“OÑATIKO EAJ-PNVk, ERANTZUKIZUNEZ ETA GARDENTASUNAREN ETA HERRITARREKIKO ERRESPETUAREN MESEDETAN, GARBIKETA Z ERBITZUAREN SISTEMA BERRIAREN KOSTUEN INGURUKO BENETAKO INFORMAZIOA PLAZARATU BEHARRA DAUKA”

EAJ-PNVk dio, udal kontu-hartzailearen txostenak ez duela inolaz ere esaten, zerbitzu berriaren kostu erreala lehen FCCk eskaintzen zuenaren aldean %30 merkeagoa denik.

EAJ-PNVk uste du, oñatiarrek garbiketa sistema berriaren kostu errealak jakiteko eskubidea dutela, inongo manipulaziorik gabe eta, hori dela eta, EH Bilduren gobernuak kaleratutako informazioa zuzendu beharra dauka.

Oñatiko EAJ-PNVk prentsaurrekoa deitu du gaur, EH Bilduren gobernuak garbiketa zerbitzuaren publifikazioaren inguruan plazaratutako balorazioaren harira. Jeltzaleek diote, “erantzukizunez, eta gardentasunaren eta herritarrekiko errespetuaren mesedetan, oñatiarrei jakinarazi behar diegu zeintzuk diren benetako kostuak eta EH Bilduren gobernuak plazaratutako informazio partzialak argitu beharrean gaude”.

EAJ-PNVk txosten bat eskatu zion udal kontu-hartzaileari, lehen FCC enpresak eskaintzen zuen zerbitzua zuzenean udal langileek ematera pasa ondoren, garbiketa zerbitzu berriaren kostuak zein ziren jakiteko. 2018ko maiatzaren 7ko txosten hori da EH Bilduk bere datuak argitaratzeko erabili duena “eta aipatu txostenak ez du inolaz ere esaten zerbitzu berriaren kostu errealak FCCk eskaintzen zuen zerbitzuaren kostua baino %30 baxuagoa denik. Beraz, EH Bilduren gobernuak %30 aurrezten dela esaten duenean, ez du egia esaten” diote jeltzaleek.

“EH Bilduren gobernuak gidatzen duen Udalak bere gain hartu dituen kostu eta gastu guztiak argitzeko asmoz, EAJ-PNVko zinegotzien udal taldeak, oñatiarren eskura jarri nahi ditugu kostu errealak argitzen dituzten datu guztiak. Datu horiek guztiak, udal kontu-hartzailearen txostenak zehazki jasotzen dituen bezala azalduta, herritarrek egia jakin dezaten sistema berriaren kostuen inguruan eta ez EH Bilduren gobernu taldeak, kalkulu teoriko edo hipotetiko batzuetan oinarrituta plazaratu bezala” azaldu dute.

Jeltzaleek diote “Uste dugu 2 gai daudela txostenean, herritarrei behar bezala argitu eta azaldu beharrekoak. Horiek azaltzen saiatuko gara, ahal bezain argien, oñatiarrek errealitatean oinarritutako balorazio bat egin ahal izateko”.

  1. Gobernu taldeak egiten duen alderaketa kalkulu teoriko bat da, hipotesi batean oinarritua, hau da, Udalak zerbitzua 8 langilerekin eskainiko balu izango lituzkeen kostuetan oinarritua, baina errealitatean, 11 langile daude kontratatuta.
  2. Sistema aldaketak ekarri dituen zenbait kostu isildu dira, hau da, Udalak egin beharreko inbertsioak, lehen FCCk egin beharrekoak.

Alderaketa hipotetikoa eta ez erreala

Kontu-hartzailearen txostenak bi taula informatibo dauzka, gaur EAJ-PNVk publiko egiten dituenak, bata, kostu kontable errealena, EAJ-PNVren iritziz erabili beharko litzatekeena, bestea, kostu teoriko edo hipotetiko batzuena, EH Bilduk erabilitakoa. “Ez dugu oso ongi ulertzen taula teoriko/hipotetiko honen baliagarritasuna, izan ere, oñatiarrok ordaindu beharrekoak kostu errealak dira, ez teorikoak. Ez zaigu logikoa iruditzen esatea, FCCk zituen langile kopuru berdina kontratatu bagenu, hau ordainduko genuke, izan ere, ordaintzen duguna ez baita hori, hau da, errealitatean kontratatutako 11 langileren kostua ordaintzen dugu eta ez 8 langile teoriko horiena”.

Kontu-hartzailearen txostenak dio 2017ko kostu erreala 561.683 eurokoa izan dela eta FCCk eskainitakoarena 567.312 eurokoa. Beraz, “ez da egia 164.684 euroko aurrezki bat dagoenik, eta ez dago inolaz ere %30eko aurrezki bat” azaldu du EAJ-PNVk.

Jeltzaleek diote “herritarren eskura jartzen ditugun datuok kostu errealak azaltzen dituzte eta kontu-hartzailearen txostenean horrela jasota daudela egiazta daiteke. Horregatik, ulergaitza egiten zaigu EH Bilduren udal gobernuak, informazio berdina eskuartean izanik, kostu txikiago baten informazio faltsua justifikatzeko, informazio partziala erabili izana”.

Sistema aldaketak eragindako kostuak

Gardentasun faltaren beste puntu bat da, jeltzaleen ustez, EH Bilduk, sistema aldaketaren eraginez Udalak egin behar izan dituen inbertsioak ezkutatu izana, 258.583 euro guztira, makinaria, ibilgailu eta abarretan, aurreko sistemaren baitan FCCk, eta ez Udalak, bere gain hartu beharrekoak.

Honi gehitu behar zaizkio, Udalak, garbiketa sistema berriak kanpo utzi dituen FCCko langileek auzitegietara jo ostean, tribunalaren ebazpenaren ondorioz aipatu langileei ordaindu behar izan dizkien 224.599 euroko kalte-ordainak. Gainera, auzi honen baitan, epaileak Udala FCCri makineriarengatik 78.069 euroko kalte-ordaina ordaintzera behartu zuen. Guztira, beraz, 302.688 euro kalte-ordainetan.

“Datu horiei erreparatuta, beraz, argi dago EH Bilduk esaten duenean sistema berria urte bete eta lau hilabetetan amortizatzen dela, ez dioela egia, zoritxarrez, hamarkadak beharko ditugu sistema amortizatzeko” azaldu dute jeltzaleek.

“EAJ-PNVren helburua ez da ondorioak ateratzea, hori egitea herritarrei dagokie, ezta hika-mikak sortzea ere, baina gure erantzukizuna da datuak eta zehaztasunak mahai gainean jartzea, oñatiarrek sistema aldaketa baloratu ahal izateko informazio guztia izan dezaten, datu argi eta objektiboekin, partzialtasunik gabe. Orain, oñatiarrek baloratu beharko dute, beraz, sistema aldaketa, alde batean zerbitzuen kostua eta bestean kalitatea jarrita, baina datu errealekin, inongo manipulaziorik gabe” amaitu dute jeltzaleek.

OÑATIKO EAJ-PNVren UDAL TALDEA

Oñatin, 2018ko azaroaren 22an

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: