“Oñatik ezin du lozorroan geratu, berriz martxan jarri behar dugu herria, erabakitasunez eta proiektu sendo batekin” (2019-04-10)

57308684_2290129854588731_4631944451449683968_o

Ainhoa Galdos Olazar (Oñati, 1966) izango da EAJ-PNVren Oñatiko alkatetzarako hautagaia. Hala, alderdikidez eta herritarrez inguratuta, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza campusean egin dute gaur haren hautagaitzaren aurkezpena eta, babesa emateko, alboan izan ditu Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar eta Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaia. Galdosek izendapena “ohorez eta erantzukizunez” hartu du, beregan jarritako konfiantzarengatik eskertuta.

Gaur iluntzekoa izan da hautagai jeltzalearen aurkezpen ofiziala. Ekitaldian, “Oñatiko EAJk herri-proiektu berriari bultzada eman ahal izateko duen sendotasuna” nabarmendu du. “Oñati berriz ere martxan jarriko duen proiektua”, EAJk “beti erakutsi duen lanerako gogoekin eta eraginkortasunarekin”, hain zuzen. Horrenbestez, aldaketaren aldeko hautua egitera deitu ditu oñatiarrak, Oñatik ezin duelako “lozorroan geratu”. Haren ustez, “ordua da, EAJk berriz lekukoa hartu eta alkatetzan berriz, Oñatirentzako proiektu sendo baten gidaritza hartzeko”.

Ainhoa Galdos musika irakasle tituluduna da ikasketaz eta lanbidez, Jose Azpiazu Musika Eskolan irakasle baita gaur egin eta eskola horren zuzendari ere izan zen 1995-2001 urteen artean. Pertsona ezaguna da herrian, batez ere, kulturgintza eta elkarteen artean. Politikagintzan ere urteetan zaildutakoa da Galdos, hiru legealditan segidan zinegotzi izan baita Oñatin, Euskara eta Hezkuntza batzordeko kide gisa (2003-2007) eta Auzoak, Landa Garapen eta Ingurumen batzordean (2007-2011). Legealdi horretan alkateorde ere izan zen Galdos. Halaber, 8 urtez Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan da eta, Udalean, oposizioan azken 2011-2015 legealdietan, zinegotzi izaten jarraitu du.

Aurkezpen hitzaldian hautagaiak kontuan jarri du EAJk hamarkadetan eginiko lana, hala Euskadin nola Oñatin, “gaur egun bizi dugun ongizatea eta zerbitzu maila eraikitzeko”. “Hautagai gisa, sentitzen dut aukera ematen zaidala proiektu handi baten parte izan eta nire ekarpena egiteko”, esan du Galdosek, “eredu argi batean oinarritutako proiektua”: “ekonomia sendo baten aldeko apustua, gizarte zerbitzuak eta ongizatea bermatuko dituena, alegia, EAJren eredua”. “Horretarako, garrantzitsuena pertsonak erdigunean jartzea da eta norabide argi bat edukitzea”, osatu du. “Guk argi dugu ze proiektu dugun: bizi kalitatea, inguru garbi eta atsegin batean, adin guztietarako Oñati, irisgarria eta guztiok kontuan hartuko gaituena”.

Uneotan Oñatiko EAJ hauteskunde-programa prestatzen aurkitzen da. Aste gutxi batzuen buruan aurkeztuko dituzte bai programa zein hautagaitza osoa, baina Ainhoa Galdosek gaur aurreratu du herriaren bizi-kalitatea eta pertsonak izango direla zutabeak. Azaldu duenez, “Oñatin bizi diren pertsona guztien interesak babestera” etorriko dira, “gure baserritarrena eta merkatariena, gazteei entzunez eta hauei aukera berriak eskainiz”, eta “arreta berezia jarriz nagusienengan, haien beharrei erantzuteko baliabide eta zerbitzu gehiago jarrita”. “Oñati sendoago bat nahi dugu”, laburbildu du.

“Begi-bistakoa” den aldaketaren beharra

Oposizioan egindako lana balorean jartzeko ere erabili du aurkezpena Galdosek, azpimarratuz talde jeltzaleak EH Bilduren agindupeko urteetan izan duen “jarrera ireki eta kolaboratzailea”, “oposizioan bezala, gobernuan ere mantenduko” duten jokaera, agindu duenez. Izan ere, “EH Bildu majo aprobetxatu da jasotako herentziaz, eroso egin dute lan, baina denbora ez da alperrik pasatzen”, erantsi du, “eta ezker abertzaleak herri honetarako duen apustu eta anbizio falta geroago nabarmenagoa da, eta begi-bistakoa da lekuko aldaketa baterako garaia iritsi dela”.

  1. Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: