Archivos para 22 febrero 2016

EAJ-PNVk BATZOKIARI EGINDAKO ERASOA DEITORATU DU – EAJ-PNV CONDENA UNA NUEVA AGRESIÓN AL BATZOKI

​Garai berrietan gauden arren eta biolentziaz betetako urteak atzera utzi ditugula pentsatzen dugun arren, larritzekoa da, belaunaldi berriek oraindik barneratuta daukaten biolentzia. Biolentzia baita, ez bakarrik norbait erailtzea edo bahitzea, biolentzia da baita ere besteen ondasunak kaltetzea, beldurtzeko intentzioarekin. Gaur, berriz ere, Oñatiko Batzokiak erasoa jasan du. Oraingo honetan, ez dira bakarrik pintadak egitera mugatu, gainera gorotzez sarrera ere zikindu dute eta. Ezker Abertzalearen munduak oraindik pedagogia behar handia dauka bakea eta bizikidetzaren inguruan. Tamalgarria da, oraindik ere horrelakoak gertatzea eta Oñatiko EAJk irmo jarraituko du, orain arte bezala, herri honentzako lanean, oñatiarren interesak defendatzen eta guztion arteko bizikidetza baten alde lanean. Gu isilarazi nahi gaituztenek ez dute beraien helburua beteko, garai gogorragoetan ere aritutakoak gara eta.

Gaur gertatutakoa ez da EAJri eragiten dion zerbait soilik, herri osoaren bizikidetzari eragiten dio, eta horregatik da gainera tamalgarriagoa. Oñatiar guztien arteko bizikidetza baketsu bat, denontzako da onuragarria, ez EAJrentzako bakarrik. Beraz, EAJ erasotzen duten horiek, Oñatiarren elkarbizitza erasotzen dute. Herri batean iritzi desberdinak egoteak ez dio bizikidetza horri kalterik egiten, alderantziz, iritzi desberdinak errespetatzen diren heinean aberasgarria da eta. Errespetua da beraz eskatzen duguna, ezker abertzalearen munduak hausnar dezala nora garamatzan horrelako ekintzen bidez desberdin pentsatzen dutenen aurka egiteak.
Oñatiren alde lanean jarraituko dugu, gure ideiak defendatuz, beldur barik eta errespetuan oinarritutako bizikidetza baten aldeko gure apustua berretsiz.

A pesar de vivir nuevos tiempos y a pesar de que pensemos que hemos dejado atrás los años de violencia, es realmente preocupante la violencia que tienen interiorizada las nuevas generaciones. Porque violencia no es sólo asesinar o secuestrar, violencia es también atentar contra los bienes de alguien con la intención de atemorizarlo. Hoy, una vez más, el Batzoki de Oñati ha sufrido una agresión. Esta vez no se han limitado a las pintadas, han ensuciado además con excrementos la entrada del Batzoki. El mundo de la izquierda abertzale tiene pendiente aún una gran labor de pedagogía en lo que se refiere a paz y convivencia. Es lamentable que sigan sucediendo estas cosas, y EAJ-PNV de Oñati seguirá firme, como hasta ahora, trabajando para este pueblo, defendiendo los intereses de las y los oñatiarras y trabajando en pro de la convivencia. Los que nos quieren callar no lograrán su objetivo, hemos seguido adelante en tiempos más difíciles.
Lo sucedido hoy no es sólo una agresión al PNV, afecta a la convivencia del pueblo en su conjunto, y es por eso que nos parece aún más lamentable. Una convivencia pacífica de todos los oñatiarras es beneficiosa para todas y todos, no sólo para el PNV. Por tanto, aquellos que atentan contra el PNV, atentan contra la convivencia de las y los oñatiarras. La diversidad de opiniones no es algo que afecte negativamente a la convivencia de un pueblo, muy al contrario, es algo enriquecedor siempre que se respeten las opiniones del prójimo. Es por eso que pedimos respeto, y que la izquierda abertzale reflexione sobre hacia dónde nos lleva actuar así contra los que piensan diferente.
Seguiremos trabajando a favor de Oñati, defendiendo nuestras ideas, son miedo y reafirmando nuestra apuesta por una convivencia basada en el respeto.

OÑATIKO EAJ-PNVko URI BURU BATZARRA
2016ko otsailak 20

Anuncios

Deja un comentario

NAHIKOA DA!! NAZKATUTA GAUDE!! UTZI BAKEAN!!

Gaur ere Oñatiko Batzokia berriro erasotu dute.
Oñatin, Euskadiko Gaztetxe Topaketa dela eta, EAJ-PNVren kontrako pankartak jarri dituzte eta zabor pila, arrautzak etab bota digute Batzokiko ate aurrean eta pareta osoko pintada egin digute.
NAHIKOA DA!! NAZKATUTA GAUDE!! UTZI BAKEAN!!

!

Oñatiko EAJ-PNV

Deja un comentario

EAJ-PNV PROPONE OTRO MODELO DE GESTIÓN PARA RESOLVER EL CONFLICTO CON LA EMPRESA FCC ADJUDICATARIA DEL SERVICIO DE LIMPIEZA VIARIA

– Los jeltzales plantean volver a sacar este servicio a concurso público con un exigente pliego de condiciones que permita al Gobierno demandar con rigor el cumplimiento de los estándares técnicos de calidad exigidos

– El grupo municipal EAJ-PNV aboga por esta solución para no perjudicar a los trabajadores actuales que ven peligrar sus puestos de trabajo, así como los derechos adquiridos

Ante el conflicto creado con la empresa FCC adjudicataria del servicio de limpieza viaria, el grupo municipal EAJ-PNV propone un modelo de gestión diferente al planteado por el gobierno.
El problema deviene de la decisión política adoptada por el Gobierno Municipal de asumir la gestión directa de este servicio a partir del 1 octubre, contratando para ello 10 nuevos empleados municipales a través de concurso público. Ello hace que los actuales trabajadores que prestan servicio al ayuntamiento mediante la empresa FCC pierdan su puesto de trabajo, salvo que éstos superen los exámenes y las pruebas de acceso a los puestos que sacará el ayuntamiento.
Los jeltzales entienden que tendrán serias dificultades para superar las exigencias de los nuevos puestos -formación, graduado escolar, nivel de euskera, entre otros- porque apenas cuentan con tiempo para prepararse y adecuarse a esas exigencias. Por ello, en defensa siempre de los trabajadores que en este caso son los mayores perjudicados, desde EAJ-PNV defienden otra fórmula legal e igual de válida para resolver este conflicto.
La portavoz jeltzale, Miren Elgarresta, ha explicado que ella y su equipo de trabajo proponen volver a sacar este servicio a concurso público con un exigente pliego de condiciones que permita al Gobierno municipal exigir con rigor a la empresa adjudicataria el cumplimiento de mejores estándares de calidad, así como las condiciones laborales de sus trabajadores/as. Esta otra fórmula permite un modelo de gestión exigente y conlleva la continuidad de los trabajadores/as con sus respectivos convenios, sus antigüedades… tal y como se produce en la contratación de otros servicios.
“Toda adjudicación pública de servicios permite el seguimiento riguroso de la ejecución del contrato respecto a las condiciones laborales, técnicas, estándares de calidad, y en su caso, la aplicación del régimen disciplinario” ha explicado Elgarresta. “De manera que, si el seguimiento se hace como es debido, no hay ningún problema en contratar servicios externos, los problemas suelen surgir si el seguimiento no se hace con rigor, aplicando medidas preventivas y/o disciplinares a la empresa adjudicataria” ha añadido.
Por tanto, a través de la propuesta que defiende EAJ-PNV, además de resolver el conflicto actual desde el punto de vista humano con la continuidad en sus puestos de trabajo, se garantizaría un servicio público de limpieza eficiente y de calidad mediante el seguimiento riguroso de la ejecución del servicio contratado.

Grupo Municipal de EAJ-PNV
En Oñati, a 17 de febrero de 2016

Deja un comentario

KALE GARBIKETA ZERBITZUAZ ARDURATZEN DEN FCC ENPRESAREKIN SORTUTAKO ARAZOARI IRTENBIDEA EMATEKO BESTE KUDEAKETA EREDU BAT PROPOSATU DU EAJ-PNVk

– Jeltzaleek, baldintza plegu zorrotz batekin, zerbitzua berriz ere lehiaketa publikora ateratzea proposatu dute, gobernuak kalitate irizpide teknikoak behar bezala betetzen direla ziurtatu eta exijitu ahal izateko

– EAJ-PNVren udal taldeak irtenbide onen alde egiten du egungo langileak ez kaltetzeko, beren lanpostu eta eskubideak arriskuan baitaude sortu den arazoagatik

EAJ-PNVren udal taldeak, gobernuaren planteamenduarekiko ezberdina den kudeaketa eredu berri bat proposatu du, kale garbiketa zerbitzuaz arduratzen den FCC enpresarekin sortu diren arazoei irtenbidea emateko.
Arazo hau Udal Gobernuak hartu duen erabaki politiko baten ondorioa da, izan ere, gobernuak, zerbitzu honen kudeaketa bere gain hartuko baitu urriaren 1etik aurrera eta horretarako, 10 udal langile berri kontratatuko ditu lehiaketa publiko bitartez. Hori dela eta, egun udaletxerako lan egiten duten FCC enpresako langileek beren lanpostua galduko dute udalak aterako dituen lanpostuetako azterketak eta sarrera probak gainditu ezean.
Jeltzaleek aditzera eman dute, egungo langileek, lanpostu berrien eskakizunak gainditzeko zailtasun handiak izango dituztela, besteak bestea, eskatutako formazio, eskola-graduatu, euskara mailara moldatzeko eta azterketa gainditu ahal izateko prestakuntzarako ia astirik ez dutelako. Horregatik, EAJ-PNVk, kudeaketa proposamen honen alde egiten du arazoari irtenbidea emateko, beti lerrokatu delako langileen alde eta kasu honetan, beraiek direlako kaltetuenak.
Miren Elgarresta bozeramaile jeltzaleak azaldu du berak eta bere taldeak garbiketa zerbitzu hau, baldintza plegu zorrotz baten baitan, berriro ere lehiaketa publikora ateratzeko proposamena egiten dutela. Modu honetan, udal gobernuak zorroztasunez exijitu ahal izango dio enpresa esleipendunari kalitate irizpide hoberenak betetzeko eta bere langileen lan baldintzak hoberenak bermatzeko. Eredu berri honek kudeaketa arau zehatzak ezartzen ditu eta langile guztien jarraipena ahalbidetzen du, bakoitzari dagokion hitzarmen edota antzinatasuna babestuz, beste hainbat zerbitzuren kontratazioekin egiten den bezala.
“Zerbitzuen esleipen publiko orok kontratuaren exekuzioaren jarraipen zehatza egitea ahalbidetzen du, lan baldintzei, baldintza teknikoei eta kalitate irizpideei dagokienean eta, kasu honetan, baita disziplina araubidearen aplikazioari dagokionean ere” azaldu du Elgarrestak. “Hortaz, jarraipena behar bezala egiten bada, ez dago inolako arazorik kanpoko zerbitzuak kontratatzeko. Jarraipen hau zorroztasunez egiten ez denean sortzen dira arazoak, eta enpresa esleipendunari prebentziozko neurriak edo neurri diziplinatuak ezarri behar zaizkio” gehitu du.
Beraz, EAJ-PNVk, defendatzen duen proposamenaren bitartez, langileek beren lanpostua mantentzeaz gain eta giza ikuspuntu batetik egungo arazoari konponbidea emateaz gain, kalitatezko garbiketa zerbitzu publiko eraginkorra bermatuko litzateke, kontratatu den zerbitzuaren exekuzioari jarraipen zorrotza eginez.

Oñatin, 2016ko otsailak 16
EAJ-PNVren Zinegotzi Taldea

Deja un comentario