2019KO AURREKONTUEI BEGIRA, HERRITARREN PROPOSAMENAK JASOTZEKO BIDEAK ZABALDU DITU BERRIRO OÑATIKO EAJ-PNVK

Gaurtik azaroaren 15a arte, Oñatiko Batzokiko buzoian, helbide elektroniko bidez, udal taldearen sare sozialetan edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango dizkiete oñatiarrek udal zinegotziei aurrekontuetarako proposamenak

Jeltzaleen helburua da herritarren proposamen zein iradokizunak ezagutu eta jasotzea, urtero egin ohi duten bezala, udal aurrekontuetarako aurkeztuko dituzten proposamenek oñatiarren- momentuko behar zein eskaerei erantzun diezaien

Urte amaiera gero eta hurbilago dugun garai honetan, ohikoa den bezala, Oñatiko EAJ-PNV buru belarri dabil 2019ko udal aurrekontuen lanketan.

Horri lotuta, EAJk eta udal gobernuak elkarlanean bultzatu dute aurten lehen aldiz “Aurrekontu parte hartzaileen” ekimena, bi urterako 500.000€ko kontu saila jasoaz. Momentu honetan, amaitzear dago ekimen horretarako proposamenak aurkezteko epea.

Baina udal gobernuarekin partekatutako ekimen horretaz haratago, jeltzaleek ezinbestekotzat jotzen dute EAJ-PNVren udal taldeak urtero eginiko aurrekontu parte hartzaileen prozesuari jarraipena ematea, horrela, oñatiarren ekarpen, iritzi zein proposamenak lehen eskutik ezagutu eta horiek aintzat hartuta, bereziki datorren urteari begira aurkeztuko dituzten ekimenek herritarren momentuko behar, eskaera eta iradokizunei erantzun diezaieten.

Horretarako, hain zuzen, dagoeneko lanean da Oñatiko sektore ezberdinekin eta horrez gain, iaz egin bezala, aurten ere jeltzaleek hainbat bide jarri dituzte martxan herritarren ekarpenak jasotzeko: Oñatiko Batzokiko buzoia, helbide elektronikoa (pnvonati.partaidetza), eta Facebook eta Twitter sare sozialak ((https://twitter.com/eajpnvonati, www.facebook.com/eajpnvonati). Era berean, hala nahi duen oñatiarrak bere proposamena(k) udal zinegotziei aurrez aurre aurkezteko aukera ere izango du. Ekarpenak gaurtik azaroaren 15a bitartean jasoko dira.

Urtetik urtera, Oñatiko EAJ-PNVk parte hartze prozesu horren baitan herritarrengandik jasotako proposamen zerrenda luzea aurkezten dio EH Bilduren udal gobernuari. Horri esker, azken urteotan, horietako hainbat aurrera eramatea lortu du: San Lorentzoko konposta gunea lekualdatzea, ur txorrotadak martxan jartzea, enplegua eta ekintzailetasuna bultzatzeko plana eta tutoretzarako aholkulari espezializatua kontratatzea (co-work), lehen sektorerako berrikuntza teknologikoak edota belaunaldi erreleborako diru laguntzak txertatzea, herriko guraso, haur eta gazteen eskariei erantzuteko plazako frontoia argiztatzea edota Bidaurreta eremuko argiztapena hobetzea izan dira, besteak beste, jeltzaleen lanari esker lortutako ekimenetako batzuk, oraindik lantzen ari diren beste hainbat ekintzen artean.

Amaitzeko, EAJ-PNVk proposamenak egitera animatzen ditu herritarrak eta bide berean, zinegotzi jeltzaleek eskaera horiek 2019 aurrekontuetan, zein urtean zehar lan batzordeetan, proposatu eta defendatzeko konpromiso irmoa hartzen dute “Oñati hazi araztea eta oñatiarren bizi kalitatea hobetzea delako, EAJ-PNVren lan ildo, ardatz eta helburu nagusia”.

OÑATIKO EAJ-PNVren UDAL TALDEA
Oñatin, 2018ko urriaren 29an

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: