OÑATIKO JAIAK 2018. GAUEKO JARDUEREN ORDUTEGIEN INGURUAN HAUSNARKETA EGITEA ESKATU DIO OÑATIKO EAJ-PNVK EH BIL DUREN UDAL-GOBERNUARI

· Jeltzaleen esanetan, jaien egitarauan dauden gaueko hainbat ekitaldik ez dute bermatzen bizilagunen atsedenerako eskubidea herriko zenbait gunetan

· Hori dela eta, EAJ-PNVk proposatu dio EH Bilduren udal gobernuari hausnarketa egitea gaueko jarduerez gozatzearen eta pertsonen atsedenerako eskubidearen arteko oreka bilatze aldera

Herriko jaiak ate joka ditugu, eta nabari da jai-giroa Oñatiko kaleetan. Hala ere, jaiekin batera, berriro azaleratu da oñatiar askok bizi duten ezinegona gaueko zaratak direla-eta.

EAJ-PNVk publikoki zein EH Bilduren udal-gobernuari behin eta berriz adierazi bezala, oñatiar askok urteak daramatzate, bai asteburuetan, bai herriko jaietan, pairatzen gaueko zaraten inguruan sortutako gorabehera larria. Horri lotuta, gogoratu behar da joan den uztailean eztabaida galanta sortu zela herrian EH Bilduren udal-gobernuak aurkeztutako taberna ordenantzaren aurrean; hain zuzen, proposamen hori adostasunik gabe eta parte-hartze prozesurik egin gabe aurkeztu zen eta, horrenbestez, ez du inondik inora, zaratek kaltetuta bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen eta atsedenerako eskubidea bermatzen.

Hori dela eta, Oñatiko EAJ-PNVk oso kezkatuta dago jaietako egitarauko hainbat ekitaldiren ordutegia dela eta: “Ez dugu partekatzen eta ez dugu ulertzen, eta halaxe adierazi dugu dagokion batzordean, nola baimendu dituen EH Bilduren gobernuak gaueko hainbat ekitaldi jai-egitarauan bata bestearen jarraian eta gutxieneko atsedenaldia kontuan hartu gabe; are gutxiago, ondo ezagututa zer gorabehera bizi izan duten herritarrek hainbat gunetan gaueko zaraten erruz”, adierazi dute jeltzaleek.

Ekitaldi horien ordutegiak oñatiarren atsedena oztopatzen duela adierazi du EAJ-PNVk. “Ulertzen dugu jaiak guztionak direla eta guztiontzat, eta, malgutasunez jokatu behar den arren, uste dugu ezinbestekoa dela oreka bilatzea; izan ere, jaiekin gozatu behar da, baina, neurri berean, bermatu egin behar da atsedenerako eskubidea gauean. Bereziki zarata gehien jasaten duten gunetan”, gaineratu dute.

Bukatzeko, EAJ-PNV kezkaz ikusten du zer-nolako jai-eredua ari den zabaltzen herrian ordu txikietan antolatutako ekitaldi horiekin: “Herritarrei, gazte zein helduei, zuzenduriko gaueko aisialdiaren aldekoak gara, baina ezin da desorekarik sortu egunez jaiekin gozatzeko antolatu diren ekitaldiekin. Ildo horretan, EH Bilduren udal-gobernuri eskatzen diogu hausnarketa partekatua egitea gaueko jai-egitarauaren inguruan, etorkizunera begira, gaueko ordutegia doitzeko”, amaitu dute jeltzaleek.

OÑATIKO EAJ-PnNVren Udal-Taldea
Oñatin, 2018ko irailaren 24a

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: