SEGURTASUN NEURRI GEHIGARRIEN BEHARRA BERRETSI DU OÑATIKO EAJ-PNk

Udaltzaingoa1

  • Azken astetan jasandako lapurreten harira, Oñatin segurtasun neurriak hobetu eta indartzea eskatu dio EAJk EH Bilduren udal gobernuari

  • Horretarako, udaltzaingo zerbitzua zabaltzeko egindako proposamena berretsi du eta zaintza prebentiboa hobetzeko Ertzaintzarekin elkarlana proposatu du

Oñatiarrengandik jasotako eskaerak aintzat hartuta, herrian segurtasun neurri gehigarriak ezartzea proposatu zuen Oñatiko EAJ-PNVk 2018ko aurrekontuetarako. Neurri horien artean, esaterako, asteburuetan edota herriko festetan udaltzaingo zerbitzua gauetara zabaltzea proposatu zuen, babes edota zaintza beharrik izanez gero, herritarrek nora joan izan zezaten. Proposamena ordea azterketarako utzi du EH Bilduren udal gobernuak.

Azkenaldian Oñatiko etxe, baserri, garaje edota bestelako establezimenduetan jasandako lapurretek sortutako kezka dela eta, udal talde jeltzaleak premiazkotzat jo du segurtasunaren gaia berrikusi eta aipatutako proposamenak eta beste hainbat neurri gehigarri hartzea. Horrela, oñatiarren segurtasuna hobetuko da.

Ildo horretan, EAJak udaltzaingo zerbitzua zabaltzeko egindako proposamena berretsi du eta gainera, beste hainbat udalerrietan (Urnieta…) ezarri dituzten tankerako neurri edota alternatiba osagarriak martxan jarri ahal izateko prozesua abiatzea eskatu dio udal gobernuari. Esate baterako, Urnietan egin den moduan astelehenetik igandera Ertzaintzak gaueko zaintza zerbitzua eskaintzeko Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat sinatzea proposatu du EAJk. “Ziur gaude horrelako sistema bat guztiz baliagarria izango dela zaintza zerbitzua hobetzeko eta oñatiar ororen lasaitasuna oztopatzen duten egoerei aurre egin edota horiek ekiditeko” adierazi du udal talde jeltzaleak.

Kale argiztapenean hobekuntzak

Halaber, EAJ-PNVren hitzetan “herriko kaleak egoki argiztatzeak oñatiarren segurtasuna eta lasaitasuna indartuko lukete”. Oñatiko argiteria hobetzeko proposamena sarritan egin dio EAJ-PNVk udal gobernuari. “baina gure ustez EH Bilduk ez ditu neurri egoki eta eraginkorrak hartzen” gehitu du udal taldeak. “Gaur egun oraindik puntu beltz ugari daude herrian, egoki argiztatu gabeko guneak, alegia, herritarrek behin eta berriz aldarrikatutakoak: Olakua- Olapotoko eremua, kale nagusien alboko kaleak edota landa eremuak esaterako; izan ere, ez da nahikoa bonbillak aldatzearekin. Horrez gain ezinbestekoa da jarritako argiak nahikoak direla eta eremuak eta kaleak egoki argiztatzen dituela egiaztatzea, horrela herritarrak seguru sentituko dira bertatik pasatzean”, azaldu dute EAJ-PNVren udal taldeko kideek.

Guzti hori kontuan hartuta, EAJ-PNVk herritarrengandik jasotako eskaerak defendatzen eta proposatzen jarraituko du eta horiei irtenbide egokiena emate aldera EH Bilduren udal gobernuarekin lan egiteko borondatea aurkeztu du, azken finean proposamen guztiek baitute helburu bera: “oñatiar ororen segurtasuna bermatzea, alegia”, amaitu dute jeltzaleek.

OÑATIKO EAJ-PNVREN UDAL TALDEA
Oñatin, 2018ko urtarrilaren 25ean

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: