa. Aldiz, Oñatiko EAJ- PNVeko udal ordezkariek ez dute aukerarik izan galdetegiaren osaketan parte hartzeko; ez eta, Kontzejupetik aldizkarian euren iritzia emateko ere. Hortaz, zilegitzat jo dute lerro hauen bitartez bere iritzia azaltzea.

Ildo horretan, EHBilduren gobernuak diru publikoarekin ordaindutako inkestari emandako erabilera politikoa kritikatu eta salatu dute jeltzaleek. Baita, galdetegia egiteko AZTIKER enpresak erabilitako metodologia ere. Izan ere, telefonoz egin ordez aurrez- aurre egin ditu elkarrizketak eta horrek, adituen arabera, elkarrizketatuaren naturaltasuna oztopatu eta mugatzen du. Inkestako hainbat galdera gaizki planteatuta zeudela ere adierazi dute, beraz, jeltzaleen hitzetan «emaitza asko ez dira sinesgarriak eta ez dute koherentziarik, elkarrizketatuaren askatasuna mugatzen delako».

Halaber, udal gobernuak oñatiarrentzat garrantzitsuak diren hainbat galdera baztertu eta inkesta sakonagoa egiteko aukera galdu duela diote jeltzaleek. «Jarrera horrek bistako egiten du EH Bilduren gobernuaren gardentasun falta, oñatiarrentzat garrantzitsuak diren hainbat gai baztertu eta horien ordez, interes alderdikoia duten galderak txertatu baititu». Adibide gisa, kirol instalazioen gaiari egin diote erreferentzia jeltzaleek: «Igerilekuaren handitzeari buruz soilik galdetu dute, baina herrian badira beste hainbat eskaera kirol instalazioen inguruan: besteak- beste atletismoarekin, edota kanpo igerilekuarekin zer ikusia dutenak » azaldu dute.

Zabor bilketaren gaiari buruz, galdetegian «zer moduz moldatzen zara egungo sistemarekin?» galdetu izana tranpa dela deritzo Oñatiko EAJ-PNVk, «inork ez baitu bere gaitasun eza adieraziko». Galdera horrek ez du adierazten atez-atekoaren onarpen maila %79koa denik, EH Bilduren gobernuak interpretatu duen moduan. Ildo horretatik, gaur egun badakigu atez ateko zein edukiontzi sistema bidez gaika biltzen den zabor tasa %80koa dela. Bergaran, esaterako, edukiontzienekin batzen den tasa %82 ingurukoa da. Horrenbestez, jeltzaleen hitzetan inkestako galdera zuzena izan beharko litzateke: «Zein sistema nahiago duzu, atez- atekoa edo edukiontzien bidezkoa?». Aldiz, horren ordez egindakoak argi adierazten du udal gobernuak ez duela galdera zuzen eta argia planteatu nahi izan. Ondorioz, EAJ- PNVren udal ordezkarien ustetan, EHBIlduren udal gobernuak zabor bilketa sistema erabakitzeko eskubide demokratikoa ukatu die herritarrei.

Bestalde, galdetegian oposizioaren jardunaren inguruko galdera bat txertatzeak inkestaren helburu politikoa bistako egiten duela adierazi du Oñatiko EAJ-PNVk, ez baita ohikoa horrelako galderak egitea inkesta mota horietan. Udal gobernuak iragarri du herritarren gehiengoak Oñatiko arazoei irtenbidea emateko EH Bildu aukeratu duela: «Herritarren %23,2ak EH Bildu aukeratu du, EAJ-PNV aukeratu dutenen %12,2aren gainetik». Jeltzaleen ustez, «interpretazio hori faltsua eta interesatua da». Galdera horretan, herritarren %63.8ak (ia bi herenek) ez du bere iritzia eman. Beraz, «herritarren gehiengoren iritzia udal gobernuak sinetsi arazi nahi duenaren aurkakoa ere izan liteke» adierazi dute.

Amaitzeko, Oñatiko EAJ-PNVek herritarren interesen alde lan egiten jarraituko duela berretsi du «oñatiarren bizi kalitatea hobetzeko proposamenak eginez eta era berean, oposizioaren eginbeharra betez, EH Bilduren udal-gobernuari kontrola egitea eta neurria hartzea; gehiago ez, baina ezta gutxiago ere”, amaitu du udal taldeak.

EAJ-PNVren Udal Taldea
Oñatin, 2017ko uztailaren 20an

  1. 2017-07-21eko PRENTSA DOSSIERRA | Oñatiko EAJ PNV
  2. PRENTSA DOSSIERRA-DOSSIER DE PRENSA | El blog de Manu Legarreta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: