OÑATIKO EAJ-PNVk BATZOKIAN EGINDAKO PINTADAK GAITZETSI DITU BESTE BEHIN

IMG-20180526

  • Ekintza horiek herritarren bizikidetza baketsua eraso eta oztopatzen dutela adierazi dute jeltzaleek.

  • Era berean errespetua exijitu dute eta bizikidetzaren aldeko bidean, Oñatiko Udalari eskatu diote ekintza horiek kondenatu eta gure herriko hautetsiei babesa ematea

Azken asteburu honetan, beste behin, Oñatiko EAJ-PNVren Batzokia alderdiaren aurkako irainez jositako pintadez beteta agertu da. Baina are larriagoa da, oraingo honetan, alderdiaren aurkako irainez gain, herriko zinegotzi baten aurkako pegatinak ere zabaldu direla herrian. Horri lotuta, Oñatiko EAJ-PNVk bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan dio zinegotzi eta alderdikide honi ez delako zilegi, bizi ditugun garai berrietan, horrelako irain pertsonalak jasan behar izatea.

Tamalez ez da lehen aldia Oñatiko EAJ-PNVk zein Batzokiak horrelako eraso bat jasaten dutenik eta ondo asko dakigu, jada, asteburuko gertakari hauek, ez direla kontrolik gabeko ekintzak izan. “Garai berrietan” bizi garela esaten dugun arren, bereziki Oñatin behin eta berriz errepikatzen diren horrelako ekintzek bistako egiten dute egileek duten etika zein giza eskubideen aldeko errespetu falta ikaragarria. Are gehiago, pintada horiek argi eta garbi erakusten dute Oñatin ez direla inposizioaren kultura, iraina eta errespetu-eza baztertu.

Egoera horren aurrean, Oñatiko EAJ-PNV kezkatuta azaltzen da, asteburuan gertatutakoak EAJri eragiteaz haratago, herritarren bizikidetza oztopatzen duelako. Horregatik, elkarbizitza baketsu eta eraikitzaile baten aldeko apustuan, Oñatiko EAJ-PNVk errespetua exijitzen du: errespetua iritzi aniztasunarekiko eta errespetua oro har, Oñati osatzen duten herritar guztiekiko. Era berean, horrelako ekintzei aurre egin eta guztiak arbuiatu eta gaitzestea eskatzen du eta bide horretan, Oñatiko Udalari eskatzen dio asteburuko ekintzak kondenatzea, baita, noski, erasotua izan den zinegotziari zein EAJ-PNVren udal taldeari babesa azaltzea ere.

Ildo beretik, EAJ-PNVk aniztasuna eta errespetua oinarri dituen herri hezitzailean sinesten duela gehitu du, “intolerantziatik jaiotako ekintzek ez dutelako lekurik gure gizartean eta are gutxiago bizikidetzan oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko sustatzen ari garen bake bidean”.

Tamalez argi geratu da beste behin Oñatin oraindik beharrezkoa dela politikoki eta baita herri mailan ere horrelako ekintzak salatu eta erasoei aurre egitea, baita bakea eta bizikidetzaren inguruko pedagogia lanketa sakon bat egitea ere.

Edonola ere, EAJ-PNVtik Oñati eta oñatiarren alde beldur barik lan  egiten jarraituko dugu orain eta beti, errespetuan oinarritutako elkarbizitzan baten aldeko gure apustua defendatuz eta berretsiz.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: